Erraustegia auzitan

zubietako-erraustegia-1-638 Erraustegiaren aurkako desadostasun itzela dago Gipuzkoa aldean, inposatutakoa delakoan. Gainera, nork nahiko ote luke etxetik hurbil horrelakorik?… Dena omen dago kontrolpean, punta-puntako aurrerapenak erabiliko omen dituzte, ez omen dago kezkatzeko arrazoirik… Horrek guztiak zer esan nahi du Zubieta Lantzen elkartekoak eta enaparauak denborapasa dabiltzan ero jendea dela, liskarretarako beste ezertarako prest dagoen jendilajea?

https://www.argia.eus/albistea/erraustegia-gelditzeko-eskatuz-manifestazio-bateratua-deitu-dute-urriaren-27rako

https://www.berria.eus/albisteak/170897/erraustegiaren-eragina-aztertzeko-laginak-hartzen-hasi-dira-zubietan.htm

https://www.berria.eus/albisteak/170897/erraustegiaren-eragina-aztertzeko-laginak-hartzen-hasi-dira-zubietan.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Erraustegia auzitan -ri

  1. TXIMELETA-k dio:

    Azken hilabeteotan edozein hedabidetan entzun dezakegu erraustegien kontrako manifestazio ugari antolatu direla.Gainera, ekintza horietan jende pilo batek parte hartu du.Horregatik, gaur egungo arazorik larrienetado bat dela pentzararazten digu.
    Baina, zer dela eta gizartea ez dator bat lantegi honen zereginarekin? Zergatik hainbeste erakunde elkar hartu dute enpresa honek ixteko eskatzekotan? Hasteko, esan beharra dago gero eta horrelako enpresa gehiago dagoela, hiri bakoitzeko bi gutxienez. Areago, gehienak ez daude hirien inguruan, barruan baizik.
    Horrela izanik, haien ondorioak herritarrok pairatzen dituztegu.Okerrena da ondorio txar gehiago dauzkatela on baino.Lehenik eta behin, aipatzekoa da errausten ondorioz partikula toxikoak sortzen direla, metalak eta azufrezko dioxidoa besteak beste. Hori gutxi balitz bezala, hordar horiek bai uretan, bai lurrean, bai airean hedatzen dira.Horrela izanik, ingurumena kutsatuta dago. Halaber, ekonomiaren aldetik badago zer esanik, enpresa horietan gauzatzen den lana garestia baino garestiagoa baita.
    kontua da, zein neurri hartu beharko genuke arazo horri aurre egiteko. Alde batetik,produktu askoren erabilera ekiditea ondo legoke, plastikozkoak kasu; beste aldetik, erabiltzen direnean berrerrabiltzea eta birziklatzea sustatzea izango litzateke ezinbestekoa; horrertaz gain, enpresek haien esku dagoena egin beharko lukete, particula horiek lantegitik kanpo ez botatzearren.
    Horiek horrela, bistan dado afera honen konponbidea ez dela egun batetik bestera erdietsiko, Gobernuari bakarrik ez dagokiolado zer edo zer egitea, geuk ere gure ekarpena jarri beharko genuelako hainbesteko zaborra ez botatzeko, nik uste.
    Beraz, ahalik eta azkarren honi buruzko haurnasketa egin dezagun arazo horri aurre egitekotan.

  2. Nun-k dio:

    Esan gabe doa erraustegien erruz kutsadura askoz areagotzen dela, bestela, zergatik ari dira gero eta gehiago ixten munduan zehar?. Hala ere, abian jartzear dagoena, Donostia aldean, miragarri eraginkorra omen da. Baina, benetan da horrelakoa?. Horrela izango balitz, zergatik ari dira hainbat taldek auzitan jartzen?. Ezjakintasunagatik, agian? Ala, berriro sekulako ziria sartu nahi digute. Azken finean, begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak, ezta?.

    Horiek horrela, eta nola dagoen giroa kontuan hartuta, ez dut ulertzen zergatik ez duten aurkezten benetako datuak, batik bat, zehazki zein izango liratekeen ondorioak aditzera emateko. Zeren eta sinestarazteko esatea ez ezik erakustea ere egin behar baita.

    Nire aburuz, hiritarrok eskubidea daukagu gure osasunari eragiten dioenaren gainean erabakitzeko. Are gehiago, guk informazio guztia behin jakinda bozkatu beharko genuke erreferendum baten bidez, izan ere, agintariek gure zerbitzuan egon beharko lukete eta ez alderantziz.

    Osasuna berma dezagun eta erabakitzeko eskubidea aldarrika dezagun!!!!

  3. Kirolzalea3-k dio:

    Nik argi eta garbi daukat etxetik hurbil erraustegia jarriko balidate, protestarako deia egingo nukeela. Behin artikulua irakurrita, jendearen kezka etortzen zait burura. Erraustegia egitearen erabakiak polemika piztu du eta , horren ondorioz, erraustegia egitearen kontra protesta egiten hasi dira herritarrak. Nork nahi du erraustegiren bat bere auzoan?

