Euskaraz bizi! C1

Imagen relacionada

Euskarazko kulturaren kontsumoak gora egin du ahozko adierazpenetan, irakurzaletasuna, ordea, makaltzen ari omen da, aizue. Durangoko azoka ate joka dugun honetan, zer egin irakurle euskaldunak areagotzeko?

Bestalde, bada kezkatzen nauen beste kontutxo bat, sarean euskaraz bilatzearena, alegia, hau berau ere euskaraz irakurtzearekin lotura estua duena,aizue. Botako dut galdera: zergatik ez duzu Wikipdedian sartzen zarenetan euskaraz egiten? Jakin dezazuen, euskal Wikipediak 2017an baino 800 artikulu eta 5 milioi bisita gehiago izan zituen iaz. Batik bat ikasleei esker lortu du igoera, eta artikulu kopuruan 29.dago munduko rankingean.

https://www.berria.eus/albisteak/174459/euskarazko-kulturaren-kontsumoak-gora-egin-du-ahozko-adierazpideetan.htm

 

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Euskaraz bizi! C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Azken urteotan, euskararen kontsumoa gora egin du ahozko adierazpenetan. Ikerketak diote antzerkira eta bertsolari saioak ikustera joaten den jendea areagotu dela, bost euskaldunetik bik urtean behin ikusten dutela antzezlanen bat eta hirutik bat bertsolariak ikustera joaten direla. Era berean, Euskarazko musika enztuten dutenek, aldiz, askoz gehiago dira, sei euskaldunetik bost entzuten dutelako. Baina, irakurketa jaisten ari da.

    Hau, irakurketaren jaistearena, gertatzen ari da hainbat arrazoiengatik. Alde batetik, Euskal herritar gehienak ez dakitelako euskara. Beste ikerlan batek dio hitz egiteko gai diren hiru euskaldunetik bat dela eta ulertzeko gai bostetik bat dela. Besta alde batetik, irakurtzeko ohitura lekua galtzen ari delako. Gainera, aurrekoa kontuan hartuta, soilik euskaraz irakurtzen dute ulertzen dutenek eta besteek ez. Horretaz aparte, liburuen kalitatea eta interesa ere kontuan hartu behar da.

    Irakurtzeari usten badiogu zer gertatuko den ez dakigu, baina ibilbidea ikusita nik esango nuke idazle euskaldunek idatziari utziko diotela eta honekin gure hizkuntzaren parte garrantzitsu bat desagertuko dela. Hori gertatzea penagarria izango delakoan nago.

    Beraz, egoera honi aurre egiteko, lehenik, Euskal Herriko jendeak hemengo hizkunta ikasi beharko lukete, nahiz eta oso zaila izan. Bigarrenik, idazleak bere lanak egin beharko lukete irakurlei interesatzen zaien gaiei buruz. Hirugarrenik, denbora gehiago atera behako lukete irakurtzeko. Amaitzeko, jakinaraziko beharko ligukete batez ere gazteoi, interneten bilatu al dela euskaraz.

    Nik soilik irakurtzen nituen euskaltegian bidaltzen genituzten liburuak. Orain, berriz, hasi naiz berriak irakurtzen, baina, egia da sarean beti gazteleraz bilatzen dudala informazioa, suposatzen dute erosotasunagatik eta ohituragatik dela.

  2. kain-k dio:

    Euskal kulturaren patua noren eskuetan dagoen galdetuz gero, zein izango litzatekeen jasoko dudan erantzuna? Erakundeko arduradunen aburuz, herriak du ardura hori eta nik jakinaraziko diet horrelako joera ez dela onargarria. Lehenik, beste bati errua leporatzea errazegia delako. Eta bigarrenik, euskal kultura bermatzeko erabakiak hartu behar dituztenenen kezka eta konpromiso euskararekiko ez da argi ikusten, ezta nabaritzen ere.

    Txikitatik ikusten nuen nola nire osaba, uzta ederra lortzeko, egiten zuen lan guztia. Hau da: hazirik onenak eduki, lurpean behar den moduan sartu eta zaindu eguneroko lana eginez. Azken finean, esan nahi dudana da sustrai indarrak lortzeko ezinbestekoa da egunero lan egitea eta euskal kulturari dagokionez erakundeen lanari urria dela deritzot.

    Azken datuen arabera, euskararen arlo batzuetan gorakada handia egon omen da. Egia da lehen baino ikuskizun gehiago daukagula ikusgai. Alabaina, baliteke, orain dela gutxi arte, geneuzkan euskal kulturezko eskaintza pobrea zela. Egia estaerako, nire belaunaldiko garaien aldean, gaur egungo gizarterian euskaldun-kopuruak gora egin du gazte gehienek euskaraz ikasi egin baitute. Beraz, noizbehinka aurki dezakegu edozein ikuskizun euskaraz zineman eta teatron ikusteko. Eskaintza-eskarien legeari kasu egin behar diogu kultur kontuan ez ezik, eremu guztietan egiten den bezala ere.

    Dena dela, Durangoko azoka data hurbil dagoenean, betiko kontua: Hainbat kantari, eta idazle batez ere, hedabide esberdinetan ikus ditzakegu beraien berritasunak antolatzen. Kasualitatea? Euskararekiko konpromisoa? NIre ustez, tontotzat hartzen gaituzte eta bultzatzen zaiena diru-kontuak besterik ez dira. Bestela, gabonak pasatutakoan, non daude euskararen bermatzaile gehienak? Euskal kulturaren aldeko ekintzak egiten? Gu geu gara bermatzailerik onenak, gure hizkuntza maite dugun guztiok eta saiatzen garenok ahal ditugun eusko-ikuskizuna ikusten, liburuak irakurtzen, …

    Batek baino gehiagok hausnarketatxo bat egin beharko luke, hala euskararen alde egiten duenari dagokionez, nola egin behar duena eta ez du egitenari dagokionez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s