Aurpegia eman C1

face Eraginkorra al deritzozu neurri honi? Eta benetan kezkatzeko modukoa al da? Hau da, buruhausterik eta gatazkarik eragiten duen gaia al da pornografia gaur egun?

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=2421:australia&catid=249&Itemid=0

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Aurpegia eman C1 -ri

  1. kain-k dio:

    Gustiz negargarria deritzot horrelako erabakia hartzeko asmoari. Izan ere, aukera hoberik aurkitu ezean, ondo legoke ezagutzea zein ote izan diren gainerako irtenbide ahalezkoak.

    Argi eta garbi dago pornografiak eragiten duela gure gizartean, batez ere gazteen artean, eta bereziki emakume eta gizonen arteko harremanetan. Edo normaltzat emango genitzake mundu horretan ikusten ditugu egoera guztiak? Benetan eredu baliogarria dela gazteentzat esango genezake? Beraz, behin ikusita sexu-eraso gehiengoren atzean porno mundua dagoela, zer edo zer egin beharko lukete gobernuek!
    Adibidez, hartu zituzten neurriak erretzeari uzteko osasunarako kaltegarria izateagatik. Baina kasu hau korapilatsuagoa da gurasoen lana, eskoletan ematen duten heziketa, gobernuen papera eta abar eta abar, parte hartzen dutelako eta, bai teknologiaren aurka, bai pornografiak sortzen duen dirutzaren aurka jotzea nahiko zaila omen da. Hala ere, nik politikaria izango banintz, argi neukake neurri jakinak beharrezkoak direla interneten aurki dezakegun informazioa kontrolatzeari dagokionez. Dudarik gabe, ez da erraza mugak jartzea baina saiatu beharko ginateke neurriak abian jartzen. Bestela, gazteen patuak eta etorkizunak beldurra ematen dit.

    Beraz, aurpegi bidezko identifikazioarena aukerarik onena izanez gero, gure intimitatea galtzeko zorian dagoela dirudi. Arazo bati irtenbiderik aproposena aurkitzeko, ahalik eta askarren beharko genuke oinarrian arreta jartzea. Hau da, zezenari adarretatik heldu!

  2. aneetxuu06-k dio:

    Gaur egun pornografia ez dago guztientzako ikusgarria, adin txikikoentzako ez da aproposa eduki horiek ezagutaraztea. Baina, begi bistakoa da biztanle guztiak noiz baten topo edo ikusi dugula pornografia interneten edozein arrazoiengatik.
    Hasteko, pornografia bere alde onak eta alde txarrak ditu edozein gai bezala. Baina nik ezango nuke alde txar gehiago dituela. Umeak bereziki, honekin topo egiteak ondorio txarrak ekar dezakeelako, hori ez delako haientzako aproposa ikusteko. Gainera, esan beharrekoa da gai bat asko kexkatzen duela eta oraindik gaur egun arazoak daude pornografiarekin. Nire ikuspuntutik, niretzako ez da beharrezkoa hori ikustea egunero eta badakigu guztiok zertarako balio duen hori. Izan ere, pornografia gabe bizi dezaket, ez daukat horren beharra.
    Gainera, umeak ez dute lehendabizi hau ulertzen eta bere segurtasunerako hoberena izango litzake ez hitz egitea honetaz urte asko batzuk pasatu ondoren. Eta Australiako egoerarekin batera, neurriak egokiak hartu dituzte,umeak ondorio txarrik ez eukitzeko edota haien segurtasunerako, hau da, beraien onerako eta ez eukitzeko arazorik.
    Laburbilduz, pornografia ez da beharrezkoa gure bizitzan errealitatetik kanpo dagoelako eta ez delako umeentzako ez da egokia ikusteko ondorioak ekar ditzazke.

  3. Lorea-k dio:

    Gaur egun edonor sartu ahal da sarearen edozein orrialdetan. Horregatik Australiako Gobernuak hartu nahi ditu neurriak, batez ere, adin txikikoek pronografiarik ikus ez dezaten. Proposatutako neurria hau izan da: “aurpegi bidezko identifikatzeko teknologia”.

