Adinekoen paradoxa C1

BENEFICIOS DE PASEAR EN LA TERCERA EDAD | Residencia Valle del ...

A zer-nolako herdoildua hartuko duten gure adinekoen hezur-mamiek!! Beno, hori bizirik dirautenek, izan ere, ditxosozko birusagatik lehenago makina bat heriok harrapatu ditu.

Nire gogoeta xume honetatik bi galderatxo: batetik, ez al lukete adinekoek lehentasuna eduki beharko konfinamendua malgutzeko, egunean ordubete sikiera, kalera irten eta oinak eta gorputz-atalak luzatzeko? Bestetik, hirugarren adineko egoitzek ikuskapen zorrotzagoa beharko al lukete aurrerantzean?

https://www.berria.eus/paperekoa/1930/009/001/2020-04-19/adinekoen-paradoxa.htm

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Adinekoen paradoxa C1 -ri

  1. aneetxuuu06-k dio:

    Beti pentsatu dut agureak izan direla nolabait esateko ahulagoak dira beste urteko pertsonekin. Izan ere, helduagoak direnez, milaka eta milaka gaixotasun edota arazo eduki dezakete adinarengatik, baina hau ez du nah esan adineko pertsona guztiekin gauza bera gertatzen denik.

    Gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, guztiok aurkitzen gara gure etxeetan edota lanean edo erosketak egiten. Baina adineko pertsona ahulagoa direnean, birus hau edo edoein gaixotasuni erreferentzia egiten diot, bere inmunitate sistema ez da besteena baino hobea. Noski, agureak kalean egotea nahi dute guztiok bezala eta umeen berrian harreta jarriz, pentsatzen dut hirugarren adineko pertsonek gehiago behrako luketeela ateratzea kalera umeak baino, noski arau batzuekin.

    Gainera, gero eta helduago ez dude ia aktibitate fisikorik geiten, orduan hau aukera egokia izan litzateen berairentzat. Horrela, paseo bat ematean lagunduko die haien hezurrei eta muskuluei, oso lagungarria izango litzatekeen haientzat. Agureak kalera ateratzea arrisku bat izan daiteke, gehienak ahulak dira, orduan hainbat arau zorrortzekin ez kutsatzeko, aukera egokia izango litzateke haientzat kalera ateratzea.

    Bestalde, egoitzen egoerari begira, gauza bera da, hau da, agureak beti zaindu behar dira edozein egoeretan eta egoera honen aurrean derrigorrezkoa da haiek zaintzea ez kutsatzeko. Noski, gripea edota beste birusen bat baldinbadago hortik bueltaka, beti egon behar dira haien gainean, haien osasuna eta edozein personaren garrantzitsua delako.

  2. Lorea-k dio:

    Gaur egun Koronabirusa pil-pilean dagoen gaia da. Azken egunotan, batez ere adinekoei buruz hitz egin da, haiei bereziki eragiten dielako gaitz honek. Izan ere, adinean aurrera egin ahala, inmunitate-sistema patogenoak ezagutzeko eta haiei aurre egiteko gaitasuna galtzen doanez, lur jota uzten die. Adituek diotenez, Euskadin hildakoen erdia zahar-etxeetako egoilarrak ziren.

    Hori dela eta, jendeak adinekoentzat eskatu dute konfinamendu zorrotzagoa legeztatzea. Antza denez, askok ez dute arauak errespetatu eta bizpahiru aldiz jaisten dira supermerkatura janaria erostera. Baina, beste batzuk ez dira kalera atera egoera berri hau hasi zenetik, ondorioz, nabaritu egin da adinekoen osasunean. Hasteko, hasi dira antsietatearekin eta bakardade sentimendua gero eta handiagoa da. Era berean, beldurra dute, askok bakarrik bizi direlako eta beldurra diotelako eritasuna hartzeari.

    Honekin batera, ariketa fisikoari dagokionez, segur aski jende askok ez duela etxean ariketa fisikoa egiten eta are gutxiago agureak. Irakurri dudanez, kirola etxetik kanpo ez egiteak, eragin itzelak izan ditzake depresioan eta asaldura psikikoetan. Hala ere, OMEk dioenez, astean gutxienez 150min ariketa lasai egin behar dela edo 75min ariketa gogorra. Gainera, 60 urte gorakoei, kirolari esker, hiltzeko arriskua %22 murrizten da ariketa fisikoa eginez gero. Izan ere, ariketa fisikoak ekartzen duen onurak aipatzen ditu: jarduerak egiteko arintasuna hobetzen da, kordinazioa eta malgutasuna ere hobetzen dira eta erorikoak prebenitzen du.

    Beraz, helduak ez ezik, umeak eta agureak ere atera behar dira kalera osasuntsua delako. Hala ere, arriskutsua da, zeren eta haiek berriro kutsatzen baitira ospitaleak jendez beteta izango ditugu. Gainera, nire ustez, konfinamendua mantentzeaz gain, etorkizuenan hirugarren adineko egoitzek ikuskapen zorrotzoagoa egin beharko lukete, leku hauetan Koronabirusarekin gertatu dena normala ez delako.

  3. kain-k dio:

    Konfinamenduak lagundu gaitu nolakoak garen ezagutzeko. Egia errateko, hamarkada batzuk daramatza gizarte honek erabakiak eta joera ezegokiak hartzen, besteak beste, aitona-amonen zaintzari, baita haienekiko errespetuari ere dagokienez. Horretaz ohartzeko primeran etorri zaigu nozitzen ari garen egoera berria. Noraino heldu nahiko luke bota dudan hausnarketak? Ba, gaur egungo gizakien balio nagusia berekoitasuna daukagula onaraztea lortu arte. Jakina! Zenbat eta urteak aurrera joan, orduan eta nabarmenki ikus dezakegu bakoitzak bere ongizate baino ez du helburu. Zoritxarrez, ingurumenak badaki zeri buruz nago hizketan eta, horrekin lotuta, adibide gisa, adinekoen egoerak ere bai.

