Ilusio faltsuak

Joko areto bat, Azpeitian. Jokoaren Araudi Orokorreko plangintza berraztertzea erabaki du Euskao Jaurlaritzak,eta, prebentzio gisa, baimenik ez dute emango araua aldatu arte behintzat. Orain arte emandakoei ez die eragingo.

Zer deritzozu gaiari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/005/002/2020-01-15/jaurlaritzak-ez-du-joko-aretoentzako-baimenik-emanen-behin-behinean.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Ilusio faltsuak -ri

  1. aneetxuu06-k dio:

    Gaur egun, gai honek arazoak sortzen ari ditu gizartean. Eusko Jaurlaritzak aipatu du jokoaren araudi orokorreko plangintza berraztertzea. Horrela, irtenbideak aurkitu ahal ditzazkegu arazo honi. Aipatu behar da 18 gorakoak bakarrik sartu daitezkela areto horietara eta han barruan jokorako gauza ezberdinak aurkitu ditzazkegu.

    Hasteko, areto hauetan egoten diren pertsona batzuk baina ez guztiak, ludopatia sufritzen dute haientzako menpenkotasun bat sortzen delako. Ludopatia epe luzean oso arriskua izan daiteke eta honen ondoriotako bat da daukazun diru guztia galtzea baina noski beste ondorio txar egon daitezke. Horretarako, Eusko Jaularitzak neurriak hartuko behar zituzten lehenbailehen egoera hau murrizteko.

    Bestalde, leku hauetara joatea kontrolpen batekin ez zara zertan ludopata bihurtu. Gainera, apustu egiten baduzu orain dauden aplikazio famatu hauetan: Betfair, Bwin …Zure talde gustukoena pentsatzen duzu irabaziko duela, ez du inolako kalterik egiten. Irabazten baduzu ez da ezer gertatzen baina galtzen baduzu dirua agian menpekotasuna hor hasi daiteke a la ez, nor daki zer gertatu daitekeen.

    Laburbilduz, leku hauterara joatea ardura bat suposatzen du eta nola jolasten dugunaren arabera mendekotasun bat egon daiteke ala ez baina hori pertsonaren arabera izango da. Gainera, Eusko Jaurlaritzak neurriak hartu behar ditu egoera honen aurrean lehenbailehen pertsona hauen menpekotasuna murrizteko.

  2. lu-k dio:

    Urte batzuetatik hona, gero eta joko areto gehiagok ikus ditzakegu gure alboan. Lehen uste dut ez zela erraza ikustea hainbeste leku tematika honekin, baina orain izurri bezalakoak dira. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan dutenez, gazteen artean arazoa sortzen ari direla apustu etxeegatik. Hori dela eta, erabaki dute jokoaren araudi orokorreko plangintza berraztertzea.

    Bistan dago joko aretoen egoera asko eta oso azkar aldatu dela gure gizartean. Orain, ikastetxeetatik ateratzean ere badaude. Nahiz eta leku hauek badakauten gutxieneko adina barruan sartzeko, bakarrik bere kanpoko itxurarekin eta bere argiztapenekin gure gazteek sartu nahi dute eta hor dago ere bai arazoa.

    Denok dakigunez, apustu etxeen erruagatik jolasaren menpekotasun arazoak sortzen dira. Gure gasteek ez dakite zelako ondoriak ekar dezaketen horrelako jolasak. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak irtenbidea jarri nahi, nik uste dut gaurko egoera oso larria dela. Horretaz gain, teknologia oso aurreratua dago. Joko aretoa ez ezik, mugikorra ere oso arriskutsua da, gaur egun gure eskuan dagoelako posibilitate asko apustuak egiteko, adibidez, aplikazio baten bidez.

    Hau esanda, zerbait gehitzea gustatuko litzaidake. Joko aretoen arriskua kontuan hartzea ondo dago, baina badago jendea gaixorik dagoena haiengatik. Normala da futuroan pentsatzea, baina zerbait egin behar dugu iraganarekin. Diotenez, zerbait aldatu nahi baduzu, bere historia ezagutu behar duzu.

  3. Lorea-k dio:

    Egun hauetan Eusko Jaularitzak erabaki du jokoaren araudi orokorreko plangintza berraztertzea eta ez dute emango baimenarik lokal berriak irekitzeko, aretoa aldatzeko edo haunditzeko, ezta joko makinak ustiatzeko ere. Honekin, Espainiako beste komunitate batzuetara gehitu egin da, adibidez, Nafarroan ere ez dute emango baimenarik gehiago araua aztertu arte.

    Antza denez, asko izan dira kexatu direnak bai sare-sozialetan, bai kalean, bai komunikabidetan, azken urteotan eta denbora gutzitan ireki dituztelako joko areto asko Gasteizen. Nik uste dut ez dela beharrezkoa hainbeste gela mota hauek eta onuraduna dela Espainiako Gobernua, horrexegatik eman dituzte baimen horiek. Orain konturatu dira kaltedunak jokalariak direla? Nire ustez, ez, baina gertatu dena da Gasteizko Udalak kexa asko jaso dituela eta egoera arintzeko zerbait egin behar dutela pentsatu dute.

    Bestalde, joko hauetan aritzen dutenek ez dakite edo ez dute jakin nahi menpekotasuna sortzen duela eta gazteen artean ez ezik helduen artean ere gertatzen da. Hori gutxi ez eta, diru asko galtzen dute eta arazoak areagotzen dira familiarekin engainatzen dute porrot eginda daudela eta jakiten dutenean eztabaidak hasten dira, azkenean banantzen dira. Gero haien burua bakarrik ikusten dute eta egoera txarragoa da.

