Autorik gabeko eguna

Ba al dakizu noiz ospatzen den? Ospatzen denean, errespetatzen duzu ala zure beharren arabera hartzen duzu erabakia? Horrelako egunak aintzakotzat hartzen dituzu? Zergatik bai/ez?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

11 erantzun Autorik gabeko eguna -ri

  1. Pil-pilean-k dio:

    Gai honi buruz esan behar dut, herritaren kontzientziazio gisa balio dezakela eta horrelako ekintza onak dirá guztiontzat. Baina, esan behar dut, urte batzuetan ospatu ondoren, une honetan ez dakit noiz ospatuko den autorik gabeko eguna. Nire iritsiz, ez litzateke egun bakarrik ospatu behar, hiri erosoan bizi garelako eta kotxerik gabe mugitu ahal dugu. Hori lortzeko, garrantzitsua litzateke oinezkoak, autoak, bizikletak, patinak… elkarrekin bizitzen ikastea.
    Laburbilduz, uste dut jendea kutsaduraren kontra kontzientaziatuta dagoela baina toleranteagoak eta errespetuzkoagoak izaten ikasi behar dugula aurrera joateko.
    Nik normalean ez dut kotxea hartu, orduan egun guztiak ospatzen dut “autorik gabeko eguna”.

  2. ask3-k dio:

    Kaixo, irakurleok:
    Hasteko, esan nahiko nuke, autorik gabe eguna irailean 22an ospatzen dela.
    Denbora pasatu ahala, jendea gero eta kezkatutagoa dago ingurumena zaintzeko eta, horren ondorioz, gero eta jende gehiagok garraio publikoa edo bizikleta erabiltzen du, batez ere hirietan.
    Nire ustez, egun hauek kontzientzia hartzeko balio du. Badakit, egun bakar baten kutsaduraren arazoa ez dela konponduko baina gure seme-alaben eredu behar dugu.
    Amaitzeko, aipatu nahiko nuke, horrelako egunak aintzakotzat hartzea gustatzen zaidala.

  3. Sole-k dio:

    Egia esateko, ez dakit noiz ospatzen den autorik gabeko eguna; beraz, ez dut errespetatzen. Baina, badakit zergatik ospatzen den.
    Autoa izugarri gidatzea gustatzen bazait ere, autoa gero eta gutxiagotan hartzen dut; Gasteizen dagoen garraio publikoari esker oso ondo egokitzen bainaiz.
    Baina, nire aburuz, autoa erabiltzea bizi den lekuaren mendean dago. Kasu, herri txiki batean bizi izango balitz, autoa sarritan erabili beharko litzateke, enkargu guztiak egiteko, medikuarenera joateko,…
    Bestela esanda, autoak hirietan herrietan baino gutxiagotan erabili beharko lirateke, baina, hau gezurra da. Bai Madrilek, bai Bartzelonak oso garraio publiko ona izanagatik, beren zirkulazio gero eta handiagoa da eta beren kutsadura-mailak handitzen dira.

  4. Katalintxu-k dio:

    Hasteko datak gogoratzeko txarra naizela esango dizut, horregatik ez dakit noiz den autorik gabeko eguna baina esaten badidazue nire mugikorran apuntatuko dut eta datorren urtean mugikorrak salatuko dit.
    Alde batetik, nere ustez urte gutxitatik gure egutegia gertaeraz beteta dago; adibidez argirik gabeko eguna, lurraren eguna eta abar. Gure eskuan dago zein aukeratuko dugun.
    Bestetik, egunero hirian bizikletaz ibiltzen naiz nire aurpegian haizea nabaritzea gustatzen zait eta, gainera osasungarria delakoan nago ta merkeagoa ere bai. Beraz, egun hori beste egun batean bezalakoa izango da.
    Bukatzeko, jendeak ospatu nahi duena, tamalez, pertsonok gai berari buruz desberdin pensatzen dugu. Batez ere jasanberak izan behar dugu, hori norberak erabaki behar du bai ideiarengatik, bai etikoko balioarengatik
    Zerbait aldatu nahi badugu egunero egingo dugu bestetik ,ez du ezertarako balio izango.
    Anima zaitezte! Parte har ezazue !

