Kontrola? C1

descarga

Eskuinkeriak al dira hauek guztiak? Hau al da konponbidea? Osasun zerbitzua mugatzea? Laster batean ditugu hemen ere horrelakoekin bazterrak nahastu nahian. Zer deritzozu kuota kontuari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1892/002/001/2019-11-07/frantziak-gogortu-egin-ditu-migrazio-politikak-osasun-zerbitzua-mugatuz.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Kontrola? C1 -ri

  1. kain-k dio:

    Zertan datza gizakia izatea? Gure ingurugo gizartearen portaera behin ikusita, batez ere azken urteotan, horrelako erantzunak datozkit burura: azal kolore jakin bat izatean, ala , lur “baketsu” pixkatxo bat jabetzean eta inori uztean han sartzea.

    Dirudienez, gaur egun maila bestelako gizakiak aurki ditzakegu munduan. Hau da, lehenengo, bigarrengo eta hirugarrengo munduko eskala izatea gutxi balitz, badirudi eskala bera erabil dezakegula gizakiari dagokionez. Iparra galtzeko zorian gaude, ala? Niri, behintzat, txiki- txikitatik jakinarazi zidaten baliozko pertsona izateko, gutxieneko bizpahiru balio barneratu beharko nituzkela eta haien artean ondoen barneratu nuen balioa lagun hurkoa maitatzea, baita errespetatu ere izan zen. Gizatasun horri lotuta, eskuzabaltasuna eta horrelako hainbat tasun ere irakatsi zidaten. Horregatik, harritzen nau askoen portaera, batez ere erlijiozaleena, suposatzen delako laguntasuna, gizatasuna eta horrelako abar luze bat daukate bizimodu gisa. Baina hau, nahiz eta deigarrria izan, beste kupelekoa sagardoa da.

    Bestalde, gaur egungo migrazioaren atzean, gure aitona-amonaren garaian bezala, beharra eta beldurra daude, baita familia baten etorkizuna ere. Hortaz, aipatu beharko genuke lehen munduko diruzalekeriak, abariziak hainbat guda eta gatazka eragin zuela munduan zehar, batez ere hirugarrengo munduan, diru konturengatik. Izan ere, guk, “lehenengo mailako” gizakiaok, horrelako egoerak sortzegatik, hango “hirugarrengo mailako” gizakiei behartzen diegu presaka, nolanahi, euren etxea, familia, bizimodua bertan behera uztea bizirik jarraitu nahi badute. Alabaina, bizitza duin baten bila dabiltzatenek elkartasun ordez mesfidantzarekin topo egiten dute. Adibidez, nahiz eta inork egin nahi dituen lanak egin, langabeziaren egoera leporazten diete.

    Horiek horrela, nola aldatu horrelako joera, boteretsuen jarrera? Argi eta garbi dago, denbora pasa ahala mota guztietako arazoak gehitzen ari dira dagoeneko dauzkagunei: kutsadura, adibidez. Errazagoa da migratzaile gizajoei egoera ekonomikoaz egoztea, leporatzea, behar diren neurriak bilatzea eta hartzea baino. Beti bezala, haritz eroriari orok egur!

    Galdera batekin bukatu nahiko nuke: Zergatik sortu da gaur egungo migrazioa?

  2. Lorea-k dio:

    Gizakiok existitzen dugunetik migrazioa egon da. Gure arbasoek leku batetik bestera joaten ziren bai bizi toki hobea bilatzeko, bai guda garaian arriskutik ihes egiteko. Gaur, Frantziako Gobernuak, migrazioa jaisteko hartu du erabaki batzuk: osasun zerbitzua murriztea, immigrazio profesionala onartzea eta atxikitza zentro gehiago egitea.

    Frantzian hartutako erabakia beldurragatik izan dela uste dut, segurtasuna bermatzeko eta iruzurra eragozteko. Neurri hauekin uste dute migrazio kopurua jaitzi egingo dela. Batzuen arabera, immigranteak herri honetara joaten dira osasun turismoagatik, hau da, osasun zerbitzuak jasotzeagatik. Beraz, atzerritar irregularrei zerbitzu hori mugatzea deliberatu dute, hiru hilabete igaro arte ez lukete jasoko ohiko zerbitzua, larrialdietara soilik jo ahalko lukete. Argudio honek, erabili zuen Espainiak ere, migratzaileen arreta mugatzeko.

    Bestalde, erabaki hauek, ondorioak ekarraraziko dituzte. Alde batetik, atzerritarrak gaixorik etortzen badira, arriskuan jarriko da poblazioari, tratatzen ez badiete. Gainera, larrialdian egiten den arreta askoz garestiagoa da eta herriko ekonomiarentzat txarragoa izango da. Beste alde batetik, etorkizunean Frantziak arazoren bat izaten badu eta bere herritarrek migratzekotan, nora joango liratekeen?

    Migrazioa kontrolpean izateko neurriak erabakitzea zaila da, beti norbait gaiztoa izango delako. Argi dago leku batean jende asko bizitzeko herriaren egoera ekonomikoa ona izan behar dela. Horretarako, nire ustez, lan postu gehiago sortu behar dituzte. Beste irtenbide bat izango litzateke herri txiroei edo egoera txarra dutenei laguntza eskaintzea, horrela ez dute migratzeko beharrik.

    Amaitzeko, lanik aurkitzen ez dugunean zer eginte dugu? Beste herri batera joan, ezta? Horrexegatik pentsatzen dut denok immigranteak izateko posibilitatea daukagula eta osasun zerbiztua mugatzea ez dela konponbidea. Hala ere, baita ulertzen dut krisi ekonomikoa gaindituta ez dagoela eta beldurra izaten dutela kontu honetan, azkenean diru publikoetatik ordaintzen delako osasun publikoaren arreta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s