Udako lanak

Ikasten ari diren gazte askok udan ez dute oporrik hartzen, lan egitea erabakitzen dutelako. Urtarorik epelenean eta eguzkitsuenean, aldi baterako hainbat lanpostu sortzen dira, -batez ere, turismoak masifikatutako herri zein hirietan- eta asko gazteei bideratzen zaizkie: udalekuetako begiraleak, tabernetako edo hoteletako zerbitzariak, izozki-dendetako langileak, igerilekuetako edo hondartzetako sorosleak…

Lanpostu horietan, 30 edo 35 urte baino gutxiago dituztenak aritzen dira normalean, eta, sarritan, lan-baldintza ezegonkorrak izaten dituzte: kontraturik eza, lan-ordutegi mugagabeak…

Zuri zer iruditzen zaizkizu lanbide horiek? Gazteentzat aukera egokia direlakoan zaude? Zuk gaztetan egin izan duzu era horretako lanik?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Udako lanak -ri

  1. Katalintxu-k dio:

    Udan lan egitea ideia ona dela uste dut, batez ere asko ikasteagatik. Normalean lanak turismoari buruzkoak dira adibidez serbitzalariak. Nire ustez, zure jabearekin argi eta garbi hitz egitea garrantzitsua da eta zure kontratu ondo irakurtzea ere bai.
    Gasteizen udan gero eta lan gehiago dago orain lehen baino turismo gehiago dagoelako, horregatik denda edo jatetxe askok ez dute uda osoaz ixten batez ere hiri erdian daudenak.
    Bukatzeko uda asko festetan eta abuztuan gaztetan lan egin nuen. Festa edo kontratu bukatzean nire dirua hartzen nuen eta oporretara joaten nintzen haizez aldatzeko.

  2. Alaveszale-k dio:

    Gazte askok udan ez dute oporrik.
    Ekainean, uztailean eta abuztuan lanak lortu ohi dituzte eta irabazten duten diruaz, unibertsitatean bere ikasketak ordaindu ohi dira.
    Alde batetik, uda garaian lanak dira eta bestetik, lan ezegonkorrak dira.
    Nire iritziz, baldintza ezegonkorrekin lanak dira baina aukera ona da dirua izateko.
    Uste dut baldintza laboral on batzuekin, gazteentzat lan egokiak direla.
    Uda askotan zehar nik forma honetako landu dut eta ez dut arazorik izan. Oso ondo tratatu naute eta ez dut kexarik.
    Nire aholkua da: dirua azkarra behar baduzu, asko lan egiten du udan.

  3. Noa-k dio:

    Niri iruditzen zait gazteak oporretan lan egitea oso aukera ona dela. Horrela gazteek behar beste diru irabazi ahal dute haien gastuak bakarrik ez, kapritxoak ere ordaintzeko. Beraz, nik uste dut lan egitea duten gazteak arduratsuagoak direla era dirua gehiago baloratzen dute. Ni gaztetan ikasi bitartean, umeak zaintzen nituen. Nahiz eta asko gustatu ez, beti dirua edukitzen dut bai oporrak, bai arropak ordaintzeko. Horren ondorioz, independenteago bizi nintzen.

  4. Iri-k dio:

    Udan lan-eskaintza beti handitzen du zerbitzu-sektoreagatik.
    Alde batetik, urtean zehar ikasten ari diren gazteek lan egin ahal dutela oso ondo egotea iruditzen zait.
    Bestealdetik, gazteek lan egiten dute ez ezik,dirua baliostatzen ikasten dute ere,irabaztea asko kostatzen delako.
    Ikasten ari nintzenean Gasteizko jaietan taberna batean lan egin nuen , horrela, dirua lortu nuen oporretan joan ahal izateko.

  5. Susana-k dio:

    Nik esango nuke irakasleentzat udan Lan egitea aukera ona dela. Ikasten ari zaren bitartean lan egiteko denbora gutxiago dago. Nik gaztetan urtez ikasketetan kontzentratu nahiago nuen eta azterketak bukatzen nituenean udan lana aurkitzeko aprobetxetzan nuen.
    Gaztea zarenean udako lanak esperentzia hartzeko, kurrikulum zabaltzeko eta dirua aurrezteko urtez gastatzeko balio izaten zaizkizu. Nik gaztetan udan udalekutan edo nire herriko igerilekuetako taberna lan egiten nuen. Irabazten nuen dirua ordaintzeko hurrengo urterako matrikula zen.
    Bestalde, egia da urtez ikastea eta gero udan lan egitea gogorra dela. Oso nekagarria da. Hurrengo kurtsoa nekatuta hasten duzu. Berriro ikasi baino lehen egun batzuk atseden hartu ahal izatea egokiena izango litzateke.