    Nire ustez, tresna garesti berri bat erosi ez ezik, herritar bakoitzak bere datu biometrikoak ere ematea Gobernuari gehiegizkoa da. Ade batetik, pripatutasuna galtzen duelako pronografia ikusi nahi duen pertsonak, eta beste alde batetik, ez dakielako zer egingo duten haren datuekin eta aurpegiarekin. Honekin bat nator orain ez badakigu nola erabiltzen duten gure datu pertsonalak, nola jakin zer egingo duten gure datu biometrikoekin? Gaur existitzen dira beste konponbide batzuk, entzun dudanez, gurasoek sartu ahal dute ordenagailuan seme-alabek non sartu ahal diren. Baina etxetik kanpo nola kontrolatu?

    Egia esanda hartu nahi duten erabakia eraginkorra izango dela txikientzat uste dut, horrela ezin izango dute sartu helduentzako web orrialdetan. Bestalde, gai guztiek bezala gai honek alde onak eta alde txarrak dauka. Alde txarra dagokionez, jendeak utziko du pronografia kontsumitzen lotsa ematen dielako. Alde onei dagokienez, lehenik, identifikatuko dute adin gutxiko pertsonak eta ez dute ikusiko ikusi behar ez duten gauzak. Bigarrenik, haurren pronografia desagertuko lirateke, jendeak ez duelako ikusiko debekatuta dagoelako, salatu al diote eta espetzean sartu. Azkenik, neurri ona da, bai helduek, bai adin gabekoek gauza txarrak ez egiteko, adibidez terroristen web gunean sartzen direnean nor den ikusteko eta kontrolatuta izateko.

    Denok dakigu, Australiako Gobernuak hartu nahi duen erabakiarekin ondorioak egongo direla. Hasteko, ados egon a la ez, pronografia lan bat da eta desagertuko balitz akotoreak lanik gabe geratuko lirateke. Baina, ondorio hau alde batera utzita, argi dago neurriak garrantzitsuak direla eta adin txikikoek babesteko zerbait egin behar dugula.

  4. Etiam-k dio:

    Sarean ibili eta edozelako pornografia edukiak topatzen zeinen erraza den kontutan hartuta eta gaur egungo pornografiak gizartean eragiten duen gatazka eta buruhaustea kontutan hartuta, pornografia da gobernuek kontrolatu beharko luketeena, eta pornografiaren egoerari buruz pentsatu beharko lukete, egoera honi aurre egiteko. Izan ere, gaur egun sareetan pornografia arriskutsuak badaude bizirik, batzuek giza eskubideak betetzen ez dutenak, hau da, emakume esplotatuak bere esku dituzten mafiek sortutakoak edota umeak ere esplotatzen dituztenak. Sexu esklabutzan oinarrituak dauden pornografiak eskaintzen ditu internetek gaur egun batzuetan, oso larria da hau, eta honetaz arduratu beharko lirateke gobernuak. Bestaldetik, sarean dagoen pornografia motak ere mahai gainean ipini beharko lituzkete, hauei neurriak ipintzeko mugak non dauden adieraziz. Izan ere, gaur egungo pornografia gehiengoak emakumearekiko biolentzia adierazten du, batzuetan, biolentzia esplizitoa eta besteetan, zeharkako biolentzia. Gehiengo pornografia ez dago sexu osasuntsu batean oinarritua.

    Beraz, arazo larriena sexu industrian dago, honek eskaintzen duen pornografia motan eta ondorioz, gizartean eragin dezakeen ondorioetan. Zer esanik ez, industria horretan bizirik dauden mafietan, eta guzti hauek sarean aurkitzen duten askatasunean, pornografiak mugitzen duen hainbesteko diruaren ondorioz. Nik ez dut uste ikuslearen kontrolaren bidez gai honen inguruan dauden arazo garrantzitsuenak konponduko dituztenik. Eta adin txikikoek pornografia ikus ez dezaten gobernuek beste irtenbideak bilatu ahal dituztela uste dut, are gehiago, zenbait adituen iritziz datu horien erabilera enpresa pribatuen esku geratzeko arriskua dagoela kontutan hartuta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s