Hamaika arrazoi C1

download

Zu ere gogaitzen al zaituzte egunok? Noiztik? Zergatik?

https://www.berria.eus/paperekoa/1777/016/002/2015-12-30/gabonak.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Hamaika arrazoi C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Antza denez pertsona batzuek Gabonetako egunak gogaitzen dituzte. Erosketak direla, familiarekin elkartu beharra dela, ateoak direla ez dute nahi egun hauek bizitzea.

    Ni umea nintzenean asko gustatzen zitzaidan Gabonak. Egun magikoak ziren, apainketagatik hiria eta etxea aldatzen zelako, oporrak zirela, asko jokatzen genuen neba eta biok, batez ere zuhaitzeko argiekin. Era berean, Errege Maguen itxaronaldia ere magikoa zen, urtero idazten nuelako eskutitza eta zer ekarriko zidaten pentsatzen egoten nintzelako. Azkenik, familia osoa elkartzen ginelako.

    Gaur egun, aldiz, txikitan sentiten nuen magia ez da berekoa. Oraindik, etxea apaintzen dugu eta familia elkartzen gara, baina falta dira amona eta osaba eta ez da gauza bera. Badirudi helduok ez dugula txikiek bezala bizitzen.

    Egia esanda egun hauek ez ditudala gogaitzen nire kasua desberdina delako, gurasoen urtebetetzea delako eta ez bakarrik gabonak. Gainera, gutxitan elkartzen gara familia osoa eta urtero pentsatzen dut noiz izango den azkena, uste dudalako amona hiltzen denean hau ez dela gertatuko. Hori dela eta, sailatzen nahiz gozatzen. Bestalde, pentsatzen dut seme-alabak heltzen direnean berriro magia hori bueltatuko dela haien aurpegia ikusita.

  2. Etiam-k dio:

    Ni ez naute gogaitzen Gabonetako egunok, hemen orain dela asko eguneroko bizitza egin ez dudalako. Urteak eman ditut kanpoan bizitzen eta Gabonak etxera bueltatzea eta familia eta lagunak berriz ikustea esan nahi izan du orain arte. Denbora laburrean egoten nintzenez ez zidan denborarik ematen Gabonetaz gogaikatzeko.

    Bereziki anai-arrebak ikusteak ilusioa ematen dit egun hauetan eta gure Herria miresten dut nahiz eta hotz egin. Bestalde, Gabonetako janaria gustokoa dut, beraz ez naiz honetaz kexatzen, eta telebistari dagokionez, ia ikusten ez dudanez filmak eta iragarkiak ez didate inolako atzekabea eragiten nahiz eta gezurtiak izan, ez zaizkit axola.

    Hala ere, uler dezaket jende askoren gogaipena eta nik ere sentitzen dut ondo egon beharraren eta derrigorrez zoriontsuak izatearen Gabonetako presioa. Hau ezinezkoa da, gainera, familietan dauzkagun gatazka eta minak ikusgarriak egiten dira egun hauetan, betiko arazo konponezinak azaleratzen direlarik, eta senideekiko konpromesuek larritu egiten gaituzte askotan ere. Ni ere elkarrekin egonda naskatu egiten naiz batzuetan denboran zehar bakoitzak gure sorotasuna erakusten goazen arabera. Hainbeste bazkari eta afari egiten elkarrekin denbora gehiegi egoten gara eta. Hala ere, maitasuna badago senideen artean eta egoera bat bestearekin agertzen zaizkigu erremediorik gabe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s