Ezin egonean egon

1485801919_166313_1485802585_noticia_normal Pantailatik ezin burua altxatu, aizue!! Hau da bizitza-erritmoa daukaguna!! Ezin martxa hartu nabil, ia oporretako patxada gogoratu ezinik… Lanean beste ezertan ez ote dugun ematen denbora pentsatzen hasita nago. Hala ote da?

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2352:egonean&catid=33

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=419066

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Ezin egonean egon -ri

  1. Lorea-k dio:

    Bizi garen gizarteak bizitzaren-erritmoa markatzen digu. Gauza asko egin nahi ditugu soilik egun batean, lanera joan, bazkaria eta afaria prestatu, lagunekin egon, kirola egitera joan etb., horrek estresatzen gaitu.

    Horretaz aparte, beti oporrak besterik dugu buruan eta lanera itzulitakoan nola egon garen pentsatzen dugu. Horrek ere estresatzen gaitu, eta ez dakit zientifikoki demostratuta dagoen, baina, batzuk dioetenez gero eta oporretako depresio gehiago dago. Orokorrean, uste dut ezin egonean egoten garela gauza gehiegi daukagulako buruan. Gainera etorkizunera begiratzen dugunez, askotan ez ditugu disfrutatzen momentuak, adibidez lanean gaudenean oporretan pentsatzen dugu, aldiz, oporretan gaudenean buelta nola izango den pentsatzen dugu.

    Bestalde, orain Espainan daukagun egoera eta arazo ekonomikoa ez digu laguntzen gure buruhaustea hobetzen, eta herrialdea horrela ikusitea keskatzen gaitu, ez dakigulako zer gertatuko zaigun hemendik hamar urtetara.

    Amaitzeko, erlajatzen ez bagara, makina bat gaixotasun berri agertuko dira. Horregatik usted dut zerbait egin beharko dugula hori ez gertatzeko. Alde batetik, bizitza beste modu batean antolatu, eta beste alde batetik, utzi momento batzuk guretzat. Esate baterako, estresari aurre egiteko, Bizkaian duela lau urte ireki zuten Flotazio tankeak. Hauek gorputza deskantzatzeko eta endorfinak liberatzeko balio dute. Endorfinak, plazerrarekin zerikusia duten substantziak dira. Mina gutxitzen eta depresioari eta estresari aurre egiten laguntzen dute, besteak beste.

  2. Etiam-k dio:

    Budismoak aipatzen duen orainak edo hemen egoteak, benetako hemengo bizitza estresik gabekoa bizitzen lagundu genezake, bereziki, etengabe etorkizunera begira bizi garen medebaldeko biztanleoi. Izan ere, orainean bizi garenean naturalki eta lasaitasunez erritmo egokian bizi gareneko momento bakarrak dira. Hau da irtenbidea, behintzat arnasa egin ahal izateko eta bizirik gaudela nabaritzeko. Izan ere, mendebaldean bizi garenok badirudi batzuetan arnasa egiten ez dugula, horretarako denbora ezbagenu bezala edota arnasteko denbora behar bagenu bezala. Eta arnasketa bizitza bera da, arnasa da jaiotzean egiten dugun lehenengoa eta hiltzean egiten dugun azkena.

    Hemen egoteak eta ezer ez egitea ez da gauza bera. Ezta isiltasunez egotearen edota ezertan ez aritzearen berdina ere. Orainean egoteak gauza bakar batean kontzentratzearekin dauka zerikusia, egiten ari garen eginkizunean harreta jartzearekin, edota arnasketan adeitasuna ipintzearekin, nahiz eta pentsamenduak eta burua beti martxan egon. Gauza da buruak gu ez gobernatzea eta pentsamenduak asko ez bermatzea. Izan ere, burua eta pentsamenduak iraganekoak edo etorkizunekoak dira. Eta hemen eta orain gertatzen dena errealitate bakarra da edo izan beharko luke. Estresa horregaitik izaten dugu, etorkizunera begira bizi garelako, konfiantzarik gabe. Honetarako irtenbidea, arnasean adeitasuna ipintzea da eta ondorioz, hemen egotea.

