Erosi ala alokatu?

Etxea premiazko beharra da denontzat, beraz, erabaki garrantzitsua hartu behar dugu gure bizitzan gurasoenetik alde egin nahi dugunean: erosi ala alokatu. Normalean, jendeak nahiago izaten du erostea. Hori dela, zure ustez, alokatzearen bi alde on zein diren jakin nahi dugu. Ea konbetzitzen gaituzuen!

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Erosi ala alokatu? -ri

  1. Sole-k dio:

    Egia esteko, gure kulturan ez daukagu errentan bizitzeko ohitura. Gehienok alokatzeko esperientzia daukagu, gure hirietatik/herrietatik kanpo joan garenean ikastera edo lan egitera. Hala ere, Europako Iparraldean 18 urteko gazteak emantzipatzen dira eta horretarako, pisu bat alokatu ohi dute eta bakarrik bizi dira. Erabaki hau hartzean, aldi berean ikasteko eta lan egiteko gai izan behar dute, beren gastu guztiak ordaindu behar baituzte, alokairua barne; beraz, etxebizitzaren bat alokatzeak heldutasuna eta erantzukizuna edukitzea lortzen du, gazteok garenean.

  2. Katalintxu-k dio:

    Gasteizen etxebizitzaidan buruz hitz egingo dut.
    Hasteko, alokairua erosketa baino hoberena delakoan nago ,batez ere gaztea zarenean baina, Gasteizen alokairuak ez dira egokiak garestiegiak baizik. Horregatik, gazteak haien laguneros bizi dira edo bikoterekin ere bai. Izan ere, batzuk beren gurasoekin bizi dira goiz arte bat batean gurasoen etxera itzultzen dira eta, arazoa desberdinak edukitzea gatita adibidez lana galtzeagatik.
    Bestalde, ez dago laguntzarik independizatzeko eta hipoteca lortzeko lan finkoa edukitzea beharrezkoa da. Orduan ez dut uste etxebizitza eskubidea denik negozio biribila baizik.
    Ni Lehendakaria izango banintz gehiegikeriak bukatuko nituzke prezio egokiagoak ipintzen

  3. ask3-k dio:

    Kaixo, irakurleok:
    Nire ustez, gurasoenetik alde egin nahi dugunean, alokatzea errazagoa da. Alde batetik, diru gehiegi behar ez dugulako. Fianzarako dirua bakarrik behar dugu. Baina, pisu bat erosi nahi izaten badugu, aurrezkiak beharko genituzke eta, gainera, hipoteka bat eskatu beharko genuke. Beste aldetik, alokairuak mugikortasuna erraztu du. Esate baterako,lana aldatzen baduzu, askok errazagoa izango zen etxez aldatzea.
    Etxebizitzaren mantentzea dagokionez, oro har, jabeak ordaintzen du. Inkilinoak elektrizitatea, ura eta gasa gastuak ordaindu beharko ditu.
    Halaber, bizilagunen bileratara ez da beharrezkoa joatea.
    Hauetatik guztiagatik, aipatu nahiko nuke, alokatu alde nagoela. Gaur egun, alokairuan bizi naiz eta oso pozik nago.

  4. ITZI-k dio:

    Urteak pasatu arren, gure gurasoenetik alde egin nahi dugunean, beti zalantza berbera izaten dugu: etxea erosi ala alokatu? Egia esateko, nik neuk ez daukat oso argi zer izango litzatekeen egokiena eta erabakia bakoitzaren bizimoduaren edo beharren araberakoa izango da.
    Esate baterako, normalean, etxea alokatzea gazteentzat batez ere, aukera erosoagoa izaten da erostea baino, askatasun handiagoa lortzen dutelako leku finko batean ez geratzeko. Hala ere, urteak pasatu ahala, alokairuak gero eta garestiagoak direla nabaritzen da; bai hiri handietan bai txikietan. Horrexegatik, batzuetan alokairua ordaintzeak dirua zaborretara botatzen ari dela eman ahalko luke.
    Dena den, momentuz, etxe bat erosteko gauza ez bazara, alokatzea aukera paregabea izan ahal da lagunekin edo hiri desberdinetan bizitzeko esperientziaz gozatzeko.

