Dena ez da green

Bizikletak_aparkatuta_ALEA_tokikom_700x700Hilaren 16an hasita, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen 20.edizioa Gasteizen. Ostiralean “mugikortasunaren aldeko ostirala” , eta larunbaterako “Hiria nire auto gabe” eguna deitu dute erakundeek.

Dena dela, ukaezina da hiriak oraindik orain badituela gabeziak, ezta?

https://alea.eus/gasteiz/1568286528066-mugikortasuna-gasteiz

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30446180

Advertisements
Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Dena ez da green -ri

  1. Ablax-k dio:

    Argi dago azken urteetan bizi izaten garen hiria sari batzuk jasotzen ari dela, hain zuzen ere, “Green Capital”, “Mayor Impacto Ciudadano” edo “Global Green City Awards”, besteak beste.
    Dena dela, edozein hirietan bezala, arazoak ere badaude, eta dirudienez, sortzen diren egoerak ez dira publiko guztientzat. Horrekin esan nahi dut, saria jasotzen duenean, badaude pertsona batzuk garaikurarekin pozik direnak, eta kontrakoak. Azken hauek hobe daitekeena ikusten dute eta horregatik borrokatzen dute.

    Nahiz eta hiria sariak batzuk hartu, Gasteizko Bizikleteroak taldeak hirritarrei hitzak eskatu dizkie; izan ere, Gasteizek atzera egin duela mugikortasunaren alorrean pentsatzen du elkarteak. Datuek esan digutenez, hirian urtero 4.000 bat istripu ditugu eta egia esan kopuru itzela da. Udalak tranbiaren eta bus hibridoaren aldeko apustua egin arren, horrek ez omen du arazoa konponduko, hortaz, bizikletaren aldeko bultzatzeko deia egin du Bizikleteroak multxoak.

    Bestalde, Udalak hiritarren eta hitzak kontuan hartu beharko lituzke, haiek baitira kalean daudeneak eta mugikortasunaren arazoak ikusten dituztenak; hori dela eta, aholku horiek politikoek entzun beharko lituzkete, azken finean, gomendio onenak direla uste dut eta hirriterrek edo elkarteek aipatzen dituzten arazoak entzuten konpondu ahalko lirateke eta hiri hobe bihurtzen orain baino.

  2. Nun-k dio:

    Pasa den astean hasi zen Mugikortasun Iraunkorraren Asteko ospakizuna, hala ere, hainbat ahotsek aipatzen dute Gasteizko mugikortasunari buruzko plangintza ez dela batere eraginkorra, besteak beste, Gasteizko Bizikleteroak taldeak.

    Horiek horrela, Udalarekin jorratzailek direnek aditzera ematen digute hainbat gabeziak ari direla sortzen Udalak antolatu duen eredua. Izan ere, Gasteizen, zorionez, badira urte batzuk bizikletarako zaletasuna piztu egin duela, eta hori gertatu arren, agintzen duenek jarraitzen dute bere erabilera lehenesteke garraiobide gisa. Zergatik ote da horrela?

    Esan gabe doa Udalak ari direla apustuak egiten tranbiaren eta bus elektrokoaren alde. Nahi eta errentagarritasunaren ikuspuntutik ulergarria den, kontraesana besterik ez da. Zeren eta hiria Gree Kapital modukoa sustatzen baitute, bai, bai tranbiak berdeak dira, eta autobusak ere bai, hala ere, ez da are ekologikoago bizikletaz iblitzea beste garraio publikoaz baino?.

    Horregatik guztiagatik nik gonbidatuko nituzke hausnarketa bat egitera eta hiritar guztien beharrak kontuan hartzera. Azken finenan, haiek eraiki zituzten orain ahazten dituzten auzoak.

