Eguzkipean

Plentziako hondartza, asteazkenean.

Zer deritzezu hondartza dinamikoei? Nola irudikatzen duzu aurtengo hondartza-denboraldia? Bainu motzak, zinta metrikoa eskuan esparrua mugatzeko, merkatuko toailarik erraldoiena inork ez diezaion dagokidan eremuari eraso egin… Estresa eragiten dit, aukeran nahiago etxean!!

https://www.berria.eus/albisteak/182025/bizkaiko-udal-batzuek-hondartza-dinamikoak-ezarri-dituzte.htm

Post hau Iritzia atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Eguzkipean -ri

  1. aneetxuu06-k dio:

    Koronabirusa dela eta, gauza asko aldatuko dira hemendik aurrera; horien artean aurtengo hondartza denboraldia. Jada, hainbat foru aldundik hainbat arau jarri dituzte virus hau kontrolatzen jarraitzeko.

    Noski, herri edota hiri desberdinetan ez dituzte erabaki berak hartu, izan ere, Araban ez dago hondartzarik garaio eta landa embalse moduko batzuk dira, orduan, beste neurri batzuk hartu dituzte jendea kontrolatzeko.

    Bestalde, irakurrita nola planteatuko dute herri eta hiri ezberdinetako hondartzak, noski, aurtengo uda oso ezberdina izango da, izan ere, virus bat jarraitzen du horik bueltaka eta hori oso argi eduki behar dugu. Honen inguruan esango nuke, egokiena izango dela joeaten den edozein persona denbora bat izaten hondartzatik joateko eta beraren ondoren beste persona bat hondartzara jeisteko.

    Horrela, aglomerazioak ekiditu daizteke eta gainera, jendea hondartzaz gozateko. Ondo egondo litzateke, bainuak errespetatzea ere, hau da, itsasoan ezin denean bi metroko distantzia mantendu, txandak hartzeko aukera egon beharko litzateke.

    Neurri hauek gehituta jendearekiko erantzunkizun positiboa jaso daiteke eta elkarrengiko bizitza errezagoa izango litzakete hórrela guztientzat.

  2. Lorea-k dio:

    Uda laster helduko da eta benetako arazoa hasiko da. Momentu honetan, jendeak uste du Koronabirusa oporrean dagoela, baina ez da horrela, egunero kutsatu berriak daudelako, eta hildakoak ere bai. Hala ere, jendeak ez die kasurik egiten neurriei. Gainera, hondartzak, igeri lekuak eta Garaio eta Landako lakuak irikitzen dituztenean, zailagoa izango da distantzia kontrolatzea, maskarak jarrita edukitzea, etb.

    Guztiok badakigu aurtengo hondartza-denboraldia aurreko urtegoaren aldean oso desberdina izango dela. Adibidez, Udalak neurriak hartu ditu pilaketak egon ez daitezen. Batzuk hondartza dinamikora jo dute. Beste batzuk, aldiz, bainu ostean tarte bat utziko dute eguzkitan lehortzeko. Askok, kontrolatuko dute sarbidea eta Getxon debekatuko dute kirola egitea eta 3 ordu gehienez egotea aholkatuko dute. Era beran, eskatu dute ez eramatea estalperik, aulkirik edo koltxonetarik, geheinez 15 lagun egon ahalko dira eta elkarrekin bizi ez direnei maskarak janztea eskatuko diete.

    Egoera berri honek ondorioak ekarriko du. Esate baterako, jendeak mendira edo hirietara joango da hondartzara baino, eta turimoa jaitsiko da eremu hauetan. Halaber, hondartzan maskarark jartzea ez dauka zentsurik zikindu egingo direlako. Horrez gain, askok eguzkitan egotea gustuko dute eta ez bainuak hartzea, hortaz, ezin dira joan hondartzara?

    Arauak jartzea pandemia berriro ez bueltatzeko zaila dela uste dut eta biztanleriaren esku dago hau ez gertatzea. Hori dela eta, pertsonok arauak errespetatu behar ditugu eta hondartza guztiak mugatuta egon behar dira.

    Hartutako erabakiekin bat nator nahiz eta zorrotzak izan. Behintzat hilabete bat egongo nintzateke arauekin nola moldatzen garen ikusteko eta kutsatuen datuak ikusita aldatuko nituzke arauak. Ikusi besterik ez da egin behar nola egon garen deseskalada fasetan, hau da, arauei askok ez diete ezta kasurik egin.

  3. Etiam-k dio:

    A zer nolako nahastea dagoen hondartzetako neurrien inguruan! Badirudi, momentuz, ez dagoela oso argi nola egingo den aurre hondartzen antolaketei, gaur egungo egoeran, erabili ahal izateko. Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako Udal bakoitzak neurri desberdinak hartzen ari da hondartzen denboraldirako eta Udal batzuek, ezinezkotzat jo dute, gainera, agindutako kontrol eta segurtasun neurriak ezarri ahal izatea, horren aurrean, etzanda egotea debekatzea erabakiz, oraingoz. Beraz, hondartzetako neurriak egungo egoeraren araberakoak direla dirudi eta, ondorioz, hondartzak erabiltzeko neurriak ere asko aldatu daitezkeela.

    Dena dela, suposatzen dut, denboran zehar, neurriak egonkorragoak izango direla eta argiago izango dugula hondartza batera joan nahi izanez gero, nolakoak izango diren neurriak eta bertako egoera. Espero dut, aurrerago, hondartzara joan nahi izanez gero, joan baino lehen, informazioa jaso ahal izatea, bereziki, aforoari buruzkoa. Hala nola, aparkaleku kopuruari buruzkoa, denbora mugari buruzkoa eta ordutegiei dagokiona. Ondo legoke, adibidez, aplikazioren bat edo horrelako zerbait sortuko balute, joan baino lehen, bereziki, leku libreak dauden jakiteko.

    Bestetik, hondartzara joanez gero, bertan ere arauekiko informazioa eta orden txukuna egongo dela pentsatzen dut. Dena dela, hondartzen erabilera ondo funtziona lezakeela uste dut, beti ere, guztioik arauak eta neurriak betetzen baditugu.

  4. Txintxirrin-k dio:

    Hondartzak eta itxasoak askatasuna irudikatzen dute. Ondorioz, metro batekin joateak, denbora osoa zelatuta egoteak eta zure aldean mugak jartzeak ez dute zer ikusirik hondartzan egotearekin. Baina hondartza oso eragarkigarria da eta, nahiz eta deserosoa izan, jendea pentsateke joango da. Hondartza batzuetan betidanik oso zaila da egotea, horregatik giroarengandik bakarrik joateak merezi izango du. Baina, herri edo hiri itsusitan dauden hondartzetara joateak ez du merezi, ez dagoelako beste gauza batzuk egiteko. Hau da, aurten oso pentsatu behar da zertarako joango den hondartzara, azken batean hondartzan denbora gutxi eta gaizki egongo delako. Osagai asko kontuan hartu behar izango dira: hondartzaren neurriak, serbitzuak, giroa, paisaia, dagoen lekua, familia eta lagunak … baina hau bakarrik idazteak gogoak kentzen dizkit.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s