Garbiketa lanetan C1

erregea Zer deritzozu auziari?

https://www.berria.eus/paperekoa/1890/021/001/2020-03-17/espainiako-erregeak-uko-egin-dio-aitaren-ondare-ekonomikoari.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Garbiketa lanetan C1 -ri

  1. Lorea-k dio:

    Azken egunotan berriak omen dute errege emerituak paradisu fiskalean daukala dirua gordeta eta diru hori irabazi duela fundazio baten izenean. Antza denez, berak hil ondoren fundazioa bere seme-alabentzat izango da, baina Felipe VI.ak uko egin dio aitaren ondaren ekonomikoari. Erregak jakinarazi nahi du uko egiten diola legearekin bat ez datozen edozein ekintzari.

    Nire aburuz ez litzateke egon beharko erregetzarik. Denok dakigu, publikoa delako, zenbat kobratzen dute familia horretako kideek. Argi dago gutxi ez dela, eta gainera iruzurrak egiten dituzte, ez dut ulertzen. Esate baterako, duela urte batzuk Urdangarin epaitu zuten eta gartzelan dago. Era berean, aurten Juan Carlosi leporatu diote Marokon gertatu zena 2012. urtean. Halaber, uste dut gehiegi kobratzen dutela, adibidez, Leonor Printzesa 100.000€ jasotzen ditu urtero eta oraiandik nerabea da. Zenbat diru! Aitzitik, ikusi behar ditugu haur asko pobrezian bizitzen. Nazkagarria da!

    Hori gutxi ez eta gobernua daukagu, diru publikotik kobratzen dutenak. Zertarako hainbeste kide eta diputatuak? Espainatarrei dirua lapurtzeko? Horrexegatik pentsatzen dut erregea edota gobernua egotea nahikoa izango litzateke. Bestela, zer egiten du erregeak?

    Nire iritziaren kontran daudenak ere badaude. Oso harro daude koronarekin eta herrietara joaten direnean opariak ematen dizkiete. Era berean, askok Vox partiduen alde daude eta euren botoa ematen dizkiete. Hauek erregetzaren aldekoak dira. Baina jende guzti hau ikusten duena da dirua lapurtzen digutela.

    Beraz, Espainiak errepublika estatua bihurtuko balu, diru asko aurrestuko genuke, edota gobernuak desagertuko balu eta erregeak gobernatuko balu, askoz gehiago aurreztuko genuke eta agian krisiatik aterako ginateke.

  2. aneetxuuu06-k dio:

    Albistean irakurri dudan bezala, Errege emerituak atzerrian diruan zeukan gordetan eta diru horrekin fundazioa bat sortu zuela. Hori dela eta, Felipe erregeak uno egin dio, ez duelako nahi diru guzti hori jaso.

    Ez zait ondo iruditzen Espainian Monarkia egotea, izan ere, haiek diru asko jasotzen dutelako urtero eta konparatzen baldinbadugu beste munduko herrialde batzuekin gu baino okerrago daude, probezia dagoelako. Noski, Espainian orain ez dago egoera ondo baita cori beste kontu bat da.

    Monarquian ez daukagu guztiok eskubide berdinak diru kopuru bera jasotzeko, ia guztia politikoek eta Familia erreala jasotzen dute eta behin baino gehiagoetan diru zikina izaten da eta hau ezin dugu jasan, izan ere, pertsona gehiagok diruaren beharra izaten dute, probezian egon daitezkeelako.

    Horretarako, brazo gusto hauek murrizteko, ondo legoke Errepublika izaten Espainian, izan ere hobeto egongo litzateke banatuta dirua eta krisi gutxiago egongo litzateke eta horrez gain, politikoen egoera hori, hau da, diru beltza lapurtzearena murriztuko litzateke. Eta pertsonak ez genie edukiko arazorik diruarekin, helduko liratekelako hila amaieraino.

  3. kain-k dio:

    Koroa espainiarrak, Juan Carlosek batez beste, badu asko ezkutatzeko, alabaina, jakinaren gainean gaude denok haren bat edo besteko zoritxarreko jokaeraz. Safarikoari elefanteak ehizan ari zelarik, batik bat, ezin ahaztukoa deritzot. Baina, zer espero genezake Franco hiltzailearen eskutik etorri zitzaigun pertsonai batez? Betidanik txotxongiloa izan denak argi erakusten du funts gutxiko pertsona dela,baita fidagarri gutxikoa ere; batez ere, kontuan hartuta denon erregea izango dela, denok irudikatuko gaituela.

