Euskaldunen topikoetatik haratago

 

 

descarga

Denok identifikatzen dugu herrialde bateko jendea topiko jakin batzuekin. Sukaldari ona, mendizalea, kantari fina, apustuzalea, hitzari eusten diona, sexurako lotsatia…eta abar. Asko dira euskaldun egiten gaituztenak, gure hizkuntza maitea barne, noski.

Baina zer da zure ustez euskaldun “petoa” izatea? Ba al dago, zure ustez, euskaldunen profil zehatza ala zaharkitua geratzen ari da aurreko guztia?  Aurreko zein ezaugarri betetzen duzu eta zein ez?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

2 erantzun Euskaldunen topikoetatik haratago -ri

  1. athletizalea-k dio:

    Kar, kar, kar…Egia da topiko samarra den herrialde bateko pertsonak identifikatzen direla; eta euskaldunak ez gara gutxiago. Eta barre egiten hasten naiz, izan ere, buruan sartu zitzaidan lehenengo gauza da askorentzat euskalduna izatea sinonimoa dela, “tiarron” beso handiekin, enborrak mozteko eta harriak jasotzeko balio dutenak. Eta gero ni ikusten naute, eta esaten dute “zu ez zara euskalduna”, ezta ziria ere.
    Txantxak alde batera, euskaldun ona izatea pertsona ona izatea dela uste dut, baina, gainera, euskara den hizkuntza eder honekin komunikatzen da. Izan gaitezen euskaldun berriak edo euskaldun zaharrak, hemen bizi bagara, hemengoak bezala hitz egiten badugu, eta hemengoak bezala jan eta edaten badugu, eta dena egiten badugu ezaugarri dugun errespetuarekin, “Euskalduna” izatea dela erakutsiko diegu guztiei.

  2. Roboto-k dio:

    Lehenik eta behin, esango nuke euskaldun petoa naizela.
    Alde batetik, oso sukaldari ona naiz, nik neuk erretako arrautza frijituak ekarri nituelako Euskadira; gainera, mendizale handia naiz hiru 1.400ak igo ditudalako; Gorbeia, Aitzgorri eta Amboto, denak kirol zapatiletan igo ditut, eta motxilan hamaiketako ederra. Bestetik, gehien gustatzen zaidan gauzenetarikoa kantatzea da, noski euskal musika tradizionala, Berri txarrak, Urtz eta abar; gainera, euskaldun ona naizenez abesten dudanean beti edari bat eskuan eramatea. Baina, abestea ez ezik, dantzatzea ere eginten dut; Arain-arina eta fandangoa gozatzen dut , nahiz eta gaua pasa ahala regeton dantzatzen amaitzen dudan. Bukatzeko, denok bihotzean daramagun hizkuntza hori den euskara; horrez gain, euskaldun guztiok hitz egiten dugu.
    Laburbilduz, Uste dut euskaldun petoa aldatuz joan daela garai bakoitzarekin, eta kultura guztietan bezala, errealitatera gutxi egokitzen diren topiko batzuk dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s