Hil da Olentzero

 

New Jerseyko irakasle bat eskolatik bota zuten umeei Santa Claus, Bizarzuri, gezurretako pertsonaia dela jakinarazi zielako. Bizarzuri benetakoa dela idatzi zuen ume batek, eta irakasleak zuzendu. Noiz eta Eguberrien bezperan. Pazkoko Untxia, Perez sagutxoa eta abar ere asmakeriak direla adierazi zuen andereñoak.

Zuzen jokatu al zuten irakaslea kaleratzean? Zergatik?

Zuek zenbat urte zenituzten “egia” jakin zenutenean? Nork kontatu zizuen? Nola hartu zenuten?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

10 erantzun Hil da Olentzero -ri

  1. Puri-k dio:

    Gure artean badaude pertsonaia maitagarriak,batez ere, etxeko txikientzat. Zenbait ospakizun berezietan agertzen direnak. Gabonak, adibidez, bere pertsonaia dauzkate, Olentzero, eta Olentzerori esker gabonek bere xarma dauzkate. Gauza bera gertatzen da Perez xaguarekin, hau da, hortz bat erortzen denean buruko azpian utzi behar dute, hurrengo egunean opari txiki bat beren truke jasotzeko.
    Nik uste dut, ohitura horiek politak direla umeentzat poztasuna eta alaitasuna ekartzen dituztelako. Gainera, fantasia horrek urte gutxi irauten du, norbaitek egia kontatu arte.
    New Jerseyko irakasleari buruz esango nuke berak ez zuela hori aitortu behar, baina lana galtzeko gehiegi dela.
    Nire kasuan, ez dut gogoratzen zenbat urte nituen egia jakin nuenean, ziur nago ahizparekin eta lagunekin konturatu nintzela. Dena den, nahiz eta jakin, esan gabe jarraitu genuen ahizpak eta biok anaia txikiak geneuzkalako.
    Gainera, Olentzero eta Perez sagutxoa ez zirela benetakoa normaltasunez hartu nuen, niretzat garrantzitsuena zen opariak jasotzea, eta hori jarraitzen du izaten gaur egun.

  2. Pil-pilean-k dio:

    Hasteko, berria irakurri ondoren, esan behar dut, irakaslea lanetik botatzeko neurria, oso gogorra iruditzen zaidala; baina, era berean, desegokia iruditzen zait haurrei esatea Olentzero Hilda dagoela.
    Nire ustez, ez da txarra haurrei ilusioak sortea. Gauza horiengan, zenbat eta denbora gehiago sinesten dute, hobeto litzateke. Hau sortzaileak behar ditugu eta irudimena hegan uzten dutenak; urteen buruan, inozentzia hori galdu egiten duelako, eta “mundua” oinak zoruan jartzen dizkizu.
    Bukatzeko, esan behar dut ez duda la gogoratzen, noiz edo nola jakin nuen Olentzero ez existitzen. Segur aski, eta neure buruari ezagutuz, eskolan izango zen. Beti izan Naiz “Antoñita fantastikoa” eta urteak igaro ondoren, horretan jarraitzen dut. Beraz, ikasgelako azkena litzateke hori jakiten.

  3. Runa-k dio:

    Betiko istorio magikoa da txiki gehienentzat. Guztion aiton-amonek, gure gurasoei kontatu zioten eta haiek guri eta guk gure seme alabei. Horrela izan da urte askotatik eta horrela jarraituko du.
    Nire ustez, gurasoek erabaki badute pertsonai magikoak bere aurrei aurkeztea, irakasle batek ez dauka inolako ezkubiderik kontrakoa esateko eta gutxienez ume bati.
    Urteak pasata, denok konturatzen gara hori gezur hutsa zela. Eta zer? gure haurrekin gezur berdina esaten dugu, zergatik?
    Momentu onak pasatzen ditugula haiekin postal bat idazten, edo zoriontsuak ikusten adibidez.
    Dena argituz, ez da gezur txar bat.

  4. Leire-k dio:

    Hasieran esan nahiko nuke irakasle batek egia esanez gero nire umeei, zuzenean kaleratuko nukeela. Zergatik? Erabaki hau bakarrik gurasoen erabakia delako eta ez irakasleenik. Horretaz gain, uste dut irudipen hau mundurik politeko gauza dela.
    Nik gogoratzen dut txikietatik nire etxean Errege Magoak asko gustatu zitzaizkigula eta orain nire umeei irudipen berdina trasmititzen diet. Horregatik ez nuke nahiko nire umeei beste pertsonek irudipen hau kendu.
    Eta ea noiz konturatu nintzen Errege Magoak gurasoak ziren? Ez dut gogoratzen zer urteetan izan zen, baina oso argi gogoratzen dut eguna eta monentua… Nire amari kontatu nion ume batek niri kontatu zidala sekretua eta berak esan zuen baietz, gurasoak zirela. Eta oso triste ipini nuen!!
    Harrezkero, nire bizimodua asko aldatu da! Kar,kar,kar

  5. LOREA-k dio:

    Hasteko,iruditzen zait irakasle horrek egin zuena oso gaizki dagoela.Inor ez da nor klasean umeei hori esatekotan eta norbaitek benetakoa esatekotan,bere persona maiteei kontatzea tokatuko litzaieke..
    Orain dela mende askotatik gure gizartean sustrai sakonak dituen ohitura da eta uste dut umetan oso miragarria bizitzea dela.
    Nire kasuan ,horrela gertatu zen.Txikia nintzenetik kontatzen zizkidaten istorioak asko gustatzen zitzaizkidan eta istorio horietarako batzuk Perez sagutxuari,Olentzerori eta Errege Magoei buruzkoa ziren.Beraz,haietako norbaitek etorri behar izaten zuen bakoitzean,paregabeko momentuak ziren
    Nire ustetan,adin horrekin oso inoxente zara eta amets egitea zoragarria da eta nahiz eta denbora pasa ahala,normalean gauzak aldatzen dira denetik konturatzen ari zarela eta.Hala ere,era desberdina bizitzen jarraitzen duzu eta gainera, berriro, seme-alabak dauzkazunean,ilusio baino askoz gehiagorekin bizitzera itzultzen zara

