Desfasea faseka

2020ko Loinatzeko jaiak ospatzera hamarkada gazte bildu dira ...

Goierriko gazteen odola ez da bestena baino beroagoa edota hormonak ez dira dantzariagoak, “hemen ere txakurrak oinutsik” dio esaera zaharrak.

Nola jokatu orain gazte horiekin? Merezi al dute isunik edo? Zer egingo zenuke zure seme-alaba tartean egongo balitz?

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7253573/2020ko-Zloinatzeko-jaiak-ospatzera-hamarkada-gazte-bildu-dira-beasainen

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

7 erantzun Desfasea faseka -ri

  1. bel4000-k dio:

    Badirudi bilera horiek ohikoak izaten ari direla eta alde guztietatik daudela. Nire herrian ere izan dira festak egin dituzten gazteak. Nire ustez, isuna jartzea ez da irtenbidea. Azkenean gurasoek ordaintzen dute eta nik uste dut gurasoak ez direla errudunak. Gazteak garaiezinak sentitzen dira, eta ez dute kontuan hartzen kutsatu ahal direla edo okerrago kutsatu ahal dietela pertsona kalteberak. Nik uste dut ona litzatekeela errealitatea haiei erakustea. Kontzientziatu beharko lirateke eta zuzenean ikusi gaiaren larritasuna. Agian ospitaleetan boluntario bezala lagunduz edo zuhurrak izaten irakasteko plataforma bat sortuz.

  2. tximeleta-k dio:

    Kaixo denoi:
    Gazteak arazoaz erabat kontzienteak ez direla esango nuke Kalean kontuz ibiltzen ez diren gazte talde handiak ikusten ditudalako. Haiei gaixotasuna ez die asko eragiten, ondorioz, arazoa urrutitik ikusten dute, gizon zaharren afekzioa dela uste dute. Baina tratamendu eraginkorra edo txertoa izan arte arazoa ez dela amaitu garbi daukat.

  3. kirikino-k dio:

    Azke hilabete hauetan zailak izan dira, dena gelditu zen eta: gure lana, gure errutina, gure ikastaroak … eta zailena gure familiaren zati bat ez ikustea izan zen. Besarkadak, muxuak edo eskuak hartzea keinu garrantzitsuak dira gure bizikidetzan. Honekin ez dut gazteak barkatu nahi oso arduragabeak izan direlako. Egoera berri hau eta horren ondorioak ulertu nahi ditut.
    Uste dut zaila izan arren, neurriak bete behar ditugula, batez ere gure adinekoen osasunerako.
    Horrez gain nire semeak festa honetan parte hartu izan balu, berarekin hitz egingo nuke eta
    gaixotasun honen ondorioak azaltzen saiatuko litzateke.

  4. Eva-k dio:

    Kaixo!!

    Ez dut uste ondo egin zutenik, azkenean, arduragabetasuna da, baina ez zutelakoan pentsatu nago hori egin aurretik. Ez dakit isuna jarri beharko lieketen baina argi eta garbi daukat, nire semea tartean egongo balitz, huts egingo lidakeela. Egoera hau hain gogorra izan da, ezen sinestea kostatzen baitzait norbaitek honekin jolasten dutela.

  5. Garbiñe-k dio:

    Egoera hori ez da isunekin konpontzen. Egoitzetara bidali beharko lituzkete eta ospitaleetara paziente onkologikoak dituzten, gizarte lanak egiteko. Nire semea balitz, gauza bera.
    “Izan (zaitezte) zentzudunak eta adeitsuak pertsoneekin”

  6. pali1188-k dio:

    Irudi horiekin harritzen nau.
    Egunero telebistan ikusi arren, Neure burua harritzen jarraitzen dut. Nondik norakoak harritzen nau pertsona jakin batzuen inkontzientziak, elkartasun eza, gaur egungo askoren balioak.

  7. Hontz-k dio:

    Kaixo,
    Nire ustez, gazteek beraien ohiturak jarraitu nahi dutela, kalera ateratzen, lagunekin ibiltzea, eta ez zaie inporta arriskua ote badago. Lehen egunean, beste 21 gazte arrapatu zituzten etxe batetan jai baten erdian.
    Kaleetan ikus daiteke taldeka, edaten, erretzen, eta beste gauzak egiten; ez dute ikusten arriskua. Nire ustez jendea, orokorrean, erlaxatu egin dela ez gazteak bakarrik, helduok ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s