  6. Sole-k dio:

    Gazteek udan lan egin ahal eta nahi dutela ondo iruditzen zait. Bai beren gutiziak, bai ikasketak ordaintzeko. Hala ere, egun osoan lanean daude; gainera, gutxi ordaintzen dietelakoan nago. Adibidez, udan oporretara hotelen batera joaten naizenean, jendea dibertituz eta umeak zainduz dauden monitore gazteak egun osoan ikusten ditut ; hau da, goizetik gauera arte. Nekatuta bukatu behar dute. Ordu gehiegi lan egiten dituztela eta gutxitan atseden hartzen dutela esango nuke.
    Gaztetan, udaro praktikak egiten nituen, baina zoritxarrez ez zidaten inoiz ezer ordaindu; haatik, beste gauza batzuk ikasi nituen.

  7. Rebeca-k dio:

    Argi eta garbi daukagu gazteentzat udako lan-esperientzia oso baliagarria dela, arduratsuak diruarekin izaten ikasten dutelako.
    Gaztetan, nik urte askotan zehar, bai institutuan, bai unibertsitatean goizez ikasten nuen eta arratsaldez lan egiten nuen umeei klase partikularrak ematen.
    Halaber, nik uste dut udako lana oso aukera ona dela kurrikuluma hobetzeko. Esate baterako, gazteak beste hezkuntza bat ikastera bakarrik ez, praktikatzera ere joan daiteke lan egin bitartean, eta bide batez, dirua irabazten aprobetxatu ahal dute.

  8. lorea-k dio:

    Lehenik eta behin, ondo iruditzen zait ikasten ari diren gazteak udako lanak egin nahi dituztela.Ordea,batere gustatzen ez zaidana da lan-baldintza ezengonkorrak,kontraturik eza edo lan-ordutegi mugagabeak edukitzea.
    Beste alde batetik,udako hilabeteetan lan egiteko aprobetxatu behar dute eta horrela,irabaziriko dirua izango da ikasketak ordaintzeko edo bizioetan gastatzeko.
    Horrez gain,gazteentzat aukera egokia direlakoan nago,oso ona delako lan bizitzan sartzen hastea eta esperientzia lortzea.
    Bukatzeko,gaztetan udako garaian ikasten ari nintzen bitartean, nire herriko udalekuetan zeuden umeekin lan egin nuen.Egia esan,nahiz eta diru gutxi irabazi nuen , esperientzia ahaztezina izan zen eta ez dut inoiz ahaztuko.

  9. Roboto-k dio:

    Iruditzen zait lanbide horiek ona direla lan merkatua ezagutzeko eta diru pixka bat lortzeko. Orokorrean, lortutako dirua erabiltzen da unibertsitatea ordaintzeko.
    Bestalde, nagusiek aukera aprobetxatzen dute gazteei gutxiago ordaintzeko. Gainera, soldatak ez ezik, lan-baldintzak ere okerragoak dira.
    Udako lanak onenak izan ez arren, gazte batzuk ez dute aukerarik. Lan egingo ez balute, ezin lukete unibertsitatea ordaindu.
    Nik gaztetan udako lan asko egin nituen, esaterako, erakusleihoak garbitu nituen, propaganda banatu nuen, inkestak egin nituen, eta bar. Lan guztietan zerbait ikasi nuen eta jende interesgarria ezagutu nuen. Horregatik, uste dut ideia ona dela udan lan egitea.

  10. Maripuri-k dio:

    Udako lanak existitzea ondo dagoelakoan nago, gazteok dirua irabazi ahal dugulako. Hala eta guztiz ere, udan lan egiteak oporrik gabe gerarazten die, baina oporrik ez bakarrik, denbora librerik ere lagunekin egoteko. Izan ere, gaur egun, gazteen gehienetan lan egitea nahiago dute ahalik eta diru gehiena irabazteko, lan-baldintzak txarrak diren arren.
    Nire kasuan, inoiz ez dut udako lanik izan, irakasketa atera nintzenetik erizain lan egin baitut. Hala ere, ahizpa azkeneko bi udetan bi tabernatan desberdinak lan egin zituen, dirua irabazteko grina zeukan. Diru dezente irabazi ez bazuen ere, pozik zegoen gehiago irabazten zuelako etxean geratzen baino. Honez gain, bere lankidekiko harremana oso onak sortu zitzaizkion eta gauza asko ikasi zituen.

  11. ITZI-k dio:

    Alde batetik, udako lanak gazteentzako erabaki oso komenigarria dela iruditzen zait, oro har, esperientzia oso baligarria izan daitekeelako. Nerabeek askotan, dena eginda edukitzera ohituta daudenez, ez dute kontuan hartu dirua lortzearen garrantzia eta egin behar den ahalegina. Beraz, udako lan horiei esker, haien gutiziak edo ikasketak ordaintzeko gauza izateaz gain, arduratsuagoak izaten ikas dezakete.
    Beste aldetik, nik neuk ez daukat horrelako lanei buruzko esperientzia handia, ia inoiz ez dudalako udan lan egitea erabaki, erizain ikasketak bukatu arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s