Hik lan eta nik jai!

Nahiko al zenuke zuk? Ez al diozu desabantailarik ikusten? Hausnartu.

https://www.consumer.es/eu/economia-domestica-eu/posible-al-da-lau-eguneko-lan-astea-espainian.html

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

5 erantzun Hik lan eta nik jai! -ri

  1. aneetxuu06-k dio:

    Gaur egun, Europako herrialde batzuetan lana murriztu dute lau egunetara, asteko 32 ordu direla. Aldiz, Espainian ez da aukera hori ematen. zortzi ordu jarraitzen dute izaten eta guztira 40 ordu astero dira.

    Hasteko, irakurri dudan berrian aipatzen omen da, lan hobea egiten dutela lau egunetan bost egunetan baino. Izan ere, salmentak igotzen direlako eta enpresaren lana onera egiten duelako. Gainera, soldatari dagokionez kopuru bera ordaintzen da hilero, 8 orduz lan egingo bazenu bezala izango litzakete. Aparteko orduez hitz egiten badugu, soldata igo daiteke ala ez.

    Bestalde, Espainian lan egiten duten pertsona ia guztiek 8 ordu egiten dute lan egunero goizez, arratsaldez eta gauez. Noski soldata moldatuko dela ordu horien arabera eta hau beste Europako herrialdekin aldentzen badugu, ikusi dezakegu haiek ordu gutxiagotan 8 orduak bezalako soldata jasotzen dutela baina hori ez da bidezkoa.

    Laburbiltzeko, egoera aldentzen badugu ez da bera hangoa eta hemengoa. Izan ere, gure soldata bera jaso ahal dutelako ordu gutxiagoetan lana egin eta gero. Hala ere, Espainian ezingo genituzke lan orduak murriztu lan batzuetan. Adibidez, hospitaletan edota egoitzetan ezin izango litzateke posible izango, izan ere, pertsona horiek zaindu behar dira eta atentzioa behar dutelako.

  2. Lorea-k dio:

    Azken bolada honetan asko hitz egin ari dira komunikabideetan lanaldi murriztuari buruz. Antza denez, munduko herrialde batzuetan ikerketa bat egin dute eta emaitzak onak izan dira, izan ere, Britaniar Handian lan murriztua ezarri duten erakundeak hiru buruzagitik bik bere langileen errendimendua hobetu egin dela uste zuten.

    Halaber, gai guztiek bezala, gai honek alde onak eta alde txarrak ere dauzka. Alde onei dagokienez, lanaldi murriztua ezarriko balute, langileen bizi kalitatea hobetuko lirateke, aisialdia luzatuko liratekelako edo familia eta norberaren lana hobeto uztartuko luketelako. Era berean, produktibitatea handituko litzateke; frogatuta dago lan ordu gehiago egiteagatik ez dela produkzioa handiagotzen. Esatebaterako, Espainiak Europa Batasuneko bosgarrena da ekonomian, baina bederatzigarrena produktibitatean, nahiz eta alemanek, frantsek eta belgikarrek baino 200 ordu gehiago lan egin. Horrez gain, langileen laneko eta buruko absentismoa gutxituko litzateke.

    Alde txarrei dagokienez, ez dakite ekoizpen-sistema bideragarria izango litzateke ala ez, irakurri dudanez, printzipioz soldatak ez litzateke jaitsi behar baina logikoa izango litzateke hori gertatzea. Bestalde, jendeak eramago luke lana etxera han amaitzeko eta hori ez da gai honen helburua. Hori gutxi ez eta, lanaldi murriztua ezingo lirateke sektore guztietara zabaldu.

    Aurreko guztia kontuan hartuta, nahiko nuke lau egun lanaldi izatea, gainera lortuko luke langabezia murriztea. Baina garai honetan ez dut uste posible izango litzatekeenik, aurretik Espainiako Gobernuak, konpondu behar lituzkeelako beste zenbait arazo garrantzitsuagoak.

  3. Jon-k dio:

    Espainian entzun berria dugu lau eguneko aste hauek baina, egia esan, beste herrialde batzuetan duela aspaldi ezarri da aste mota hau edo, behintzat, entzunagoa izan da. Hemen, astean bost egunez lan egitera ohituta gaude eta ez nago ziur nola funtzionatuko genuke bakarrik lau egunetan lan egiten zeren, azken finean, erosketak egitea edo zerbitzuak eskuragarri izatea guztiok nahi dugun gauza da eta asteko zazpi egunetan bada, hobeto.

