Bestelako mundu baten alde

descarga (3)

“G7 taldearen izaerak Nazioa Batuen Erakunderaren zilegitasuna zalantzan jartzen du. Beraz, munduko gobernanatzarako ez du onik ekartzen”

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2653/g7a-biarritzen

Ondo al deritzezu G7aren aurka, bestelako mundu baten alde, eginiko manifestazioei eta elkarretaratzeei? Ba al dago beste alternatibarik? Edota Trump eta enparauek esandakoari men egin besterik ez daukagu?

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Bestelako mundu baten alde -ri

  1. TXIMELETA-k dio:

    Aurten, Biarritzen G7 taldearen G7 Goi-Bilera ospatu dute.Hau ez da lehenengo aldia ospatzen dutena Frantzian, 7.garrena baizik.Ohikoa denez, herrialde aberatsuenetan aberatsuenak; AEB, Alemania, Frantzia, besteak beste, urtero biltzen dira unean uneko munduko arazoak jorratzekotan ez ezik, irtenbideak bilatzekotan ere. Honetan,afera nagusiak hauxek izan dira: klima-aldaketa, desberdintasunak, eta ekonomiaren digitalizazioa. Dena den,haien artean badaude gai horien inguruko hainbeste gorabehera, arazo horien kontrako Trumpen jarreragatik, bereziki.
    Esan gabe doa, ospatze honek, Biarritzen inguruan, eragin handia baino handiagoa izan duela. Batez ere,martxan jarri dituzten ziurtasun neurrien ondoriengatik, hango herritarren bizitza, baita beste hainbat lagunena asaldatuz. Honen erakusle da: mugan gauzatutako auto-ilarak, eta Biarritzen tabernetako eta dendetako galerak.
    Halere, badaude G7 bileraren kontra daudenak. Horiek salatzen dute; alde batetik, desberdintasuna herrialde handiek berberek sortzen dutela; eta bestetik,potenzia handiek oinarrizko gizarte eskubideak gaitzetsi egiten dituztela.
    Gauzak horrela, gehitu nahi nuke bilera horretan haien interak besterik ez zaiela importa. Bai, badakigu munduko ondasunaren %64a haien esku dagoela. Aitzitik, horrek ez du esan nahi herrialde gainerakoek parte hartzeko eskubiderik ez daukatela, nik uste.Are gehiago,bilera hori munduko arazoei aurre egiteko ozpatuz gero, zergatik ez dugu herrialde guztiek parte hartzerik?, zergatik ez dugu iritzirik eta proposamenik ezagutarazterik?.

  2. Ablax-k dio:

    Hasteko, politikari buruz ez naizela aditua esango nuke, gainera, orain dela hilabete batzuk telebista, irratia edo egunkariekin kontaktua ez izatea erabaki nuen, nahiz eta berri horri buruz ez jakitea ezinezkoa izan zen.

    Egia da, bilera honek Euskal Herrian eta Frantzian arazo ikaragarriak eragin dituela; izan ere, muga haien artean egun batzuk itxita zegoen, horregatik, errepideko garraioak eraginda ikusi zen. Horrez gain, Miarretzeko hiria erabat kontrolatuta eta poliziaz beteta zegoen, hori del eta, biztanle batzuk herritik kanpo joan ziren eta geratu zirenak egun batzuk bere bizitzak geldi behar izan zituzten.

    Gertaera horrekin harrituta geratu nintzen, ez baitut ulertu zergatik bilera bat herrialde batzuk geldi daiteke. Uste dut, gaiak tratatzeko zazpiaren artean oso garrantsitzuak izan zirela, baina benetan ekonomiaren aldetik hitz egin zuten? Agian petroleoari buruz, armamentoari buruz edo nola banandu mundua zazpi potenzia politikoaren artean hitz egin zuten? Ez dugu jakingo inoiz, baina beti bezala, botere izugarria badaukate, batez ere, informazioa manaitzeko edo gurekin jotzeko.

    Orain ulertu duzue zergatik ez dut nahi informazioarekin kontaktua izan?
    Ulertzea espero dut.