    Beraz, hIrugarren munduko edozein herritan bageude, aitona-amonarekiko portaera guztiz bestelakoa litzateke, lehen munduarekin konparatuta. Hango jendeak argi eta garbi dauka adinekoak zaindu behar dituela. Izan ere, jende horrek barneratuta dauka jakinduria eta eskarmentuaren jabeak guztiz baliozko pertsonak direla eta altxorra izango balitz bezala sentiarazten diete hango herrialdeko biztanleek. Nahiz eta arraro izan batzuentzat, orain dela ez hainbeste, horrelakoa izan da hemen baita ere. Adibidez, 90.-ko hamarkadan gazteok modu nahiko umilan bizi izaten ginen, gu baino zaharragoak direnekin berebiziko errespeturekin jokatzen genuen, adinak garrantzi itzela izaten duen garaian behintzat.

    Alabaina, ikus daitekeenez, egun, lehentasunak aldatu egin dira eta konfinamenduak jakinarazi gaitu nola dagoen egoera. Eztabaidatzeko gai asko izan arren, kasu honetan, aitona-amonerekiko portaera gogoa jarri nahiko nuke behin ikusita egoitzen baldintzak eta, ondorioz, zahartxoen baldintzak ez omen dira oso komenigarriak azken horien osasunari begira. Lehenik eta behin, egoitzetan bizi diren kopurua gorantz jo duela aipatu beharko genuke. Datu horri esker kontura dezakegu gaur egungo familiok ez ditugula adinekoak zaindu nahi eta nahiago dugula horrelako lekutara bidaltzea nahi dugun bizitza edukitzeko enbarazu egiten digutelako aitona-amonatxoek. Lehen aipatu dudan bezala, bereikotasuna gure ezaugarri nagusitarikoa omen da gehienen aburuz.

    Horiek horrela, tamalez, adineko gehienek nozituko dute bakarkadea beraien bizitza amaieran eta, gainera, egoitza batean non ez dute jasoko behar dituzten adeitasuna. Izan ere, nahiz eta hango lekutako nagusien egoera susmatu, COVID-ari esker jakin izan dugu haien miseria. Hau da: aditu gutxi baino gutxiagoak, elikaduraren kalitatea dudan jartzeko modukoa, aktibitate-fisiko gutxi, … Pentsa! Gutxi borrokatu izan balute bizitzan zehar, hiltzear daudela azken borroka daukate haien zain. Penagarria! Baina, orokorrean, horrelakoa dela onartu beharko genuke.

  4. Etiam-k dio:

    Hasi gara dagoeneko, aste honetan, deseskalada prozezua egiten eta adinekoak hasi dira kaleratzen, azkenik, hasi dira eguneroko paseoa egin ahal izaten.

    Gure cobid-19 birus-egoera honetan, urruntasuna babesa esan nahi izan du, bereziki adinekoetan neurri hau ezinbestekoa izan da, haien osasuna babesteko. Baina, bestetik, emozionalki neurri oso gogorra izan da hau, are gehiago, bizi garen egoera honetan, besteekiko elkartasun eta laguntzaren beharra areagotu egiten den egoera da eta. Ordea, bereziki gure nagusiak bakarrik egon behar izan dute, behar gehiago izan dituztenak, alegia. A zer nolako paradoxa, zer esanik ez, hauetatik gaixo egon direneko kasuetan edota bakarrik hil egin direnekoetan.

    Pandemia bizi-egoera honetan, distantzia fisikoari eman behar izan diogu lehentasuna, honek osasuna bere osotasunean baztertzea suposatu duelarik. Badirudi egoera honek osasuna eta ongizatea zer den galderaren aurrean ipini gaituela aurrez-aurre. Agian, osasun emozionala gure kabuz lantzeko erronka ote da bizitzak ekarri gaituen egoera hau, bakoitzak gure baitan egoteko. Hala eta guztiz ere, nahiz eta bakoitzak gure barnea sakonki ezagutzeko gurea probetzuzko egoera izan ahal izan, adinekoen kasuan ezberdina dela uste dut. Izan ere, bizitzako azken atalean daudenak, haien beharrak betetzeko laguntza behar dute baita bukaerako bizitza atala osotasunean bizitzeko eskubidea edota bukaerarako duintasunez prestatzeko eskubidea ere. Hau da, familiarekin eta pertsona maitatuekin elkartasunean egotearen, behar fisiko eta emozionalak bete ahal izateko laguntza jasotzearen eta eriotza gerturatuz gero agurtu ahal izatekoaren eskubideak, hain zuzen.

    Espero dut behar hauek babesteko ahaleginak eta zaiakerak egin izan direla, nahiz eta birusarekiko babesa ere mantendu izan. Izan ere, berez, arauak zorrotzegiak iruditu zaizkit, beti ere eta kasu guztietan araua distantzia izan baldin bada. Kasu bakoitzean egoera eta beharrak osotasunean kontutan hartu behar direla uste dut eta, onerako izan beharko zukeena kalterako ez izateko. Azken finean, bizitzaren azken atalaren prozezua eta beharrak edota eriotzan gizakiok izan ditzakegun beharrak ez errespetatzea, bizitza ez errespetatzea bezalakoa da eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s