Gazteen sexu-heziketa

Gaur egungo gazteek, Internet eta gainerako teknologia berriei esker, inoiz baino eskuragarriago dute edozein gairi buruzko informazioa. Dena den, batzuetan informazio hori ez da aski izaten zerbaiten inguruan jakin beharreko guztia jakiteko. Esate baterako, gaur egun, gaztetxoen sexu-heziketa Internetera mugatuta dago ia, eta, batzuetan, sexualitatearen irudi desitxuratua ematen die horrek.

Zuri zer iruditzen zaizu gaur egungo gazteek jasotzen duten sexu-heziketa? Egokia dela uste duzu? Badago alderik zuk jaso zenuenarekin? Nolako papera jokatu behar dute gurasoek eta eskolak?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

9 erantzun Gazteen sexu-heziketa -ri

  1. marahia-k dio:

    Hasteko, uste dut beharrezkoa da eskola guztietan ikasgai bat egotea sexu heziketari buruz. Gaur egun gazteek sexualitatez informazio gehiegi jasotzen dute, bai interneten bidez, bai sare sozialetan bidez, bai telebistan bidez.
    Mutilen eta nezkeen % 90 sexuari buruz informazio jasotzen dute interneten bidez eta hamar urterekin pornografia ikusten hasi dira. Gainera transmisio sexualeko gaixotasunak handitu dira.
    Gaztea izanean makina bat zalantza dauzkazu eta zeure buruari galdera asko egiten dizkiozu.
    Beraz, garrantzitsua da sexu-heziketa egotea gazteek segur izateko, arduradun gehiago edukitzeko eta horrez gain gozatu ahal dute sexu harremanekin.

  2. ask3-k dio:

    Niri iruditzen zait sexu-heziketa ona jasotzea oso garrantzitsua dela bere bizitza guztiako ikasketa bat izango da eta.
    Gazteen artean haurdunaldiek eta ETS kasuek gora egin dute, horregatik, guk, gurasoek, irakasleek batera gazteei laguntza eman behar diegu informazioaren bidez. Gazteek jakin behar dute antisorgailuak dauzkatela eta nola erabili behar diren. Eta gainera, antisorgailu horien abantailak eta ez erabiltzearen ondorioak azaldu behar dizkiegu.
    Bestalde, argi dago, gazteek bere kabuz informazio gehiago bilatu dezaketela Interneten bidez adibidez. Nik nahiko garbi daukat Internetek txarrerako eragiten diela sexuaren irudi desitxuratua ematen dielako.
    Bukatzeko, nik gogoratzen dut, txikitan eskolan sexu-heziketari buruzko gai bat bakarrik zegoela. Gainera, gai horrek nola seme-alabak edukitzeari buruz bakarrik hitz egiten zuen.

  3. Sole-k dio:

    Lehenik eta behin, gazteek sexu-heziketa jasotzearen alde nago.
    Hala eta guztiz ere, ez dakit non egongo liratekeen mugak, hots, zenbat eta informazio gehiago dakiten, orduan eta gutxiago errespetatzen dute gaia. Nire iritziz, hezkuntza ez da prestakuntza bera.
    Dena den, sexualitateari buruzko informazioa jasotzea egokia delakoan nago, baina informazio hori irakatsi beharko luke aditu batek; honela, jakingo luke nola kudetu eta norengana bideratu.
    Jaso nuen sexu-heziketari dagokionez, bai ikastolan, bai familian informazio ona izan nuela iruditzen zait, baina ez daukat zalantzarik gaur egun dagoenarekin aldatu dela.
    Gurasoek eta eskolak jokatzen behar duten paperak izan beharko luke sexualitatea normalizatzea, gazteek helduengan Konfiantza izatea lortuko litzakeela uste dut.

