Argi ibili!! (C1prsktz)

SAMTITY Luces de Hadas LED, Cortina de Luz LED, Luces de Navidad, 138 Cortinas de Luces LED de Cadena, Luces de Cadena LED de Copo de Nieve Largo, Decoraciones de Navidad, Blanco CálidoJaiegun zalapartatsu hauetan ingurumenarekin ahaztu egiten garelakoan nago, aizue, dena baita distira eta neurrigabeko voltio xahuketa itzela. Zer pentsatuko ote du gure Gretak honi guztiari buruz…

Galdera, agian, da ea beharrezkoa ote den hori guztia, bai familia-eredua, bai erlijioaren zentzua guztiz bestelakoak diren garaiotan. Ez al litzateke hobeto faltsukeria eta glamour horri guztiari uko egin eta norabait ihes egitea?

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=364337

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Argi ibili!! (C1prsktz) -ri

  1. Silvia Nuño-k dio:

    Gaur egungo Gabonetan, hiri guztiak haien artean politena izateko lehiatzen dutela dirudi. Apaingarri asko jartzen dituzte hirian zehar eta horretarako argi asko komtsumitzen dute. Gainera, zuhaitz eta janari asko botatzen da. Horrela, diruaz aparte, ingurumena kutsatzen dute.

    Alde batetik, argia da gehien kutsatzen duena urteko garai honetan eta ez dira bakarrik udaletxeak hau eragiten dutenak, baizik eta hiritarrek ere. Ohikoa da etxeak ondo apainduta izatea eta horrela guztiok parte hartzen dugu kutsadura honetan. Beste aldetik, zuhaitzak apaingarri hauetako parte dira eta askok benetako zuhaitzak erabiltzen dituzte eta horrek eragin oso txarra du ingurumenean, bakarrik urte baterako erabiltzen direlako. Horretarako, bultzatu behar dugu gezurrezko zuhaitzak erabiltzea. Janariari buruz hitzegiterakoan, asko erabiltzen dugula garai honetan onartu behar da eta horrek asko botatzea eragiten du. Haragi gehiago kontsumitzen da eta baita plastikoa ere bai.

    Beraz, gabonak ekartzen dizkiguten ondorioak jakinda, argi, zuhaitz eta janariaren kontsumoa kontrolatu edo murriztu beharko genuke, ingurumena gehiago ez kaltetzeko.

  2. Leire Ochoa de Eribe-k dio:

    Abendua bukatzear eta aldi berean Gabonak ailegatu dira. Hiriak argiz eta apaingarriz betetzen dira. Jendeak azkenengo erosketak egiten ditu eta aspaldiko lagun min hori berriro ikusi dute. Denok norbaitaz gogoratzen gara baina, nork egingo dio kasu ingurumenari?
    Argien kontsumo ikaragarriaren bat, urtero janari eta plastiko pila bat botatzen ditugu zakarrontzira. Alde batetik, jaten dugun baino janari gehiago egiten dugu eta batzuetan taperrak ez dira hozkailuan sartzen. Beste aldetik, opariengatik eta janariagatik ( plastikozko kutxak, estalkiak, etab.) plastiko asko erosten dugu eta ingurumenak nabaritzen ditu ondorioak.
    Australian gertatzen ari diren suteak, klima aldaketaren ondorio nagusi bat da. Baina badaude jende askok Gabon ekologikoak egiten ari dituztenak. Hainbat aplikazio sortu dira janaria ez botatzeko. Jendeak soberan daukan janaria eman edo truke egin dezakezu, horrela beste batek aprobetxatu dezake . Aldi berean, plastikoak ahalik eta gutxien erabiltzen ari dira.
    Nahiz eta egoera larria izan, jendea haien ohiturak moldatzen ari dituzte gure planeta salbatzeko. Halere, gure bizimodua asko aldatu behar da Lurraren egoera aldatzeko, azken ikerketen arabera, 5 urte ditugu Lurra salbatzeko. Horregatik, Urte Berriko proposamen gisa, gure bizimodua aldatzea, plastiko gutxiago erabiltzea eta kontsumismoaren aurka borrokatzea.

  3. Maider Gerbolés-k dio:

    INGURUMENA VS GABONAK

    Hainbeste albiste gure lurraren suntsiketari buruz irakurrita eta jarraitzen dugu lurrari eta ingurumenari pultsu bat botatzen,argi eta garbi guk galtzaile izanda.

    Argi izan behar dugu gauza bat, gure kultura ezarritako tradizio batzuen ondorioak ez direla batere onak gure ingurumenerako. Hau da, ospakizun gehienetan edota guztietan edari eta janari gehiegi kontsumitzen ditugu. Gehiegi esaten dut erosten duguna kontsumitzen duna baino askoz gehiago delako, beti soberan dago eta zakarrontzian bukatzen du. Benetan beharrezkoa da?
    Zakar gehiena pilatzen da gabonak ailegatzerakoan. Jende guztia edari eta janari mordo bat erosten dute data horretarako. Horretaz aparte, oparien kontsumoa, oparien bilgarria, etxeetako apaingarriak… eta abar. Hau guztiarekin hondakin pila bat, gastu energikoa, landare eta zuhaitzen mozketa dakar.
    Lotsagarria da hainbeste berri ingurumenari buruz irakurrita gure eskuetan dauden detaile eta aldaketa askok ez egitea. Gaur egun baliabide asko ditugu gure egunerokotasuna eta data berezietan dauden kadentziak zuzentzeko. Adibidez, produktu ekologikoak edota tokikoak erostea baita soilik behar den kantitatea ere, argi artifizialak erabili beharrean kandelak piztea, zuhaitz eta landare artifizialak erostea berrerabiltzeko.

