Kakak jango gaitu C1

post_zero_waste_meitaimaitie_lifefactory_gnappies Lur osoa zabortegi bihurtzen ari ote gara?

https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2020-02-25/zaborra-zaborra-da.htm

https://ezeablog.wordpress.com/2015/10/29/zer-da-ekonomia-zirkularra/

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

3 erantzun Kakak jango gaitu C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Zaldibar zabortegian azken asteetan gertatu denaren ondorioz, pil-pilean dagoen gaia da. Gasteizeko zabortegia ere gasteiztar guztion aho-mihian dago, gure alkateak, Gorka Urtaranek, erabaki duelako zaldibarko zaborra Gardelegin ustea. Hori gutxi ez eta, zabortegi berri bat eraiki nahi omen dute Lakua auzoan, hondakin gehiegi sortzen dugulako.

    Gizakia sortu zenean orain dela milaka eta milaka urte erabiltzen zuten animaliak bai jateko, bai janzteko. Halaber, etxeak lokatzekin eta lastoarekin eraikitzen zuten, dena naturala zen eta guztia erabiltzen zuten, ez zuten ia hondakinik sortzen. Gainera, urteak pasatu ahala, elkartrukeak egiten zituzten, horrela berrerabiltzen zuten tresnak, arropak, besteak beste.

    Orin, berriz, ekoizten dugun zaborra handiagotu egin da. Alde batetik, bizitza erosoago egiteko plastikoa sortu dugulako, etxebizitzak eraikitzeko materialak aldatu egin direlako, industrian ere sortzen den hondakinak aldatu egin direlako eta arropa material sintetikoekin eginda dagoelako. Bestetik, behar ez duguna bota egiten dugulako.

    Argi dago, horrela jarraituz gero orain ditugun arazoak gutxi dira izango ditugunekin konparatuta. Horregatik, pentsatu behar da zerbait hondakin gutxiago sortzeko. Nik proposatuko nizueke, elkartrukeak berriro egitea eta plastikoa betiko desagerraraztea leku guztietatik.

    Beraz, nire ustez, bai lur osoa zabortegi bihurtzen ari gara. Ikusi besterik ez da egin behar Josu Erkorekak, Eusko Jaularitzako bozeramaileak, esan zuena pasa den astean, Gardelegekin ez dugula nahikoa eta beste zabortegi bat egin beharko luketela hondakinak nonbait usteko.

  2. kain-k dio:

    Ahalik eta azkarren aldatu beharko genituzke zenbait jokabide gure eguneroko jokamoldean, ekoizten dugun zaborrari dagokionez. Izan ere, mundu bizigarriagoa edukitzekotan neurri jakinak guztiz beharrezkoak lirateke, bestela, kakak jango gaitu.

    Argi eta garbi dago asken urteotan zabor gorakada gai gatazkatsu bihurtu dela. Batez ere, Zaldibarren gertatu denak begiak ireki dizkigulako eta gai horretari buruzko politikak nahiko zalantzazkoak ikusi ditugulako. Beraz, zer pasako da hemendik aurrera? Zein motatako neurri hartuko dituzte politikariek? Ia beti bezala, penagarria izan arren, arduradunak hartzen hasi diren erabakiei kezkagarriak deritzet. Dirudienez, ez gaude prest hainbesteko hondakinak leku apropos batean gordetzeko. Egoera hori dela medio, ez da batere erraza izango baliozko irtenbidea aurkitzea, zabortegi gehiago behar baitugu eta zabor ekoizpena gero eta handiagoa omen delako egunez egun.

    Horiek horrela, etorkizun ilun baino ilunagoak itxaroten digu eta, pixkanaka pixkanaka, deskalabru batera goaz erremediorik gabe. Hala ere, “ekonomiako gurpilak” noizbait eten beharko luke bere erruz nozitzen ditugun eragozpenak desagertzeko, murrizteko behintzat. Alabaina, tamalez, amets polit bat baino ez da esandako azkena eta errealitateak lokamuts bat erakusten digulako, non diruak jaun eta jabe agintzen du gaur egungo munduan.

    Horregatik guztiagatik, hasieran aipatu dudan bezala, neurri jakinak hartu beharko lituzkete gobernuek, zaborraren larritasunari irtenbide jasangarria emateko aukerak badaudelako: horien arteko onenetarikoa birziklapenarena aipatuko nuke, baita ekonomia zirkularraren eredua ere. Azken finean, zabor kopurua murriztu ezean argi eduki beharko genuke berebiziko arazoak izango ditugula eta bestela, denborak esango du!

  3. mp-k dio:

    Sortzen dugun zabor kantitatea gaur egungo arazo nagusienetako bat da mundu mailan. Plastiko eta kaltegarriak diren hainbat material erabiltzen ditugu konturatu gabe elikatzeko produktuetan edo arropan eta, gai honen arloan, aurrerapenak egon beharko lirateke. Birziklapena bultzatzea oso gai garrantzitsua da baina, garrantzitsuagoa izan beharko luke jendeari kontzientziatzea noraino kutsatzen den normaltzat hartzen ditugun gauzekin.

    Ekonomia zirkularraren testua esaten duen bezala, ekonomia mota hau beharrezkoa da sortzen dugun zabor kantitatea murrizteko eta, ondorioz, klima aldaketa gelditzeko baina, erditik, interes ekonomiko asko daudenez, enpresei ez zaie interesatzen ekonomia mota hau sustatzea garestiagoa delako haientzat eta lan gogorragoa egin beharko luketelako.

    Nire ustez, pertsonok, mentalitatea aldatu beharko genuke eta lehenago edo beranduago egitera behartuta egongo gara ezin garelako milioi tonelada zaborrekin bizi ez delako ez ona planetarentzat ez guretzat. Enpresen ideiak aldatu beharko dira eta diruari bakarrik begitu ordez, birziklapenari eta klima aldetari begiratu egin beharko dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s