  5. ITZI-k dio:

    Lehenik eta behin, aitortu behar dut autorik gabeko egunean ez nagoela oso jantzita, orain arte ez dudalako autorik izan. Beraz, azken urteotan noiz ospatzen den ezagutzeari eta ekintza errespetatzeari ez diot behar besteko garrantzirik eman.
    Bestalde, hau bezalako ekintza guztien helburua erabat beharrezkoa delakoan nago, ingurumenarekin gero eta kontzientziatuago egoten laguntzen digu eta. Hala ere, ulertu behar dugu praktikan egun honen baldintzak betetzea zailagoa dela teorian baino; hau da, ekintza errespetatzea denon eskuan badago ere, bakoitzaren beharren araberakoa izan behar da erabakia eta ezin dugu kritikatzen egun hutsean autoa erabiltzeagatik ala ez.
    Bukatzeko, niri horrelako egunak ez zaizkit hainbeste interesatzen, ‘marketing’ ekintzak baino ez direlako izaten. Hortaz, urte gainerako egunetan nire bizimodua osasungarria izatea nahiago dut. Dena den, ekimena berez, oso interesgarria iruditzen zait eta etorkizunean aurrerapenaren bat nabaritzea espero dut.

  6. Puri-k dio:

    Hiri batzuetan, 90. hamarkadan autorik gabeko ospatzen hasi ziren. Baina, munduan zehar 2000. urtean hasi zen ospatzen, hain zuzen ere, irailaren 22an.
    Gaur egun, ospakizun asko daukagu urtean zehar, aitaren eta amaren eguna, harro eguna eta autorik gabeko eguna besteak beste.
    Gure gizartean, eta estadistiken emaitzen arabera, gero eta ibigailu gehiago dugu errepideetan. Familia gehienek auto bat izan ordez, bi edo gehiago dauzkate. Gainera, ohituta gaude leku guztietara autoz joatea, eta honekin lotuta dago kutsadura zein ingurumenari kaltea.
    Badirudi egun bakarra autoa uztea ez dela gauza handirik baina hausnarketa sakon bat egin dezakegu. Alde batetik, gure eguneroko ohiturak aldatuko bagenitu kutsadura murriztuko genuke, adibidez lanera bakoitza bere autoz joan beharrean, hobe litzateke partekatzea.
    Era berean, egun berezi horretan autoa uztea ez genuke auto ilarrik aurkituko, TAO ordaintzeko beharra izango, besteak beste.
    Beste aldetik garraio-publikoa hartuko bagenu lasai joango ginateke eta ez genuke errepidean arreta jarri beharko. Beraz, bidaia egin bitartean liburua irakurtzeko momentu aproposa izango litzakete.
    Bukatzeko esano nuke autorik gabeko egunak kontzientziako, batez ere balio duela

  7. LOREA-k dio:

    Lehenik eta behin,ez dut kotxerik gabeko eguna ospatu ohi eta gainera ez dakit noiz ospatzen
    den.Batzuetan egun hori heltzen denean,telebistan edo irratian entzunez gero,ez dut kasorik egiten.Kotxea hartu behar badut,egiten baitut eta puntu.
    Baina egia esan,egun bat gauza bakoitzarako ipintzea oso ondo iruditzen zait.
    Horrela,kontzientziatzen gara eta pixka bat neure burua pentsatzera gelditzen gara.
    Beste alde batetik,lehen orain baino bizikleta gehiago hartzen nuen.Orain,ordea,normalean lanetik eta euskaltegitik atera eta gero,beti gauza asko egin behar dut.Zenbat eta azkarrago rekaduak egiten ditudan,hainbat eta lehenago etxera heltzen naiz eta gauzak eginez jarraitzen ditut.
    Nire ustez,momentu honetan, kotxea da bizi-kalitatea.
    Behin hau esanda,inolako arazorik gabe,denbora gutxi barru,lasaiago egoten hasiko naizez gero,edozein gauza egiteko biziketa hartuko dut.