  4. Roboto-k dio:

    Gaur egun, Espainian sexu-heziketa egiten da modu puntualean, desordenatuan eta jarraitutasunik gabe. Sexuaren inguruko informazio nahikoa ematen ez zaienez, gazteek informazioa bilatzen dute Interneten bidez, pornoan, edo euren artean esperientziak partekatuz.
    Ikerketa batzuen arabera, Internet bidezko pornoa gero eta gehiago agertzen da gazteen artean, batez ere mutilen artean. Interneten lortutako informazio sexualaren arazo nagusia da oso ideia partziala dutela sexualitateari buruz. Porno alde batera uzten duelako maitasuna, penetrazio bakarrik ardazteko.
    Esango nuke nire garaian ia orain bezalakoa zen, gurasoen ekarpena eta eskolaren ekarpena sexualitate arloan hutsala zelako; esate baterako, gaztetan, jaso nuen informazio sexual bakarra izan zen hitzaldi bat kondoi bat jartzen ikasteko .
    Bukatzeko, uste dut irtenbidea hezkuntzan dagoela, adibidez, begira dezagun Suediara; han derrigorrezkoa dela sexu-hezkuntza, bosgarren mailatik aurrean ematen dena, 11 urterekin.

  5. athletizalea-k dio:

    Egia da, gaur egungo gazteek, Internet eta gainerako teknologia berriei esker, inoiz baino eskugarriago dutela edozein gairi buruzko informazioa. Baina tamalez, maíz ikusten duten sexualitataren irudi desirutxuratuek ez du ondo hezten. Gazteen artean oso onartuta dago reggeton, hip-hop latino eta antzeko musika. Kasu horietan, batez ere, abestien letrak aztertuz gero, gazteak ikasten ari diren sexualitatearen irudi desitxuratuaz ohartzen zara. Horrexegatik nik ustetan ez dela egokia.
    Uste dut gurasoen eginkizuna dela garrantzitsuena. Haurtzarotik, pixkanaka, sexualitatea zer den eta nola tratatu behar den irakatsi behar diete seme-alabei. Uste dut ondo eginez gero, ez litzatekeela bestelako biderik beharko sexu-hezkuntzarako. Aitak sexu-hezkuntzan duen zeregina ondo egiten denean, seme-alabek nerabezaroan badakite bereizten zer egiten dien eta zer ez. Izan ere, gurasoek, hezteaz gain, seme-alaben LAGUN egitea lortzen dute. Zoritxarrez, sistema horrek funtzionatzen ez duenean, eskola, psikologoa eta abar sartzen dira.

  6. ITZI-k dio:

    Bistan da gaur egungo gazteek, Interneten bidez batez ere, inoiz baino eskuragarriago dutela edozein sexuari buruzko informazioa. Hala ere, nire ustetan, hainbeste informazioa edukitzeak ez du ezertarako balio, sexu-heziketarik ez badute. Hau da, Interneteko informazioa baino ez dute jasotzen jarraitzen badute, jarrera desegokiak eta faltsuak sortzeko arriskuan daude.
    Horregatik guztiagatik, nik uste bai gurasoek, bai eskolak oso ardura handia hartu behar dutela. Gurasoen aldera, konfiantzazko harremanak lortzeak izan beharko luke helburu nagusia, hau izan ahalko litzatekeelako bide bakarra, taburik gabe hitz egiteko prest egoteko. Bestalde, eskolaren aldera, oraindik baliabide asko falta direlakoan nago. Esate baterako, nik neuk jaso nuen heziketa askoz hobea izan ahalko zatekeen. Beraz, ikasgai bat sortzearen alde nago, beste adineko ikaskideekin egotean, agian, aske hitz egitea baimendu ahal delako.
    Horrez gain, oro har, oso garrantzitsua iruditzen zait aurreiritzirik ez edukitzen saiatzea. Hots, denbora pasatu ahala, sexua ulertzeko modua aldatzea saihestezina da eta gero eta aniztasun handiagoa nabaritzen da. Beraz, nire ustez, sexu-heziketak kontu horiekin ere zerikusia izan behar du, pentsaerak sexu-harremanei eragin ahal die eta.