    Jokoa dakartzan arriskuak apaltzeko PSOE eta Podemos akordio batera heldu dira. Lehenik, ezingo dute ireki lokal hauek gaueko hamarrak baino lehen. Bigarrenik, lokalen eta ikastetxeen artean baimenduriko distantzia errespetatu beharko dute eta azkenik, iragarkietan agertu beharko dira jokatzearen arriskuak, tabakoetan agertzen diren bezala. Gainera, Eusko Jaularitzak gehitu egingo du kontrolatuko dituztela sarbideak askoz gehiago.

    Argi dago zerbait egin beharko dela familia asko lur jota daudelako. Halaber, gero eta gazteago hasten dira jokoan eta oso zaila da handik ateratzea.

  4. Etiam-k dio:

    Ondo iruditzen zait Eusko Jaurlaritzak Jokoaren Araudi Orokorreko plangintza berraztertzea. Aztertu dezatela jokoaren egoera zein den, diru asko irabazten dute eta, pertsonen menpekotasunean oinarritzen diren joko makina horiekin, jokoaren industrian dabiltzatenak.

    Makina hauek gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ezagutzan oinarritzen dira, edozeinek joko makina erabiliz gero, jokatzen jarraitu nahi izateko. Geroz eta menpekotasun gehiago eratu, orduan eta irabazi gehiago izaten dute, negozio honetan dabiltzatenak. Beraz, oso arriskutsuak izan daitezke makina hauek, berez, menpekotasunerako tendentzia duten pertsonentzako edota beren egoerarengatik joko hauetan ihesbide bat aurkitzen dutenentzako.

    Hare egokiagoa iruditzen zait joko aretoetan neurri berriak jartzea, apustu etxeak gazteen artean arazoa sortzen ari bada. Apustu jokoen aukeren ugalketa, gazteak joko hauek erakargarriak aurkitzen dituztelako gertatu delako susmoa dut nik, horrela, industria honetakoek diru gehiago irabazteko. Seguraski, beste edozer motatako estrategiak ere egiten dituztela irabaziak izateko. Gauzak horrela, inoiz bukatzen ez den historia bezala, non dago muga? Norbaitek neurriak ipini behar ditu, beraz niri ondo iruditzen zait Jaurlaritzaren erabakia, egokia iruditzen zait arautegian aldaketak egitea eta baita horretarako adituei txostenak eskatzea ere. Bestaldetik, baimena aurretik lortu duten joko aretoak ere, araudi berrira moldatu beharko lirateke nire ustez.

  5. ilargi-k dio:

    Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du apostu etxeak gazteen arazoa sortzen ari direla, hau da, jokorako aukerak asko ugaldu dira, eta batez ere gazteen artean, zaletasun hori areagotzen ari da. Hori dela eta, jokoaren Araudi Orokorreko plangintza berraztertzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

    Denok dakigunez, joko aretoen egoera asko aldatu dela gure gizartean. Garai batean ez zegoen hainbeste apostu etxeak gure inguruan. Orain, aldiz, ikastetxeetatik hurbil ere aurki ditzakegu. Horretarako, lokalen eta ikastetxeen artean baimenduriko distantzia berraztertu nahi dute.

    Bestalde, jokoa dakartzan arriskuak argi daude. Apustu etxe hauek hain eskuz daudenez, jolasaren menpekotasun arazoak sortzen dira. Eta larriena, jolas hauetan aritzen dutenek ez dakitela ze ondorioak ekar dezaketen jokoak.

    Egia da, badagoela kontrolpen batekin joaten den jendea eta arazorik ez dutenak. Baina, gehienak, jolas areto hauek haien eskuz hain erraz daudenez, arazoa areagotzen da, eta ludopatia sufritzen dute menpekotasuna sortzen delako.

    Laburbilduz, nire ustez arazoa ez da joko areto gehiago ala ez instalatzea, baizik eta areto hauetara joaten direnak ardurapen bat izatea.

  6. Jon-k dio:

    Ez da arraroa azken bolada honetan gero eta joko areto gehiago ikustea. Gainera, badakite non kokatu behar dituzten areto berri hauek eta ez dira hirietako botere ekonomiko altuenak dituzten auzoetan irekitzen. Duela bi aste, honen arloan irakurri nuen zerbait. Berrian azaltzen zuten zeintzuk ziren arrazoi nagusienak areto hauek auzo apalenetan irekitzeko. Adibidez, botere ekonomiko handia daukan jendeak ez delako areto hauetara joaten eta, horregatik, auzo hauetan ez dago joko areto bakar bat ere.

    Gasteiz ez da kasu aislatu bat. Hemen, ere joko areto gehiegi irekitzen ari dira eta, lehen ez baziren ia ikusten, orain, lehen esan dudan bezala, gero eta gehiago daude. Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia ondo dagoela uste dut zeren, azken finean, joko aretoak negozioak dira, bai, baina dirua irabazten dute beste pertsonen arazoen kontura. Ludopatiak gora egiten ari da eta joko areto hauek errudun nagusiak izaten dira. Adibidez, arazo hau gazteen artean gora egiten ari du zeren, hasi egiten dira frogatzeko eta, azkenean, gero eta gehiago joaten dira areto hauetara, ludopatia garatu arte.

    Bukatzeko, esan beharra dago Eusko Jaurlaritzaren erabakia pausu handia izan dela baina ez da nahikoa. Lege zorrotzagoak egin behar dira joko aretoen kontra borrokatzeko eta, ondorioz, ludopatiarekin bukatzeko, edo murrizteko behintzat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s