  6. Roboto-k dio:

    Nire iritziz, irakasleak gehiegi kontatu zuen ez zelako beharrezkoa ikaslea zuzentzea, Uste dut haurrari ilusioa kenduz bere funtzioak gainditu zituela. Hala ere, ez nion irakasleari kaleratu, azkenean norbaitek egia esango ziolako Santa Clausi buruz.
    Ez naiz gogoratzen noiz zehatz-mehatz jakin nuen bai Olentzeroa bai Errege Magoak ez zirela egiazkoa. Baina seguru nago irakasleek ez zidala egia esan. Uste dut 10 urte inguru genituenean, eskolara joaten ginen umeok gurasoak erregeak zirela marmartzen hasi ginela. Azkenean elkarrekin hitz egin genuen eta egia ohartu genuen. Baina, Olentzeroa bizirik dago Gabon-gau guztietan nire etxera etortzen delako eta opari asko ekartzen didalako.
    Bukatzeko, asmatutako pertsonaia hauek bizi izatekotan, mundua askoz hobea izango litzateke.

  7. Sole-k dio:

    Gai honi dagokionez, berrogei urteko neska bat izaten jarraitzen dut; izan ere, pertsonaia hauek haurtzaro guztiz zoriontsua bizi izatea eragin didate, Errege Magoek batez ere. Jakin arren pertsonaia hauek fikzioak direla, ez dut niri esatea ez direla benetakoak onartzen; beraz, ez dakit nola, baina ez dut inoiz izan nor diren Errege Magoei buruzko elkarrizketa bat; beti saiatzen naiz hizketa mota hau alde egiten; hots, gurasoak direla, El Corte Inglés-a dela,…
    Laburbilduz, ikastetxeko zuzendaria izan banintz, agur esango niokeen irakasle horri, ume horiei Gabonetako ilusioa galdarazi dielako.

  8. Lanista-k dio:

    Gabonak momentu berezi bat dira, batez ere umeentzako.
    Betidanik legezko gutuna bidali ondoren hazten da ilusioia eta baita urduritasuna ere, agian posiblea delako pentsatzea erregeek edota olentzerok gutunak galdu egin dituztela eta opariak ez direlako zure etxera ailegatuko, horrexegatik beldurtzen dira umeek.
    Baina ilusioia pixkanaka urteak pasa ahala beherantz jotzen du… umeek behin zer eskatu ez dakitenean, denetarik dutelako izaten ohi da…
    Nik bederatzi urte bete nituenean jakin nuen nor ziren pertsonai berezi horiek, eta nahiko ondo hartu nuen, nire gurasoen konfidantza nabarmen igo baitzen.

  9. athletizalea-k dio:

    Nire iritziz, egia esateagatik kalera bota egin zuten irakaslea akatz haundi bat zen. Gai honek esaten dit, gaur egungo gizartea gero eta okerrago dabila. Pentsa ezazu, mesedez kalera bota egin zuten egia esateagatik…egin zutenak ez du inolako zentzurik.
    Honek zera erakusten digu tonto lapikoak garela, alde batetik esan dizkiguten gezurrak ez zaigulako batere gustatzen; bestetik, gure haurreei gezurrak kotatzen dizkiegulako, beraz, ez gara bizkorragoak. Guztiaren gainetik, egia esan behar dugu, benetan.
    Dakigun bezala, Bizarzuri zein Olentzero zein Perez sagutxoa zein Hiru Errege zein beste batzuk tradizioak dira. Tradizioek guganaino ekarri ditu ohitura zahar hauek, eta hauek hala paganoen ohiturez nola okultismoaz zuzen-zuzen erlazionatzen da. Hau da egia.
    Txikitan nire familian ez zen ohitura Gabonak ospatzea, beraz, ez dut Gaboneengan sinesten, eta bere ispirituengan ere ez. Beste era batera esanda, urte osoa zintzoak izan behar dugu; urte osoaren zehar oparitxoak egin genitzake.
    Gogoratu: “Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian”

  10. Lanista-k dio:

    Gabonak dira, oro har, momentu bereziak eta itxaropenez beterik daudelako gehienezko familiatan.
    Ume txikiak denetariko opariak eskatzen eta jasotzen dituztelako eta adinakoek etxera bueltatzen direlako esaten dut momentu berezia dela.
    Oso gaizki ikusita dago irakasle batek umeei pertsonai magikoek nor diren esateak. Jakina, hau da salbuespena, eta ez ohitura. Gehienezko umeek hamar urte baino lehen jakiten omen dute egia, agian bizpahiru urte beranduago anaia-arrebaren bat helduago dutenek eta beste batzuek klaseko norbaitek egia jakin ondoren, klase osoa jakiteko bakarrik bizpahiru aste besterik ez da itxaron behar. Eta hau jakina, gaizki baino okerrago ere dago.
    Ez da ilusioia galdu behar, nahiz eta egia jakin, niri bederatzi urterekin egia esan zidaten eta horrek nire gurasoengan konfidantza handiagoa izateko balio zitzaidan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s