    Bestaldetik, zentzuen isladaketa onuragarria da erlajatzeko. Eta noiz behinka zaratekiko eta kanpoko mugimenduarekiko deskantsua beharrezkoa da, barneko erritmo naturala berrezkuratzeko eta orainera bueltatu ahal izateko.

  3. kain-k dio:

    Esan gabe doa, lanaren erruz, daramagun bizimodua ez dela batere osasungarria. Batzuek diote ezin dutela egonean egon. Kezkatzeko modukoa da horrelako baieztapen entzutea. Lan egin beharko genuke hobeto bizitzeko; alabaina, badira asko lan egiteko bizi direnak. Hori dela eta, bakoitzak bere buruari galdetu beharko lioke daukan bizitza gustatzen zaion. Erantzun ezezkoa jasoz gero, zer edo zer egitera bultzatu beharko genioke.
    Behin batek esan zutenez, “azki da nahi izatea”. Hortaz, zain dezagun gure osasun fisikoa zein mentala! Horretarako, noizean behin atseden bat hartzea erabaki aproposena izan daiteke. Dudarik gabe denok aukeren batzuk entzun ditugu, besteak beste: erretiro berezi batzuk meditazioa egiteko, erlaxatzeko, indarberritzeko azken finean. Azkenaldian entzun izan dezakegu modan dagoela metodo berri bat: flotazio-tankea. Hau da: Itsaso Hilaren ezaugarrriak kopiatu eta tanke txiki batera eraman ur gazi horretan flotatzeko, erlaxazio handia lortzeko asmoz. Harrigarria!
    Badakit erraza baino errazagoa dela esan dudana esatea. Beste gauza guztiz desberdina da osasunak eskatzen digun erabakia hartzea. Normala denez, daukagun guztia ordaintzeko: kotxea, etxea,… lan egin behar dugu. Beldurra ematen digu atseden bat hartzeak, horrek arriskuan jarriz gero gure lanpostua, gure segurtasuna, gure lasaitasuna. Gorputzari entzun behar diogu eta kexatzen bada, kasu egin. Ondo deritzot langile izugarri ona izateari baina bizitzaren arlo guztietan bezala, bere neurrian. Osasunari dagokionez behintzat.
    Gauzak horrela, ez dakit nik “ezin dagoenean egon” esaten dugunean egia den. Dagoenean egoteari guztiz beharrezkoa deritzot eta. Beraz, bakoitzak hausnarketatxo bat egitera gonbidatuko nioke. Hartutako erabakia bakoitzaren nortasunaren araberakoa izango da.
    Hau guztia, nahiz eta ondo lan egitearen alde egon, atsedenzale baten “hitzak” besterik ez dira.

  4. ilargi-k dio:

    Gure gizartean eramaten dugun bizitza-erritmoak estresatzen gaitu. Nire ustez, ezin egonean egoten garela gauza asko egiten ditugula aldi berean.
    Ziurgabetasun laboralak estresa areagotu du. Horregatik, egoera honek bai enplegua dutenei, bai enplegua ez dutenei eragiten die. Urte batzuk pasa ondoren zer gertatuko den ez jakiteak larritasuna sortzen du. Hori dela eta, hoberena da orainandian bizi ikastea.
    Beste alde batetik, ez da ona gehiegizko lana egitea. Eguna ondo moldatu behar da, gauzei lehentasuna ematen. Komeni da bakarrik lanari inportantzia ez ematea. Adibidez, kirola egitea edo lagunekin egotea oso onuragarria da.
    Bestalde, kontziliazio laborala estresatzen gaitu. Laneko eta eskolako ordutegia bateratzea zaila da eta batzuetan, ezin gara egon aldi berean bi lekutan.
    Era berean, gero eta pertson lehiakorragoak gara. Adibidez, ikasterai dagokionez, lortzen ditugun gauzekin ez gara konformatzen eta gero eta gehiago ikasten dugu.
    Hau guztia esanda, estresa gutxitzeko beharrean gaude. Estresari aurre egiteko kasu bat aipatzeko, orain dela lau urte Bizkaian Flotazio tankeak ireki dituzte. Gatzez betetako ontzi bereziak dira. Sistema honek, Bartzelonatik ekarri dute. Flotazio tankeen helburua, gorputza sorturik gabeko egoera batean uztea da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s