  7. Pil-pilean-k dio:

    Lehenik eta behin, esan nahiko nuke egia dela gaur egungoko haurrek edozein informazioa dute la Interneti esker. Eta sexuaren gaian ere bai. Nire ustez, guztia ditu bere alde txarra eta ona.
    Alde batetik, edozein unetan, edozein lekutan izaten dute informazioa. Eta heldu bati galdetu gabe hartzen dute, lotsarik pasatu gabe, galderarik erantzun beharrik gabe… Bakarrik jasotzen dute informazioa.
    Beste batetik, egia da Interneten jasotako informazioa ez dela guztiz egokia izan. Etorkizuneko harreman pertsonaletan min handia egin dezaketen pornografia orri asko daude. Baina nire iritziz, ikastetxetan jasotako sexu heziketa eskasa da. Gurasook eman dezakeguna, gehienetan dirudi ez dela entzuten. Orduan, nola egin dezakegu gure seme-alabek sexu heziketa egokia izan dezaten? Uste dut, Gurasook ohartarazi behar dugula interneten erabileraz eta edukiaz, gertutasunez hitz egin eta gure esperientzia eskaini. Klasean, taldean, harreman pertsonalei eta talde-harremanei buruz eztabaidatu beharko luke haiekin.
    Esandako guztiagatik, nire ustez zenbat eta hurbilago egon, orduan eta hurbilago aurkitu gaituzte; hau da, hurbiltasuna gure seme-alabei ematen badiegu, haiek jakingo dute nora jo jakin-minak eskatzen dutenean.

  8. Lanista Pirulin-k dio:

    Lehendabizi, gustatuko litzaidake aipatzea oso gai arriskutsua dela, eta komeni zaigu inoiz baino gehiago, zer eskatzen dugunari arreta ipintzea. Ume baten burmuina belaki bar bezala funtzionatzen du eta ia guztia harrapatzen du, bere moduan…
    Ondorioz, sexu heziketa anaia-arreba handienetatik hazten da gu konturatu gabe, eta bere betiko lagunekin jarraitzen du, gurasoekin bukatuz, guk gutxieneko adina bete dutenean uste dugunean.
    Non sartu dezakegu eskola hemen? Erabaki ausarta dela uzte dut. Nork hobeto baino gurasoek? Txikitatik ezagutzen dute umeak, nola hazten diren ikusten dute… orduan inoiz berriro ikusiko duten pertsona batek, ez dakigu zer eta nolakoa den sexualitatea azalduko diote? Sexualitatea ez dira gizarte zientziak, ezta matematikak ere. Eta oso pertsonala denez, gurasoek eta lagunek eraikitzen dute bizitzamodua, eta horregatik dute ardura gai honetan.

  9. LOREA-k dio:

    Nire ustez,sexu-heziketa prozesu bat da eta bizitza osoa irauntzen du.Ez da bakarrik umeak nondik datozen,
    Alde batetik,beharrezkoa da gauza askoz gehiago kontatzea.Txikitatik sexuari buruzko hitz egitea oso inportantea da.Hori bai,adinaren arabera,beti gai honi buruzko egokia hitz egin behar da.Gazteek sexuan harremanei,pribatutasunei eta berdintasunei buruzko jarrerak eta balioak ikasi behar dituzte.Horretarako,familian komunikatu etengabe ezinbestekoa da.
    Beste aldetik,umeei ematen diegun informazioa eskolan eta etxean antzekoa izan behar du.Horrez gain,interneten bidez,ikusten dutenak ez da errealitatea.Horregatik,gaur egun, arazo handienetako bat da.Orduan gure seme-alabekin konfiantza handia izan behar dugu haiek nahi dutena kontatzeko.
    Amaitzeko,ez diogu sexuari buruzko hitz egiteak beldurra eman behar,gauza naturala eta arrunta delako.”Ken ditzagun tabuak gainetik”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s