    Nire ustez, erabakiak beti egoten dira alderdi politikoen eskuetan nahiz interes politikoak bilatzeko, nahiz interes ekonomikoak aurkitzeko, agintariek beti boterea alderdien eskuetan uzten dute eta. Herritarrok ez dugu mekanismorik jarduerak burutzeko eta horri penagarria deritzot ; izan ere, hainbesteko kezka sortzen duen gai batean ezinbestekoa da parte hartzea.

    Honengatik guztiagatik, ondo legoke guztion artean informazioa, aukerak eta argudioak trukatzea baina ,tamalez, diru asko mugitzen duten gaietan ezinezkoa da parte hartzea. Bada garaia honekin amaitzeko! Bestalde, gero eta erraustegi gehiago ixten dituzte eta neure buruari galdetzen diot ea hori ez den seinalea beste erraustegi batzuk ez eraikitzeko.

    Adituek diotenez, ingurumenean ondorio txarrak izan ditzake eta , horrez gain, bai gaixotasun larriak, bai mutazio genetikoak sor ditzake. Hori ez da nahikoa beste aukera bat bilatzeko! Nire aburuz, interesgarria
    izango litzateke gehiago birziklatzea, ekimena primerakoa da eta.

  4. Ablax-k dio:

    Azken boladan Gipuzkoa aldean, ipini nahi duten erraustegiari buruz edozein gauza ikus eta irakur dezakegu, eta zoritxarrez, gauza txarrak dira. Dirudienez eta egiten ari diren ikerketaren arabera, erraustegia ipintzea ondorio kaltegarriak datorkie, gainera, azken urte batzuetan, 2018an hain zuzen ere, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak aurkeztu duen dokumentazioa argitaratu bezala.

    Hora gutxi balitz bezala, aurreko astean iragarri zuten eran, Zubietan lagin batzuk hartzen hasi ziren adituak, erraustegiaren eragina aztertzeko. Zubieta Lantzen elkartearen enkarguz, ToxicoWatch fundazioko kideak lanean hasi dira; besteak beste, oiloen arrautzak aztertuko dituzte, belarra eta lurra. Beste enpresa batek ere hartuko ditu laginak, ez dute izenik eman, baina adierazi dute Eusko Jaurlaritzak homologatutako enpresa bat dela.

    Argi dago, seinale guztiak kaltegarriak eta desegokiak direla, adituek esan dutenez eta ikerketaren arabera, baina ez da nahikoa; izan ere, erabakia inposatuta dago. Uste dut sinestezina dela, eta nahiz eta plana hori herriko pertsonaren artean eztabaida sortu, elkarteak eta mugimeduak egin edo ikerketak aurkeztu arren, interesatuak daudenek bere jarreran jarraituko dute. Beti bezala, eta berriro konfirmatuta dago ikus dezakegunez, neure buruari galdetzen diot zein, baina nahi dutena egiten dute. Ez dakit, baina agian, interes ekonomikoa edukiko duten? Ez dakit, galdera bakarrik da.

  5. Enbata-k dio:

    Kaixo berrio euskaltegikideak.

    Aste honetako gaia ez zait hanbeste erakartzen, hala ere sailatuko naiz neure iritzia zuekin elkarbatzen. Esaguna denez hiri batean bizitzea ez da erraza, hortaz, hiri bat kudeatzea are zailagoa. Izan ere, hiriburuek jendez gainezka daude, gainera, biztanle horiek hainbat zerbitzu behar dituzte, besteak beste: ospitaleak, ikastolak, kirodegiak, zabortegiak edota erraustegiak. Ikusten denez zerbitzuen artean badaude desberdintasunak, hots, batzuk onartzen ditugu oso eta beste batzuk ez genituzke gure etxetatik hurbil eduki nahi. Nori gustatuko litzaioke erraustegi bat izatea etxearen aurrean? Niri ez. Hala ere, lehen esan dudan bezala, herri batean bizitzea ez da erraza eta biztanleen arteko oreka lortzea are zailagoa.

    Beraz, hiri batean bizitzea erabakiz gero, horrelako egoerak nozitzera egon beharko ginateke prest. Izan ere, erraustegia ekolak edo ospitaleak bezain beharreskoa da, baina inork ez du bere etxe aurrean izan nahi. Ez da norberakorra pentsaera forma hori? Zaila ikusten dut erantzutea galdera horri, baina neure buriari hausnarketa sortzen dio.

    Hora guztia esanda, ondorio gisa, argi eta garbi dago hirian bizitzeak gauza onak eta txarrak dakartzala. Herritarrok, tamalez alde txarrak nabarmentzen ditugu baina gizarte eredugarria izan nahi badugu, norberaokeria utzi beharko genuke alde batera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s