Lanaren lanak C1

p016_f01 Salburuan ireki  behar omen du Lanbidek bulego berria. Benetan beharrezkotzat jotzen al duzu? Kezkatzen al zaitu langabeziak? Zer ikusten duzu zure ingurumarian? Krisi garai latza gaindituta, oparotasunerantz al goaz?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1184977

https://www.berria.eus/paperekoa/1885/016/001/2019-09-29/adinean-gora-lanak-behera.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Lanaren lanak C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Urriaren 15ean ireki zuten Salburuan Lanbideko bulego berria eta Zabalganan ere irekiko omen dute. Ez dut uste bulego hauek ireki omen dutela beharrezkoa delako, baizik eta poblazioarengandik hurbilago egoteko. Azken urteotan, Gasteiz handitu egin da eta jende gehiago dago. Honekin esan nahi dute langabezia handitu egin dela? Antza denez ez. Euskal Herrian egindako ikerketen arabera, krisi ekonomikoa agertu zenetik egun arte langabezi kopurua gutxitu egin da.

    Bestalde, langabezia kezkatzen nau. Lehenik, nahiz eta diru aurreztuta eduki, behar-beharrezko gauzak gero eta garestiagoak daudenez, dirua oso azkar bukatzen da eta dirurik gabe geratu ezean arazo bat izango litzateke. Zenbat kasu ikusi ditugu bai telebistan bai egunkarietan jendeak bere etxetik kaleratzen? Bigarrenik, lan baldintzak gero eta txarragoak dira, eta lan egin nahi baduzu edozein baldintza onartzen duzu. Amaitzeko, 45 urte baino gehiago dituztenek, arazoak dituzte lana aurkitzeko, Euskal Herrian langabezian zuedenak 2009an %22.7 ziren eta 2019an %37.9, hamarkada batean helduen kopurua hamabost puntu handitu da.

    Nire ingurumarian zoritzarrez langabezian geratu ziren 45 urte baino gehiago zuten hiru pertsona ezagutzen ditut. Bat BH lan egiten zuen eta kaleratu ondoren ez du berrio aurkitu lanik. Bestea, TDN lan egiten zuen eta baja batetik bueltatutakoan egun berean kaleratu zuten. Honek bota zuen kurrikuluma FCCen eta deitu diote kontratu motzak egiteko, 58 urte ditu. Azkena, margotzailea zen 2007an bota zuten eta lanbidek lagundu dio lana aurkitzen.

    Amaitzeko, ez dut uste krisi garai hau gaindituta oparatusanerantz goazela. Gainera, hemendik denbora gutxira, beste krisi bat egongo dela omen dute, eta askoz gogorragoa izango dela diote.

  2. ibiltari-k dio:

    Zoritzarrez , langabezia gure hitzaldietan beti dago ,kaleetan eta ingurumarietan.Hitz bat da ahoan maíz daukagula denboraldiaren arabera .
    Ziur aski denok lanik gabe denboraldiak daukagu, egoera hori oso gogorra da guretzat eta gure senideentzat. Langabezian gaudenean, egunez egun arrazoia izan ahal da gatazkan sartzeko geure buruarekin. Lehen komentatuari dagokionez, gai honi buruzkoa artikuluan irakurri duen esaldiarekin ados nagoela esan behar dut.Esaldia horrelako zerbait esan du: “Langabezian zaudenean ,gogorrena da egunez eguna zure bizitza sentsua ematea”. Zehazki ez dakit zergatik , baina komentatu dizuedala esaldia irakurri nuenean giltza iruditu zitzaidan lanik gabe gaudenean egoera jasatzeko.
    Ez dakit duela zenbat denbora, salburuan , ireki dute bulego berria lanbideak. Niri zuzenean ideia ona iruditzen zait ,gero beste gauza bat da ideia edo bulegoa eraginkorra izan dadila . Baietz espero dut , eta gehiago esango dut , proiektu berrietan (berriengan)konfiantza daukat langabezia gutxitzera laguntzeko. Esan dudanez, pentsatu nahi dut, bulego berriak irekitzearen erabakia hartu dutela ,Gazteiz azkenaldian asko hazitu delako eta dudarik gabe hobea zerbitzua eman nahi dutelako.
    Blogan egiten den galderari dagokionez, (ea)Kezkatzen al nauen langabeziak, noski baietz. Lehen esan dudanez, langabezian egon nintzen eta zehazki , oraintxe bertan egoera horretan egoten ari naiz. Nahiz eta lana edukiko dudala jakin, eta ez dut harro nahi, egunero pentsatzen ari zara;noiz deituko didaten hasteko?Zenbat denbora egongo naizen kontratuarekin?…ez bakarrik hauek, galdera asko egiten ditugu egunero lan egiten hasi arte. Nire kasuan, lana enfokatuta daukana, hala izanik oso garrantsitzua, behintzat nire ikuspuntutik. Arazoa da lana bilatzea erabakitzen duzunean eta ez dakizu zein hebideetan jarraitu . Hau da, ez dakizu zer bilatu ,ez non .Hor gauzak konplikatzen dira eta arazoa handiago egiten da.
    Egia esanda, nire ingurumarian jende dago lanik gabe dagoela, nire ahizpa eta biok esate baterako. Baiezko izan Nahi dut eta aldi berean pentsatu nahi dut pizkanaka-pizkanaka gauzak aldatzen joaten direla. Egia da krisia daukagula eta ere ez dagoela gaindituta , baina, positibotasunarekin pentsatzen saiatzen gara. Osterantzean, putzu batean sakonago sartuko gara eta hortik izango badela zailago ateratzea. ..

