Han ere txakurrak oinutsik! C1

<b>Ezagutzea. </b>Tabakalera eraikineko 2deo ikus-entzunezko laborategia bisitatu dute gazteek. Agian, geuk ere gure hizkuntza zein egoeratan dagoen hausnartu beharko genuke, ez da une txarra Durangoazokeriak behin igarota. Noski, zuri guztiak ez dira irin eta…orain ostera ohiko liburu dendetara sartu behar eta bertan arakatu, hau da, orain zer?

Eta, bide batez, adiskide gaelikook Euskadin zehar dabiltzala kontuan hartuta, zer gomendio emango zenieke nahiko galduta dagoen hizkuntzari bizirik eusteko?

https://www.berria.eus/paperekoa/1909/038/001/2019-12-10/euskara-eta-irlandako-gaelikoa-parez-pare.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Han ere txakurrak oinutsik! C1 -ri

  1. kain-k dio:

    Herrialde baten nortasunak agertu beharko luke edozein kultur arlo arriskuan ikusitakoan. Azaldutakoa susmatu bezain laster, erreakzionatu beharko lukete beraien kultura maite dutenek. Hizkuntza bati dagokionez, desagertzearena egoerarik txarrena dela esango nuke nik. Zer izango ginateke sustrairik gabe? Arbasoen kultura maite eta errespetatuz gero, saiatu beharko ginateke, hizkuntza batez ere, ez galtzen. Argi daukat Euskalherria eredurik onenetarikoa izango litzatekeela edozein herrialderentzat bere hizkuntza galtzeko zorian balego. Zergatik? Gogora dezagun Francoren garaiako errepresioa euskarari dagokionez eta nola, ezkutuan, hango arokoek arriskatu zuten bizitza beraien hizkuntza maite horren jarraipena bermatzeko. Dena dela, asko izan ziren hil zirenak euskal kulturaren etorkizuna segurtatu nahian eta haiei guztiei esker, gaur egun euskara inoiz baino indartsuagoa dago.

    Horregatik, Irlandarrei erakutsiko nizkieke horrelako ereduak, hemen gertatu zena adibide gisa, haiek jakiteko aski dela nahi izatea edozein xede lortzeko. Beraz, kultur hori gurea bezain kementsua delakoan nagoenez, dudarik gabe gaelikoa ez da desagertuko. Irlandarrek ikusarazi egin digute historian zehar borrokalari hutsak direla. Hori dela kausa, sentimendua eta ohorea piztuz gero, gainerakoa segidan etorriko da. Behin ikusita guk lortu duguna, eguneroko lana eginez, zalantza barik lurralde horrek haien arbaso hizkuntzaz egiten betiko jarraituko du.

    Badakigunez, lehenengo pausoak zailenak izanagatik, ezinbesteko bihurtzen dira emaitzak ona lortzekotan. Izan ere, gu prest gaude edozein laguntza emateko. Alabaina, daukaten jarrera eta indarra ikusita, baikorrak izatera sentiarazten digu. Gaelikoa sustatzen saiatuko gara hemendik hizkuntza gutxituen alde gaudelako eta gaelikoaren ingurua gure gustukoa delako, eta kito.

    Urte batzuk barru ikusiko dugu nola dagoen gauzak. Momentuz, ekimen asko abian jarriko dute gaelikoarekiko interesa berpizteko eta haien artean nagusia eta garrantzitsuena dena, hau da: hizkuntza ahalik eta gehien erabili. Hor dago gakoa!

  2. Lorea-k dio:

    Denok dakigu hizkuntza gutxituak galtzen ari direla, euskara, gaelikoa, besteak beste. Honen zergatia jakiteko, nondik hasi beharko genuke arakatzen? Nik hasiko nuke ikertzen herri desberdinetako kaleetan, adibidez, Irlandan eta Euskal Herrian, hitz egiten den hizkuntza.

    Bestalde, oso garrantzitsua da hausnartzea hizkuntzaren egoera. Haste honetan, eramus bezalako programa antolatu dute Donostian eta Euskal Herriko eta Irlandako gazteak elkartu dituzte. Proiektu honetan jakin izan da gazteek nahiz eta etxean euskaraz hitz egin, kalean gaztelaniaz egiten dutela lagunengatik. Beraz, gure hizkuntzaren egoera larrian dagoela usted dut, guk hitz egiten ez badugu nork egingo du? Era berean, irakurtzeko ohitura lekua galtzen ari da, nire ustez helduko da momentua idazleek ez dute gehiago idatziko, eta honek ere, areagotu egingo du hizkuntza gutxituak desagertzeari.

    Amaitzeko, ez dakit zer gomendio eman nahiko galduta dagoen hizkuntzari bizirik eusteko baina, euskararekin egiten ari dena oso ondo dagoela deritzot. Esate baterako, urtean behin euskaraldia antolatzen ditu egun batzuk non jendeari proposatzen baizaio euskaraz hitz egitera bai kalean, bai lanean, bai erosketak egiterakoan. Egia da gero segui beharko genukeela hau egiten eta ez bakarrik egun haietan baina, tamalez ez da hori gertatzen. Ondorioz, emaitzetan ikusten da eta gure eskuan dago hizkuntza gutxituak ez desagertzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s