    Orduan, lau eguneko astea funtzionatuko luke Espainian? Hasteko, ez nago zihur onuragarria izango ote denik ekonomiarentzat zeren, egun bat gutxiago lan egiten badugu, soldatan islatuko litzateke eta, ondorioz, gutxiago gastatu genezake. Hori alde batetik eta, bestetik, nori ezarriko zitzaion lau eguneko lanaldia? Adibidez, funtzionarioei, enpresa konkretu batzuei baina, ostalaritzan lan egiten dutenei? Edo, arropa dendetan lan egiten dutenei? Horiek, bost egun lan egiteaz gain, aste osoan zehar egin beharko lukete.

    Bukatzeko, nire ustez lau eguneko asteak batzuentzako bakarrik izango lirateke eta, esan dudan bezala, ez dakit zer onura ekarriko zuen gizartearekiko. Azkenean, ezarri den herrialdeetan, beste kultura desberdinak dauzkate, beste bizitza maila edo beste ohitura batzuk eta, horrek,lau eguneko asteak jartzea ahalbidetzen du.

  4. ilargi-k dio:

    Espainian 40 ordukoak izan ohi dira lanaldi osoak. Antza denez, Europako beste herrialde batzuetan, 32 ordura jaitsi da asteko lanaldia lau eguneko lan-astea izaten, eta ondorioak onak izan dira.

    Kontua da, guk nahiko genuke edo desbaintalarik ikusten diogun lanaldi murrizketa honi ala ez.
    Nire ustez, lanaldi murriztua ezarriko balute, jendearen bizi kalitatea hobetuko litzatekela, gure famialiarekin eta lagunekin denbora gehiago edukiko genukeelako.

    Irakurri dudan berrian esaten duen bezala, produktibitatea handiagotuko litzateke. Nik uste dut, arraroa dirudi arren, egia dela. Alde batetik, lanordu gutxiagorekin, langileek laneko baja gutxiago hartuko zituztelako. Bestetik, produktiboagoak izango zirelako.

    Osasunari dagokionez, jende askok lan gehiegi egiten du, eta horrek estresa eta antsietatea sortzen du. Horregatik, ordu gutxiago lan egiteak on egingo lioke gure osasunari.

    Ingurumenari buruz, lan ordu gutxiago egiteak aldaketa klimatikoari aurre egiten lagunduko lioke, langileek garraio edo kotxe gutxiago hartuko zituztelako.

    Laburbiltzeko, lanaldia murrizteak onura asko dakartzala. Hau da, lortuko lukeena langabezia jaistea, produktibitatea handitzea, ingurumenari laguntzea, familiaren lana hobetzea eta jendea zoriontsuagoa izatea.

  5. kain-k dio:

    Lelo horrek ezkututa daraman mezua ez dago batere argi. Hau da, herrialde batzuetan, Danimarkan adibidez, lanaldi murrizketa hori izugarri ondo datorkio hango gizarteari familiarekin egoteko eta horrelako bestelako ekintza onuragarriak egiteko, emandako aisialdiari esker. Espainian, aldiz, kasu horretan burura datorkigun lehentasunak ez doaz hortik, batez ere gizonei. Bestela, jaiotza-tasa eta familia izateko sentimendurekiko guztiz ezberdina izango zen eta, apika, bai tabernak bai kafetegiak hutsagoak egongo ziren eta ez nik diodalako, bat baino txosten gehiagok diotelako baizik.
    Hortaz, demagun guk, espainiarrok, lau-egungo lanaldi hori lortuko dugula. Zer egingo genuke? Seguruenik, gustatzen zaizkigun mota guztietako jarduerak egitea; tamalez,familiarekin egotearena kenduta edo azkenetariko postuetan jarrita. Beraz, lanaldi murrizketa lortzea onerako ala txarrerako izango da? Nire aburuz, “Kixote jaunak” eta pikareskoaren munduak mesede eskasa egin digute gaur egun horrelako ezaugarria barneratuta baitugulako eta daukagun izaera, europar gainerakoekin konparatuta, nahiko berezia dela aitortu beharko genukeelako.
    Horiek horrela, aipatutakoa kontuan hartuta eta behin ikusita produktibitatearen datuak, mereziko genuke lau-egungo lanaldiaren neurria hartzea? Nahiz eta ni mihiluze hutsa izan, agintariek saia lezakete pauso hori ematen erakusteko oker nagoen, baliteke. Izan ere, gustatuko litzaidake oker egotea bizi-kalitateari begira oso onuragarria izango liratekeelako horrelako lorpenak eta langabezia-tasa murrizteko lortuz gero, ondo baino hobeto!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s