  3. Kirolzalea3-k dio:

    Badira hamabost egun Zazpi Handiek Miarritzen G7 goi-bilera egin zutela. Urtero 7 estatu garrantzitsuenek goi-bilera egiten dute nahiz mundu mailako sistema ekonomikoa, nahiz mundu mailako sistema politikoa aztertzeko asmoz. Ni ez naiz aditua politika arloan baina argi eta garbi daukat dirutza balio duela G7a gailurra egiteak.

    G7aren ondorioei dagokienez, esan behar dut ugariak izan direla herritarrentzat. Lehenik eta behin, auto-ilarak luzeak baino luzeagoak izan dira; izan ere, nahiz eta gobernuek neurriak hartu, mugan batez ere, neurriek ez dute funtzionatu auto-ilarak saihesteko. Gainera, Miarritz mugatik oso hurbil dagoenez gero, auto-ilarak are handiagoak izan dira. Bigarrenik, Miarritzen gertatuko istiluak direla eta, bai tabernetan, bai dendetan, zein jatetxeetan galera ekonomikoak izan dituzte. Hirugarrenik, hori gutxi izango balitz bezala, segurtasun-neurriak ugariak izan dira, esate baterako, poliziak, militarrak, helikopteroak eta horren ondorioz, gastua handitu da nabarmen. Bukatzeko, nahiz bortizkeria, nahiz beldurra agerian izan da hirian.

    Beraz, esandako guztia kontuan hartuta, neure buruari galdetzen diot ea merezi duen hainbeste diru gastatzea
    gailurra egiteko. Nire ustez, diru hori beste ekimen batean inbertituko bagenu, mundu hobea eraikiko genuke.

  4. Nun-k dio:

    Urtero egiten duten bezala, aurten ere munduaren potentziarik handienak elkartu dira. Hala ere, urte honetan guregandik gertu izan denez, kontzienteagoak izan gara zelako pantomima antolatzen duten, ezta?.
    Mackronek bilkuraren anfitrioia izan da, Biarritzen, eta bere esanetan, izugarrizko etekinak aterako zituzten elkartzeari esker, hau da, elkarrekin mintzatuko ziren puri-purian dauden arazoei buruz; besteak beste, desberdintasunaren aurkako borroka, ingurumenekiko ezberdintasuna, merkataritza-politika, edo terrorismoa.
    Gauzak horrela, nik neure buruari galdetzen diot: benetan kezkatzen dute horrelako buruhaustez?, haiek ez dira desberdintasun handienak eragiten diotenak gainontzeari?, mundua konpontzeko balio izango balitz, ez lukete gehiegikeriak pairatzen dutenek parte hartu beharko?.
    Nire aburuz, horrelako bilkurak haien onurako baino ez dute erabiltzen, bere akordioak eta interesak erdiesteko. Erakargarria deritzot kontra daudenek egiten dutenari, hots, Gailurraren kontrako jarduera. Handik bai proposamen zilegiak ateratzen dituztela!, guztion mesedetan, behintzat. Mundu bidezkoagoa posible dela iradokitzen dute, batik bat, alternatiba bat eskaintzen globalizazio-kapitalistari.
    Esanak esan, aitortu behar dut zerbait eraginkorra atera da zirku horretatik, zorionez, 18 miloi euro emango dute Amazionako suteari aurre egiteko, agian berandu, baina….

  5. Enbata-k dio:

    Kaixo gelakideok:

    Ablaxek aitortu duen bezala, ni ere ez naiz polikan aditua edota zalea, are gutxiago politika internazionalean, beraz gai honetan zakontzea nahiko zaila egiten zait. Hala ere, komunikabideak direla eta, G7k izan duen oihartzuna oso handia izan denez, nire iritzira ematera ausartuko naiz.