    Hau guztia esanda, ez galdu kontzientzia baizik eta gero eta aldaketa gehiago egin behar ditugu gure lurra zaindu nahi izanez gero. Urte asko iraun dezan eta gure ondorengoek ikus dezaten!

  4. kerman-k dio:

    Urtero-urtero, dagoeneko eguberriak hasteko zorian daudenean inoizko kontsumo beste urtesasoi baten berpizten da. Datuen esanetan, hain handia da zarrastelkeria, non urte osoko herena sortzen den, klima aldaketa aurreratuz, eta horrekin batera, gizabanakoen iraupena ere arriskutsuan jarriz.

    Jakina da hainbat faktore, industria, garraobideak, besteak beste eragin handia egiten dutela. Baina, ohartu behar dugu bakoitzak arazoa gutxitzeko giltza bere esku daukala jarrera aukeratzerakoan

    Gabonak izugarrizko zarrastalkeria eragiten dute, energian , janarian eta aipagarrietan batez ere. Hori dela eta, janaria erosten dugunean tokian tokiko, sasoian sasoiko eta neurrian aukeratuz gero, ez genuke zaborrara botako behar. Halaber, argiak jasangarriak eta gutxien kutsatzen dutenak erabiliko bagenitu, edo zuhaitza erosteko orduan, berrizerabiltzeko edo modu original batean sortuko bagenitu, ukoezina da berotegi- efektua izugarri murristuko litzatekeela.

    Dena den, gabonetan ez ezik, urtean zehar ere ohiturak aldatzea ez da hainbesterako; hala ere, lortzen duenak lurra orekatua izaten laguntzen du.

    Horregatik guztiagatik, nire ustez, badaude aukerak gabonak ondo ospatzeko munduari kalteturik gabe. Gainera, hurrengo belaunaldiek ere zein izugarria den egungo natura esagutzera eskubidea dute. Horrenbestez, bizi garen tokia gurea ez denez albait ondoen kudeatu eta bermatu behar dugu. Ados zaudete nirekin?

  5. Mendizalea-k dio:

    Gabonak eta ingurumena

    Gabonak heltzen direnean, ia gizarte guztiari sartzen zaigu kapitalismoaren birusa gorputzean. Dena erosi, dena jan eta neurri gabeko dirutza barra – barra gastatu alde guztientan. Burutik jota egongo bagiña bezala hamabost egunetan zehar, Dirudienez, berdin zaigu diru – zorroa, ingurumena eta dena.
    Lehengo eta behin, esan beharrean nago, zelan posible izan ote den, urriko azken asteburuan orduaren aldaketa gertatzea, ez nago seguru ordu bat gehiago edo gutxiago ipini edo kentzen duten, argi indarra aurrezteko, eta gabonak heltzen direnean, herri, hiri eta auzo guztietan, milaka argi ipintzen dute. Ez du sentzurik! Irakurri dudanez, Donostiako udalak, %80 aurrestu du aurten argiekin, ez da txorakeria, %80 askotxo da! Baina adibidez, irratiko berrietan entzun dudanez, Galizan dagoen Vigo hirian, ia eguzkietarako betaurrekoez atera izan behar du hango jendeak, begiak ez galtzeko. Zoratuta al gaude?
    Opariak, paperak eta gainezkoak… Zer ezango nuke? Ba dirudienez, dana erosi beharrean gaude. Telebistak, irratiak, interneteko denean, beti daude zerbait saltzeko. Dena erosi eta dena saltzea da Gabonen mexua? Agian horrela da, ez du ezer merezi kontsumizmoa ez bada. Benetan behar ditugu hainbeste gauzak? Nik uste dut ezetz, baina dirudienez garrantsitzuena gauzak oparitu eta edukitzea da.
    Gabonak, kristauen festa bat da. Ni dakitenez, bere jainkoaren semea jaio zelaren urteurrena ospatzen dute. Zer gertatzen da kristau ez garenoekin? Zer gertatzen da beste erreligio duten pertsoneekin? Ba ez digutela kontuan hartzen. Egia esanda, nire lagunen artean kristauak daude, eta haiek ere esaten dute, gaur eguneko Gabonak, kristauekin oso errelazio gutxi duela…
    Eta Gaboneta zer egin edo zer ez egin mintzatzen garen bitartean, ingurumena ahasten dugu. Beste mundu bat edukiko bagenu bezala bizi gara. Zoritxarrez, ez dugu nora joaterik, Mundu hau akatzen dugunean, ez dugu nora joanik. Orduan ezin izago du garrantxirik edukiko ez Gabonik ez kontsumoa ezta ezer… Zain dezagun daukagun mundu hau eta alboan daukagun ingurumena… Mesedez,…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s