  5. Zirimiri-k dio:

    Nire ustez, galdera hau erantzun baino lehen, kontuan hartu behar duzu zein diren zure faktore pertsonalak; adibidez, lortutako aurrezkiak, lan-egonkortasuna, non bizi nahi duzun, zure harreman pertsonalak eta abar.
    Horrez gain, etxe batez jabetzea bizitzaren erabakirik garrantzitsuenetakoa da, inbertsio oso handia dela eta. Hemen, erosteko ohitura daukagu, biztanleriaren %23 baino ez bizi da alokairuan, baina, beste herrialde batzuetan, nahiago izaten dute etxebizitxa alokatu.
    Alde batetik, hipoteka-mailagua ez da beharrezkoa eta malgutasun handiagoa daukazu bizilekuz edo lanbidez aldatzeko erabakiak hartzeko. Gainera, etxearen edo eraikinaren mantentze-lanak jabeak ordaindu behar ditu.
    Beste aldetik, desabantailak ere badauzka, esate baterako, kontratua bukatzen denean, etxetik bota ahal zaituzte.
    Amaitzeko, nik erabakiko nuke etxebizitza erostea, baina, bikotekidearekin nola moldatzen zaren ikusteko edo gastuak partekatzeko, ideia ona dela uste dut.

  6. Roboto-k dio:

    Hasteko, uste dut hobea dela etxebizitza erostea, alokairuan gastatzen den dirua azkenean galtzen delako. Baina, batzuetan idea ona izan daiteke. Kasu horietarako, alokatzearen bi alde ona emango dizkizuet
    Lehena da, ez da beharrezkoa diru asko aurreztea alokatzeko. Adibidez, Normalean, gazteak garenean eta gurasoen etxetik irten nahi dugu, ez daukagu diru nahikoa etxe bat erosteko, horrez gain, bankuek ez digute etxe bat erosteko dirua ematen ez daukagulako lan egonkor bat. Egoera honetan, uste dut aukera ona dela pisu bat alokatzea.
    Bestalde, errazagoa de etxea aldatzea. Esaterako, nahiz lan nahiz arrazoi pertsonalagatik jende askok bizilekua aldatu ohi du. Pertsona hauentzat alokairua bai merkeagoa bai erosoagoa da.
    Azkenean, Esango nuke jende askorentzat aukera onena alokatzea izan ahal dela.

  7. marahia-k dio:

    Gaur egun modan dago etxe bat erostea, erosi alokatu baino errentagarri gehiago da eta. Azkenaldian, etxebizitz erostea jende gehiago dagoela.
    Nik nahiago dut nire etxea edukitzea alokairuan bizitzea baino merkeagoa delako. Dena den, ni oraintze bertan alokatzeko etxebizitz bat bizi izaten ari naiz eta ez da hain garestia. Pisu bat alokatzea ere alde onak dauzka.
    Lehenik, askatasu gehiago daukazu atzerrian edo edozein beste lekuan luze denboraldi bizitzeko, konpromisorik gabe.
    Bestalde, ez duzu zure auzokoeen artean etxeko mantentzez kezkatu behar.

  8. lorea-k dio:

    Hasierako,nire ustez,bolada motz bat bada,alokairuan bizi daiteke.Obrak etxean egiteagatik…Pixka bakoitzean herriz herri aldatuz gero,ez du merezi,leku mugiezin bat bizitzeko ez edukitzearren.
    Bestetik,inolako arazorik gabe,tarte luze bat edo bizitza denetarako bada,nahiago dut etxe bat erostea.Gutxienez hilabetero banketxera sartu ohi dudan dirua,etorkizunean niretzat izango da.
    Esanak esan,gai bat da hausnartzeko.Europako beste herrialde batzuetan etxe bat alokatzeko ohitura daukate,alokairuak baino merkeagoak direla eta.
    Horrexagatik,gobernuak Espainan gauzak egiteko modua aldatu ahal izango ditu.

  9. athletizalea-k dio:

    Lehen-lehenik, esango nuke nahiz erosi nahiz alokatu garestiagoak direla. Baina, etxe bat erosi ezinik zebilen aukera on bat da alokatzea. Jakina denez, etxebizitza bat alokatzeak ansietate baino gutxiago sortzen gaitu; ez dugulako hipoteka, ez goazelako auzotarraren bilera, derrama bat egin badago ez zaigulako tokatuko, eta abar. Gainera, eskonduz gero eta banandu egingo dugu, pisuagatik ez dugu kezkatuko…zer esanik ez aukera onena dela.

  10. Runa-k dio:

    Nire ustez, alokatzearen alde on bat da, etxe batean bizi bazara eta ingurukoekin arazoak badituzu edo etxebizitzan bertan baita, errazagoa da beste leku batera joatea.
    Beste alde on bat, bidaiatzea asko gustatzen bazaizu eta denbora luzeetan, hobe izango da, etxe akotatu batean bizi izana.

  11. Aitor-k dio:

    Gaur egun alokatzea, erostea baino askoz garestiagoa da.
    Beraz, komenigarria da erostea eta bankuekin hipoteka negoziatzea, alokatzea baino.
    Gainera behin etxea erosita, zuretzat izango da behin betirako. Eta alokatzea erabakiz gero, beste leku batera mugitzerakoan, diru guzti hori galduko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s