    Lehenik, dagoenoko ez dut ondo ulentzen “topaketa” horren helburua. Antza denez, munduko zazpi herrialde boteretsuenak izan behar dira planetak dituen arazoez arduratu behar direnak. Hori lortzeko polikak globalak adoztazen zailatuko dira. Baina, nork erabaki du hori? Eta nork izendatu ditu herrialde horiek horrelako erabakiak hartzeko? Honekin esan nahi dudana da, penagarria iruritzen zaila egoera; izan ere, munduan 197 herrialde daude eta guztiak kontuan hartu beharko genituzke horrelako erabakiak hartzeko. Haatik, tamalez, gure planeta 7 herrialdeen menpe dago,

    Bigarrenik, nahiz eta, bilera mundial horrek ekarri dituen ondorioak oso garbiak ez izan, Euskal herriari ekarri dizkion kalteak nabarmenak izan dira. Batetik, galerak ekarri dizkie Biarritzen bizi diren dendariei eta bestetik, segurtasun neurriak irela eta, hiriko bizilagunei zailtasun asko izan dituzte eguneko zereginak egiteko. Horrez gain, Biarritz norabidean doazen errepide guztiak autopilaketak nozitu zituzte. Dena hori guztia bi astetan zehar pairatu beharra izan dute biharritzeko eta euskal herriko biztanleek. Hortaz, egora latza jasan dutena gure Biarritzeko bizilagunek… Egora hori saihesteko, dadaude beste aukera batzuk, besteak beste, interneten bidez bilera antolatu edota basamortu batean bilera antolatu, horrela ez lukete inor izorratuko.

    Amaitzeko, Ikusten denez, ez naiz G7ren aldekoa. beraz, bilera hori egiteko zahutu den diru mordoa, planetako arazoei konponbideak emateko erabili beharko litzateke.

  6. sorgino-k dio:

    Interesgarria suertatu zen G7ren bilerarekin egindako “festa”.

    Munduko estaturik boteretsuenak urengo urteetan zer nolako politikak sustatu beharko dituzten ideiataz hitzegin zuten, dena herriarentzako baia herritarrorik gabe. Azken batean horretaz doa G7a, diskurtso politak etorkizunerako baina zer motatako politikak egingo dituzten horiek lortzeko jakin gabe. Izan ere, ezjakintasuna eta misterioa de honelako estatuburuen bileren ezaugarri bat, ez dira demokratikoak ezta gardenak ere, haiek defendatzen politika ekonomikoak es direlako es bata ez bestea.

    Ongizate Estatua suntsitutako edo suntsitseko bidean doazen gobernuak ezin dezakete berdintasun politikak benetan sustatu, are gehiago, ez daude interesatuta horrelakorik egiteko, kapitalaren funtsezko oinarrien kontra joango litekeelako. Nire ustez ahalik eta azkarren kendu beharko genuke burutik merkatua eta demokrazia elkarrekin joan daitezkeela, ez baita bakarrik gezur handi bat baino ez, baizik eta gure baitan sustatu nahi izan den ideia delako, baina ikusi dugu zer nolako arazoak dakartzan krisi ekonomiko baten momentuan merkatuek esaten dutena ez betetzea, Greziarekin erakutsi zuten moduan.

    Honen kontra bildu zen “anti G7”-aren mugimendua, bere izenak dioenez, G7aren politikak suntsitu nahi duen elkartea, edo gutxienez jendeari politika alternatiboetaz hitzegiteko eta jakinaren gainean jartzeko elkarte internazionala. Ez da harritzekoa telebista haietaz dembora asko erabili ez izanak.

    Azkenik, bestelako gaia garatu nahi nuen, eta da G7aren zembaki okerra, ez baitu ez Rusia, ez Txina, ezta India bezalako Estatuak bere barnean, hiru horiek Italia edo japonia baino askoz boteretsuak, baina noski, AEBren etsai ekonomikoak. Esan genezake beraz, G7a ez dela benetan Estatu boteretsuenen bilera, baizik eta AEBren eta bere sei aliatu boteretsuenetarikoen bilera haien interesak babesteko etsaien kontra, guda ekonomiko bat mantentzeko, non hiritarrok ez dugu ezertxo ere esatekorik haien ikuspuntutik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s