    “Jainkoak gorde gaitzala” pentsatu dutenek arrazoi hutsa zeukaten. Denbora pasa izan den heinean, konturarazi egin gaitu geure ordezkari nagusia ez dela arropa zuzena. Izan ere, urte asko dira koroako kideren bat baino gehiagok jokabide bidegabekoak izan dituztela. Azken urteotan eginikoa gutxi balitz eta, orain gutxi errege ohiaren azken trikimailuaren berri izan dugu: Juan Carlos jaunak Francori esker daukan karguz baliatuz lortutako komisioak, dirutza galanta hain zuzen ere eta paradisu fiskal batera eraman zuen. Alabaina, jokabide deitoragarri izatearren, badaude batzuk egin duena ongi iruditzen zaienak. Nortzuk? Boteretsuak edo diru-zaleak, berdin dio zeren eta, azken finean, gauza bera esatea baita. Horrelakoa den Espainia!

    Horrelako ekimenak direla kausa, errege etxearen irudia nahikoa txarra izango ez balitz bezala, gaur egun, errege emerituari esker, monarkiaren etorkizunari kezkagarria deritzogu gehiengook. Erakunde horrek gu ez gaituela batere ordezkatzen uste baitugu askok, ezta politikari ia guztiek ere, ez baitira batere beharrezkoak. Baina hori beste kupeleko sagardoa da.

    Horiek horrela, Felipe VI. erregeak erabaki du denon dakiguna. Kasualitatez, pairatzen ari garen osasun krisiaren aldi berean, zelako kasualitatea! Patuak nahi izan du horrelako kointzidentzia izatea eta koroaren krisiari buruz, oraingoz, ez da gehiegi entzun. Ausartagoa izan beharko luke eta era guztiz bestelakoan jokatu. Hau da, bere aita delitugile izanez gero, zergatik ez da kartzelan sartuko? Ezta auzirik izango ere? Apikan, Felipe berak badauka asko ere ezkutatzeko eta egin duenarekin isilduko gaituela usteko du. Non legoke nire aita horrelako hainbat ekimen irregular egingo balitu? Baina, tamalez, nire aita Borboi bat ez izateagatik beste tratamendu nozituko luke. Argi eta garbi daukagu herrialde honetako justiziaren jarrera zalantzan jartzeko modukoa dela.

    Ikusiko dugu nola bukatzen den auzia, dagoeneko bukatu ez badu ere! Osasun krisiari bidez ikusi ahal izan dugu zeintzuk diren soberan daudela eta monarkia, baita eliza ere, talde horretan barne egokitu beharko genituzke, besteak beste, noski.

  4. Etiam-k dio:

    Orain dela gutxi, berri honi buruz zerbait entzun nuen, bakarrik gainetik, bakarrik espainiako erregeak aitaren ondare ekonomikoei uko egingo ziela. Baina ez nuen jakin beste guztiaren berri, eta oraingoan, hasiera batean entzundakoak zentzua hartzen du. Hala nola, Felipe Borboiak aitaren ondareari uko egiten diola eta Juan Carlos Iak estatuko aurrekontuetatik jasotzen zituen ordainketak eteteko eskatu duela, errege etxearen irudia garbitzeko. Eta zergatik? Suitzako epaitegi batzuk egiten ari diren ikerketa batzuen ondorioz. Hemen dago gakoa! Eta nola ez, hau da hasiera batean berrietan entzun ez nuena!

    Lotsagarria da Juan Carlos Borboiak fundazio horietan eginiko trikimailuak, are gehiago, irabazitako diru hori fudazioetan pertsona behartsuei laguntzeko dirua baldin bazen, horrela bada lotsagarri hitza txikia geratuko zait. Baita lotsagarria ere, estatuko aurrekontuetatik jaso izan duen soldata urtean 194.232 eurokoa izatea, bitartean herria krisi egoera batetik bestera goazela. Estatuko aurrekontuetatik jasotako soldatak herritarren ezagupean eta kontrolpean egon beharko lirateke beti

    Auziari oso ondo deritzot, nola ez bada? Korrupzioa eta legearekin bat ez datozen ekintzak, kasu honetan, aipatutako fundazio horietan eginikoak, gelditu behar liratekelako. Beraz, norbaitek kontrolatu beharko lituzke mugimendu hauek, are gehiago estatu buruak eginikoak. Gainera, diru kopuru hauek izugarri handiak dira eta hala munduko nola gure gizarteko pobreziaren oinarri. Pozten naiz epaitegi honen esku ekintza hauek eta fundazio hauek ikertuak izateaz. Bazela garaia eta horrela beti izan beharko litzatekela uste dut. Hala ere, ikusiko dugu zeintzuk izango diren auziaren ondorioak eta konponbideak.

Eman erantzun bat kain-ri Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s