  3. kain-k dio:

    Langabeziari dagokionez estatistikek nahiko argi erakusten dute nolakoa den gaur egungo egoera. Nahiz eta ikusten duguna gustatu ez, datuek diote lanik eza kezkatzeko modukoa dela. Batez ere adin tarteko berezi batean, hau da, 45 urte baino gehiago dauzkaten artean. Langabeziaren zergatiaren erruduna zein izan den azaltzekotan ia denori erantzuna bera datorkigu burura. Hauxe: krisia. Argi eta garbi dago, krisiak hankaz gora jarri duela lan mundua.
    Nire aburuz, krisialdian asko izan dira jarrera negargarria izan dutenek . Guztien artean bi aukeratuko nituzke: bogernua eta sindikatuak. Niri sindikatuen portaera izan da gehien desatsegin nauena. Sindikatuen papera, horiek hartu zituzten erabakiak, zalantzan jarriko nuke; kontuan hartuta gobernuak hartu zituen erabakiei ez zizkioten aurre egin. A zer nolako ordezkariak dauzkagun! Baina hori beste kupeleko sagardoa da.
    Benetan harritzeko modukoa al da langabeziaren gorakada? Bereziki 45 urte baino gehiagori dagokionez? Ba ez. Horietako bat naiz ni eta nozitu dut krisiaren eragina. Nire ustez gobernuak, sindikatuen baimenarekin, enpresariei erreztu die euren langileak kaleratzea. Normala denez, jabeek nahiago izan dute zaharrenok lanetik botatzea, batez ere aintzinatasun-plusa eta soldata handia jasotzen dutenok erditik kentzeko daukagun eskarmentua kontuan hartzeke. Egia esaterako produktibitatea dago enpresariek hartzen dituzten erabakien atzean, beraz, krisiak, gobernuak, … eman dien aukera aprobetxatu dute.
    Hori guztia gutxi balitz, edonork enpresen jokabidea salatzen balu ziur aski honelako erantzuna jasoko lukeela: enpresaren egoera ekonomikoa ez da ona… enpresak izandako mozkinak beherantz doaz…, ez dakit zer eta badakit zer,… Azken finean diru kontuek garrantzi itzela daukate.
    Horiek horrela, behin egoera ikusita, nire adineko langabeek hausnarketatxo bat egin behar dugu. Oztopo eta zailtsun guztiei aurre egin behar diegu ahalik eta azkarren prest egoteko lan berri bat lortzeko. Hortaz, behar diren teknologiak, adimena,… eguneratu beharko genuke. Badaude zentro batzuk mota guztietako ikastaroak ematen dituztenak. Zorionez langabeak ez gaude bakar-bakarrik. Alabaina, ez da batere erraza bizitza berri hau bideratzea.
    Horretarako guztietarako daukagu Lanbide, gu laguntzeko. Nahiz eta mota guztietako iritziak entzun, nik behintzat, ondo deritzot Lanbidek ematen duen zerbitzuari eta nola kudeatzen duen langabeen egoerari. Beraz, sortu den gatazka Lanbideko bulego berri batzuei dagokienez ez daukala sentsurik esango nuke. Guztiz beharrezkoak dira momentu zail honetan langabezian gaudenontzat paperak egiteko, informazioa emateko,.. Denbora pasatu ahala ikusiko da denborak berak arrazoia ematen didala lanbideko bulegoak defendatzeagatik.