  3. TXIMELETA-k dio:

    Egunotan, mugikortasun astea ospatzen dugunean, gure hiriko afera horri buruzko haurnasketa egitera behartuta gaude.
    Udalak urte pilo bat darama arlo horretan lantzen, alde bateitik, erdigunean auto pribatuen erabilera saiesteko; eta bestetik, garraio publikoarena sustatzeko. Osterantzean, oraindik lan handia egin behar dute helburu hori taxuz burutu nahi izanez gero, bai txirringaz, bai autobusez mugitzeak gorabeherak sor ditzakeelako.
    Hasteko, aipatzekoa da bizikletaz higitzea izan zela Udalaren lehengo proposamena, orain dela urte asko. Bistan da, hainbat lagun, bai helduok, bai gasteak, bultzatu gaituela bi gurpilen gainean ibiltzerra. Halere, gaur egun hainbat arrazoirengatik txirrindulariaren elkartea kexaka dabil.Horien artekorik nabariena segurtasunaren gabezia da. Bata, bidegorri ugari amaiteke egoteak , bat-batean, bide horietatik errepidera pasarazten gaitu. Gainera, horietako askotik ibiltzeak arriskuan jartzen gaitu konponketen beharrean baitaude, Lehendakaritzaren aurretik igarotzen dena kasu.
    Autobusez dagokienez, maiztasunari buruz ez dago zer esanik. Aitizikik, hain luzeak dira ibilbideak, non ez duen hartzerik merezi batzuetan, oinez lehenago ailegatzen baita autobusez baino.
    Horretaz gain, ez dugu tranbiaren gaineko gatazka ahazterik, edo ez duzue uste auzo batzuek, Zabalganakoak dela, Salburuakoak dela, lehentasun handiagoa daukatela Unibertsitateetakoak baino?
    Bestalde, gorabeherak gorabehera ulertzen dut horri esker kutsadura murriztea ez ezik, oinezkoentzako kale zabalak gauzatzea ere lortu dutela erdigunean.
    Hori guztia esanda, Udalari eskatu nahi nioke lan luze honetan herritarron hitza entzun dezala, kexa guztiei erantzunaren bat ematekotan, zeren eta geu gara horren eragina pairatzen dugunok.
    Beraz, guztion arteko hiri iraunkorra eraikitzen utz diezaguten.

  4. Kirolzale3-k dio:

    Ezin dugu ukatu Gasteizek oraindik mugikortasun iraunkorrari buruzko gabeziak dituela. Nahiz eta Udalak azken urteotan mugikortasunaren aldeko apustu handia egin duen, nahikoa izan ez delakoan nago; hirian gabeziak nabariak baitira. Nik uste dut Udaleko agintariek ez dutela formularekin topo egin arazoei aurre egiteko; izan ere, gaur egun Udalak garraio publikoa edota bizikleta bezalako aukerak indartu beharrean, beste proiektu batzuk jartzen dituzte martxan priektu hau konpondu gabe. Nire iritziz, Gasteizek atzera egin du mugikortasunaren arloan, hiriko gabeziak gero eta handiagoak dira eta.

    Honengatik guztiagatik, Gasteizko bizikliteroek bai herritarrei hitza emateko, bai foroetan parte hartzeko eskatu dute egoera zuzentzeko, engainatuta sentitzen dira eta. Alde batetik, gero eta istripu gehiago daudelako eta beste aldetik, ez dagoelako baliabiderik bizikletak babesteko.

    Beraz, esandako guztia kontuan hartuta, nik argi eta garbi daukat Udalak lehentasunak jarri beharko lituzkeela egoerari aurre egiteko eta gainera, garrio jasangarriagoak sustatu aurretik, hala herritarren iradokizunak, nola beharrak entzun beharko lituzkeela.

  5. Enbata-k dio:

    Agur klasekideak:

    Aste honetan, Gasteiz hiriak irabazi dituen nazioarteko sariei buruz hausnarketa egitea dugu helburu. Izan ere, azken asteotan, sona handa izan du hiriak irabazitako sariak, Global green city delakoa, mundu mailan Gasteiz hiri berdenetariko izendatu duena. Izendapen hori ez da hiriak jaso duen lehena, hain zuzen ere, 2012 urtean european green capital norgehiagokan gailendu zen, eta horrek aldaketa handia ekarri zion euskal herriko hiriburuari, besteak beste: energia berrestagarrietan inbertzioa bermetu zen eta inguru giroari zegokionez, balditza batzuk betetzera hitza eman zuen udalak. Horrelak horrela, xedea nahiko garbi zegoen, hiriak zuen ongisatea hobestea zen eta hori lortzeko inguru giroaren ikurra erabiltzea aitzakia zuten.

    Baina, urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau. Izendapen horretatik 17 urte izan dira eta dagoeneko, ez dira hazi landatu ziren haziak, hau da adoztu zuten beteberrek ez dute ia eraginirik izan hirian. Haatik, Gasteizko udalak egin zuen iragarki kanpaina izugarria inguru giroaren esparruan, baina ez zen mamirik handiko kanpaia izan eta ematen zuen antza aupergia zuritzeko modukoa zela, hau da, horrrelako iragakiak egiteak udalako aurpegia garbitzeko ziren, eta ez zuten inolako mamirik, Beraz, ia 20 urte eta gero ez dugu ondorio nabarmena atera; izan ere gauzak zeuden bezala dagoela dirudite. Penagarria!

    Hori guztia benetako hiri berdea lortzeko neurri jasangarriak hartu behar direla uste dut, beraz hori lortzeko, Gasteizko udalak, Trump inguru giroaren inguruari buruz esan zuenarekin, ez da bat etorri behar, aldaketa klimatikoa errealitatea baita.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s