Ongi nahi zaituenak negar eginaraziko dizu C1

downloadEz da erraza maitasuna azaltzea, ez horixe. Maitasun-sentimenduen atzean makuina bat konposatuy kimikoren arteko elkarketa omen dago. Hala ere, ezin da ukatu sentimenduak kimikatik harago doazela, eta magiatik ere badutela zerbait. Zuk nola definituko zenuke?

Aizue, baina hortik maiteminduen egun txepel eta gatzgabe hori ospatzera badago aldea, edota zeu zaitugu ospatzen duten horietakoa?

https://www.berria.eus/paperekoa/1997/039/001/2020-02-14/amodioaren-kimika.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Ongi nahi zaituenak negar eginaraziko dizu C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Maitasuna definitzea oso zaila da , baina nik esango nuke gizakion artean sortzen den sentimendua dela, gainera, gure gorputzak askatzen dituen neurotransmisoreak eta hormonak laguntzen diote sentimendu hori handiagoa izatea.

    Aurreko ostiralean San Valentin eguna izan zen, hau da, maitasunaren eguna. Orain dela milaka eta milaka urte, hain zuzen ere, 494ko otsailaren 14a izan zen lehen aldiz ospatu zen egun hau. Bestalde, ez zen ospatzen guk pentsatzen dugun moduan, amankortasunekin zerikusia zuelako. Denboraren poderioz, maitasunaren eta afektibitate eguna bihurtu egin da eta dendak honetaz baliatzen dira ekitaldi komertsialak egiteko eta dirua irabazteko.

    Nik ez dut uste beharrezkoa denik egun horretan zerbait erostea bikotekidea maite duzula frogatzeko. Hamabi urte daramatzagu mutil laguna eta biok elkarrekin eta lehenengo bi urtetan bakarrik ospatu genuen, gazteak ginelako eta gauza berria zelako. Gero, maitasuna egunero adierazi behar genuela eta San Valentin eguna ekitaldi komertziala zela konturatu ginen, urtean beste zenbait momentuan gertazten den bezala, eta utzi genion erosteari.

    Egun honen aldekoak ere badaude, gauzak garestiak erosten dutenak, bidaiak edo horrelako ekintzak antolatzen dituztenak, batez ere AEBen. Haien ustez, egun polita da eta maitasuna adierazi behar da derrigorrean opariekin.

    Beraz, asmakizun komertsiala dela uste dut, izan ere, edozein aitzakiagatik beti gaude prest erosketak egiteko. Dena dela, hau inori mina egiten ez badio, jendeak egin dezala nahi duena.

  2. aneetxuu06-k dio:

    Maitasuna deskribatzea oso zaila da, baina esango nuke zerbait abstraktoa eta objektiboa dela. Gainera, pertsonaren arabera maitasuna positibotzat edota negatibotzat hartuko lukete, izan ere, haien maitasunarekiko esperientziak bizi dituztenen artean.

    Hasteko, aurreko ostiralean San Valentin eguna izan zen, hau da, maiteminduen eguna da. Egun honetan zure bikoteari edota nahi duzun pertsonari loreak, bonboiak eta mota horietako opariak oparitzen dira. Horrez gain, bikoteak beste modu batean ospatzen dute egun berezi hau; adibidez, biaje bat egiten dute, bazkari edota afari erromatiko bat prestatzen du eta abar.

    Lehen aipatu dudan guztiarekin, esan behar dut egun hau asko gustatzen zaidala. Izan ere, ni pertsona erromantikoa naizelako eta egun honetan egiten diren gauzak gustatzen zaidalako nire bikotearekin egitea. Gainera, egun honetan zure bikoteari gauza gehiago erakusten diozu, hau da, beste egun bat izan arren nolabait esateko zure sentimenduak partekatzen dituzu berarekin.

    Era berean, ez dut San Valentin ospatu bikotea izanda nahiz ez izanda ere. Nahiz eta, ez legoke gaizki nire bikotearekin zerbait berezia egitea egun honetan. Dena dela, nire maitasuna adierazteko berarengan urteko 365 egunak ditu eta ez bakarrik egin San Valentinen.

  3. Etiam-k dio:

    Nik ez dut maiteminduen eguna ospatu, alde batetik, maiteminduta ez nagoelako, bestetik, are garrantzitsuagoa egun hau ospatzeko, mutil-laguna gaur egun ez dudalako. Bestalde, ez dakit maiteminduta egongo banintz ospatuko nukeen, nork daki!

    Maitasuna gai zabal bat da. Alde batetik, Amodioaren Kimika artikuluak azaltzen duen bezala, maitasun erromantikoa badago, hots, bikotekidearekin dugun harremanean sortzen den lehenengo maitasuna. Era berean, maitemintzen gareneko lehenengo maitasun honek hiru fase ere baditu: desira, erakarpen erromantikoa eta atxikimendua, besteak beste. Maitasuna kimikaren bitartez azaldu eta ulertu dezakegu, artikuluak adierazten duen bezala. Eta honekin batera, hau da, kimikoekin batera, sentimendu eta egoera desberdinak igarotzen ditugu geure barnean,

    Hala ere, maitasuna maitasun erromantikoa baino zabalagoa da. Bikotekidearekiko bizitzen dugun maitasunak beste fase gehiago igarotzen ditu. Lehenengo fasea, artikuluan azaldutakoa, idealizaziozko fasea da, fase subjetiboena, izan ere, errealitate gutxien duen fasea da hau, alde onak besterik ikusten ez ditugulako. Maitasun erromantikotik poliki-poliki ilusio galtzearen faserantz goaz. Sahieztezina da aldaketa hau aurretik idealizatu dugulako. Hare eta idealizazioa handiagoa izan, orduan eta ilusio galtzea handiagoa izango da ere. Fase hau, erantzukisunak, erabakiak eta kezkak elkar-banatzen ditugunean ematen da, egoera hauek bikotekideekiko desberdintasunak eta akatsak ikustera eramaten gaitu eta. Fase hau ez da ezezkorra, izan ere, errealitatera ekartzen gaitu eta ikaskuntzaren parte da, hala ere, subjetiboki bizi garenez, gogortzat jotzen dugu. Hurrengo fasea elkarketa edo banaketarena da. Erabakiaren arabera elkarrekin jarraituko du bikotea, ala ez. Era berean, fase edo atal guzti hauek errepikatu egiten dira, harremanean, denboran zehar.

    Honetaz guztiaz gain, beste pertsonekiko edota izakiekiko maitasuna ere bizi dezakegu, baita geure buruarekikoa ere. Eta maitasun mota hauek poztasun handia ere ekar diezazkiguke, agian hainbesteko idealizazio eta ilusio galtzerik bizi beharrik gabe.

Eman erantzun bat Etiam-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s