EUSKAL ASTEA

descarga

Euskaldunon asteak 3 egun baino ez dauzka: astelehena, asteartea eta asteazkena. Ba al zenekien?

Posible da 4 eguneko lan-astea? Adituek beste neurri batzuk lehenesten dituzte laneko ordutegien bateragarritasuna eta arrazionalizazioa hobetzeko, nahiz eta zenbait herrialdetako esperimentu isolatuek erakusten duten neurria positiboa dela. Erresuma Batuan lehen ministroak, Boris Johnson kontserbadoreak eta oposizioko buruzagiak, Jeremy Corbyn laboristak, duela gutxi Erresuma Batuan egindako hauteskunde-eztabaidan, lau eguneko lan-astea ezartzeko aukera aztertu zuenean, entzuleak barre egin zuen. Logikoa? Lanaldi murriztua ezarri duten erakunde britainiarretan, hiru buruzagitik bik beren langileen errendimendua hobetu egin dela uste zuten.Joan den udan, Microsoft-ek lau eguneko lan-astearekin esperimentatu zuen Japonian, eta salmentak %40 gehitzea lortu zuen, nahiz eta lan-orduak nabarmen murriztu. Antzeko ekimenak izan dira Estatu Batuetan eta Zeelanda Berrian ere. Suediak ere sei orduko lanaldia probatu du, eta Danimarkak, batez beste, 29 ordu ditu astean. Hori ote hurrengo lan-iraultza handia Espainian?

Nahiko al zenuke zuk? Ez al diozu desabantailarik ikusten? Hausnartu.

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun EUSKAL ASTEA -ri

  1. Mafalda-k dio:

    Banekien euskal astea 3 egunokoa zela.

    Nire ustez, lau eguneko lan-astea ezarri beharrean, lanaldi moldagarria edukitzea nahiko nuke, hau da, astean zehar askatasuna edukitzea behar dudan ordutegia aukeratzeko, baldin eta laneko helburuak edo betebeharrak betetzen baditut.

    Nahiz eta lau eguneko lanaldia erakargarria irudi, uste dut zaila dela lana fin betetzea. Izan ere, soldata bera edukitzeko, egunero ordu gehiago sartu beharko genuke lanean, eta, nire eskarmentuaren arabera, lauzpabost ordu egin eta gero lanaren erritmoa nabarmen jaisten da.

  2. Kexkamuxela-k dio:

    Dirudienez, lanaldia murriztea ez da idei neurrigabe bat. Ikusi besterik ez dago zer ondo doazen neurri hau beste herrialde batzuetan.
    Nik dakidala, aurten Jaeneko enpresa bat ekimen honekin lan egiten hasi da. Bere arduradunaren arabera, lau egunean zehar lan egiteak ekoizpena handitu du, aldi berean, absentismoa gutxitu egin da.
    Uste dut egoera hau langileak lanean zorintsuago daudelako izan litekeela, beraz, hobeto lan egiten dute.
    Bistakoa denez, abantailak ugariak dira, bai enpresentzat bai langileentzat.
    Nire ustez, horrek ez dauka zertan hain zaila izan aplikatzen, kontua da nahi egitea.

  3. Eguzkilore-k dio:

    Hasteko, esan behar dut ez nekiela zer zen Euskal astea; orain dakidanez, ez zait Euskal astea ezartzea inporta.
    Bestalde, egia da azken egunotan, bai telebistan bai irratian, lau eguneko lan asteko ezarpenari buruz asko entzun dugula. Dirudienez, Jaeneko enpresa batek lau eguneko lan astea dauka, baina baldintzak gaurkoak izango dira? Horretaz irakurri ondoren, neguan asteko 36 ordu eta udan asteko 28 ordu lan egiten dituztela jakin dut. Horretaz gain, soldata bera irabazten dute, eta urte honetan %3a ere igo da.
    Aipatutakoaren arabera, uste dut denok baldintza hauekin lan egin nahiko genukeela. Azken finean, bai langileentzat bai enpresentzat ona izango litzateke lanari etekina aterako lioketeelako. Berrian oso egokia den esaldi bat agertzen da: ” Atseden hartzeko artea lan egiteko arteren alde bat da”.

  4. Inuga-k dio:

    10 urte daramatzat 6 orduko lanaldia egiten eta ozen esan dezaket nire bizitza kalitatea izugarri hobetu dela. Hori bai, nire soldata ere murriztu da, noski! Zorionez, nahiz eta %25 soldata gutxiago irabazi, nahikoa irabazten dut ondo bizitzeko eta, benetan, aldaketak merezi du. Nigatik, horrela jarraituko nuke betiko. Baina, kontuan har ezazue 6 ordu horietan nire %100 ematen dut, oso kontzentratuta eta denbora tontakerietan galdu gabe!

  5. jarvis-k dio:

    Gai hau oso interesgarria iruditzen zait.
    Nik uste, lanaldiak Espainian luzeegiak direla eta astean lau egun lan egin baino hobeto izango zela bost eguneko, bost edo sei orduko lanaldia izan. Egia da azken orduak askoz gutxiago etekina ateratzen ditugula.
    Beste herrialde batzuetan denbora luze daramate hórrela egiten eta erremendua gehitu egin da, baina ez bakarrik erremendua baizik eta bizitzeko kalitatea ere.

  6. Jazz On-k dio:

    Adituen diotenez, hurrengo urteetan robotek egin dezaketen lanak haiek berek egingo dute eta horren ondorioz, lanpostu mekaniko asko desagertzear daude. Hori dela eta, denok etekin handia lortu beharko genuke. Zergatik? Lan gutxiago egin beharko bagenu, denon artean partekatu ahal izango genuke, eta lanaldia murriztuko litzateke.
    Beti bezala, horren konturatzeko azkenetariko herrialdea bat izango da. Baina azkenean lortuko da. Espainian lan-ordu gehiegi egin arren, gure efizientzia Europako baxuenetarikoa da.
    Nire ustez, 3-4 eguneko lanaldia oso ondo irudiko litzaidake, eta bai aisialdiarekin, bai familiarekin hobeto uztartuko genuke lana.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s