  4. ilargi-k dio:

    Guztiok dakigun bezala krisia dago gure hitzaldietan gero eta gehiago. Estatistikek erakusten duten bezala, langabeziak gora jo zuen, baina egia da merkatua suspertzen ari dela pixkanaka.
    Herritarren kezka normala da, eta askoz gehiago 45 urte baino gehiago dituzten langabeena. Langabe hauek arazo gehiago daukate lana topatzeko eta honekin batera adinagatiko diskriminazioa sortzen ari da.
    Bestalde, lan baldintzak gero eta txarragoak dira eta oraintxe dagoen egoerarekin ze edo zer onartzen dugu. Nire kasuan, denborazko kontratu bat daukat, eta gainera lanalde-erdia. Gaurko egoera dagoen moduan, poz-pozik nago.
    Nire inguruan, bi lagun dauzkat langabezian. Egia esanda, denbora honetan eskerdun daude Lanbidearekin. Kurtsoak egiten aritu dira, eta gainera lana topatu diete.
    Orain dela gutxi Salburuan Lanbideko bulego berria ireki dute. Guztiz ados nago, nire ikuspuntuan ondo funtzionatzen direlako. Bulego berriak sortzen langabezia gutxitzera langunduko digutela konfiantza daukat.
    Bukatzeko, langabezia kezkatzen nauela esan nahi dut. Esan dudan bezala, nire kontratua denborazkoa da eta kontratua bukatu eta gero lana edukiko dudan pentsatzea kezkatzen nau. Nire inguruko eskarmentua ona izan denez, Lanbideko konfiantza izango dut.

  5. Etiam-k dio:

    Lanbide zentru berri bat ireki dute Salburuan. Eraiki berria, kristalera handiak dituen eraikuntza berri horietariko bat. Bitartean, ekonomikoki nola berrezkuratu gaitezkeen gabilela, zentru berria egiten dute eta enplegu zerbitzuez arduratzen den jaurlaritzako eraikuntza. A ze nolako paradoxa!

    Badirudi lan eremuan sortzen diren mugimenduak gainaldekoak direla, egoera asko aldatu gabe, Proposatzen dituzten irtenbideak ekonomiaren azala besterik mugitzen ez dutela dirudit. Eraikuntza berri bat egitea, eginda dagoena berritzea eta zakonean antzera jarraitzea da joera. Orain dela asko daramagu joera honekin. Baina, zein da irtenbidea? Nola mugitu dezakegu gure lan egoera? Gure gizarte motarekin hain lotuta eta harremanetan jokatzen duena… Hainbeste kausa eta ondorio daude gure ekonomia eta lan egoerarekin erlazionatutak, zaila egiten zaidala egoera honen aurrean azalpen eta erantzun bat ematea. Zein da oinarrizko arazoa?

    Nahiz eta lan egoera hobetzeko jaurlaritzak egiten duen esfortzua gizarteko azalean egin, espero dut behintzat, zentru berri honetako enplegu zerbitzuak aurreratuak eta eraginkorrak izatea. Adibidez, berrogeita bost urte baino gehiago dituzten langabeentzako proiektuak egin beharko lituzkete hauen egoera hobetzeko, langabezia adin arlo honetako pertsonentzat mugimendurik gabe mantendu da eta, krisialdiaz geroztik.

    Hala ere, orokorreko gure ekonomi eta lan egoerari aldaketa zakona eragiteko agian gizartea asko aldatu beharko luke. Edota, agian gure gizartearen bizitzaren zati bat bizitzen ari gara, prozezu handi baten zati bat besterik ez. Agian gogorra da horrela esatea, baina azken finean, garai guztiek badaukate gainditu beharreko zerbait.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s