  8. Roboto-k dio:

    Ez dakit noiz ospatzen den, hala ere, badakit autoa erabiltzea murrizteko eta garraio publikoa bultzatzeko ospatzen dela. Uste dut gauza garrantzitsuenetariko bat dela berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, Klima-aldaketagatik. Horregatik, iruditzen zait idea ona dela gutxienez egun bat autoa etxean uztea eta bizikleta hartzea edo beste garraio batzuk erabiltzea.
    Nahiz eta egia esan, autorik gabeko egunan nire autoa gidatu ohi dut. ez daukadalako denbora nahiko, gainera, urtean zehar egun berezi gehiegi izaten direnez, egun benetan garrantzitsuak ahazten ditut.
    Oinez edo bizikletaz lekuetara joateko askoz ere denbora gehiago izango banu, autoa etxean geratuko litzateke eta gehien gustatzen zaizkidan lekuez gozatuko nuke paseatzea.

  9. marahia-k dio:

    Klima aldaketari buruz informazioa daukadan arren, ez nekien noiz ospatzen zen autorik gabeko eguna. Nik gehienetan garraio publikoa erabiltzen dut eta eguraldi ona egiten duenean bizikletaz ibiltzen naiz.
    Azken urteotan egiaestatu da kutsadura maila igo egin dela. Honen ondorioz, hiri handietako temperatura igotzen ari da eta gainera, uholdeak sortzen ari dira. Hiri batzuk ez daude trebatuta fenomeno hauetako.
    Nire iritziz, gero eta jende gehiago klima aldaketaren inguruan kontzientzia izaten ari da. Hala ere, asko falta da egiteagatik.

  10. Zirimiri-k dio:

    Lehenik eta behin, esan behar dut ez dakidala noiz ospatzen den autorik gabeko eguna, baina ni normalean oinez joaten naiz leku guztietara; beraz, egun hau ez errespetatzeak ez nau kezkatzen.

    Alde batetik, gero eta auto gehiago dauzkagu errepidetan eta familia gehienok auto bat ez ezik, bi edo gehiago ere dauzkagu etxean, baina, beharrezkoa al da? Nire ustez gaur egungo hiritarrok gero eta erosoago bizi nahi dugu eta autoa denetarako erabiltzen dugu. Egia da, batzuetan ezinezkoa dela autoa ez erabiltzea, askatasun handia eta independentzia ematen baitigu, baina, maiz, batez ere erdigunean, arazaoak baino ez ditu sortzen; auto-ilarak, istripuak, aparkatzeko arazoak… Horregatik, kasu askotan, denbora galtzen dugu.

    Beste aldetik, kutsadurari dagokion, badakigu gaur egungo arazo handia dela, baina, oraindik ez dakigu autoa zentzuz erabiltzen. Ez dakigu noiz den beharrezkoa eta, horrez gain, hemen ez daukagu autoa partekatzeko ohiturarik.

    Orduan, zer lortzen dugu egun horretan? Nire ustez, gauza gutxi. Urtean zehar egun batean ez dugu autoa erabiltzen, eta gainerakoetan, zer? Horrek ez du ezertarako balio. Txikitatik, umeei kontzientziatu eta irakatsi beharko genieke autoa gehiegi erabiltzeak sortzen dituen arazo kopuruaz: poluzioa, klima-aldaketa, kutsadurarekiko erlazionatutako gaixotasunak… Horrela, aldaketa handia lortuko genuke.

  11. athletizalea-k dio:

    Datorren 2020ko irailaren 22an izango den autorik gabeko egunean bizikleta erabil ahalko dugu. Beitu, hau jakiteak pena ematen nau, gehiago jakinez klimaren eta ingurumenaren larrialdi egoera deklaratu duela Europako Parlamentuak.
    Bai, egun hau heltzen denean errespetatzen ahalegindu naiz, baina tamalez ez dut maiz lortzen. Denok ezin ditugu horelako egunak aintzakotzat hartzen beti. Arazoa beste gauza bat da, azaltzen naiz:
    -Alde batetik, ezin diegulako ez multinazionalei, ez gobernuei aurre egiten. Ez dut uste soilik ezer egingo genezakenik, nahitaezkoa da buruan sartuko diegula.
    -Bestetik, sistema batean konsumista bizi garelako, sistema batek baliabide guztiak erabiltzera bultzatzen gaitu geure mesederako.
    Bai, hauetako eguna, gutxi hobe ezer ez baino, baina bene-benetan gure planeta salbatu nahiko bagenu, funtsezko aldaketa izango genuke geure jokaeran.
    “Balizko errotak, irinik ez”, gutxiago hitz egin eta gehiago egin…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s