Kaiola vs. balkoia

El confinamiento redujo un 80% los contagios potenciales de ...

Osasun-krisian ikusi dugu zein gustura ateratzen zen jendea, edo ginen, balkoira arnasa hartzera edota sozializaio nimiño baten bila… Noski, balkoia zeukana!!

Ukaezina da etxegileak dirua poltsikoratzeko asmoarekn bakarrik aritu direla Gasteiz kaiolaz betetzen, izan ere, zenbat eta eremu murritzagoan jende gehiago sartu, hainbat eta etekin gehiago haientzat. Ondorioz, balkoi falta itzela dugu batek baino gehiagok.

Aizu, zuri ere gauza bera getatu al zaizu? Edota zein gabezia ikusten diozu bizi zaren etxebizitzari? Etorkizunari begira erosleek kontuan hartuko al dute bizi izan duguna erosteko garaian? Eta arkitektoek ere uste al duzu erreparatu diotela kontzeptu aldaketa baten premia horri?

https://alea.eus/araba/1590299492520-arkitektura-jimenez-hierarkiak-etxebizitza

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

6 erantzun Kaiola vs. balkoia -ri

  1. tximeleta-k dio:

    Kaixo denoi:
    Konfinamenduko aldian balkoi bat falta asko sentitu dut. Nahiz eta nire etxea izugarri gustatu oso argitsua delako ez du balkoirik. Hainbeste denbora etxean pasatzean zein garrantzitsua den balkoi bat konturatu naiz: bazkaltzera atera ahal azateko, liburu bat irakurtzeko edo kanpoaldea pixka bat sentitzeko. Orain erosteko etxe baten bila nabil, eta garbi daukat balkoi bat beharrezkoa dela. Nire iritziz, arkitektoek ere honi erreparatu diote.

  2. bel4000-k dio:

    Kaixo guztioi.
    Zortea daukat bizitzeko etxe batean lorategi pixka batekin Dulantzin. Abantaila izan da eguraldi ona egin duen egunetan asko gozatu dugulako. Etxea saltzen sahiatzen ari ginela esan nahi dizuet, baina orain pentsatzen ari gara. Bestalde, irakurri dut pisu balkoiarekin edo etxe lorategiarekin hirian edo inguruetan salmenta handitzen ari dela. Argi dago hori arkitektoek edo eraikitzaileek kontuan hartu beharko dutela. Nahiz eta, artikuluaren arabera, benetan ulertu behar dutenak Administrazioko arduradunak izan eta etorkizuneko etxebizitzak biztanleen behar globalei erantzun beharko diete.

  3. Eva-k dio:

    Kaixo!!

    Niri gauza arraro bat gertatu zitzaidan konfinamenduan. Kontua da, hasieran balkoira ateratzen nintzelarik, gogoz egiten nuela baina egunak pasatu ahala, gero eta gogo gutxiago nuen ateratzeko. Etxean eta balkoira atera gabe egon nintzen, gutxienez, 20 egunez, egoerak gehiegi tristatzen ninduen eta. Orduan, nahiz eta nire etxea balkoia eduki, nire ustez ez dut aprobetxatu. Baina adibidez, nire ahizpak argi eta garbi dauka, beste etxe bat erosiko balu, oso balkoi handia edukiko lukeela. Arkitektoek beharra honetan erreparatu diotelakoan nago eta beharbada hemendik aurrera garrantzi handiagoa ematen diote pisu batek terraza handi bat edukitzeari

  4. Garbiñe-k dio:

    Nire etxean balkoi handi bat dago. Niretzat etxean balkoi bat izatea oso garrantzitsua da, balkoian eseri gustatzen zaidalako eta liburu bat irakurtzea, airea hartzea, udan afaltzea… eta abar.
    Etxeetan adituek esaten dutenaren arabera, eraikin berriek balkoiak izango dituzte.
    Nire ustez, erosle berriek balkoiarekin etxebizitzak eskatuko dituzte.

  5. Hontz-k dio:

    Kaixo, nik ez dut balkoia, edo esagutzen dugun balkoi tradizionalak, arropa zintzilikatzeko 2 metro karratuko leku bat, eta gainera kristal batekin estalita dago.
    Nire ustez jendea hasi da begiratzen balkoiak dituzten pisuak, eta arkitektoak ere kotutan izango dute iraganeko eraikuntzetan.
    Baina ordaintzeko pisu berri bat izango ote gara? Nahia librea da, nik ere nahi dut etxe bat lur zati txiki batekin, baina ezin.

  6. kirikino-k dio:

    Kaixo!!
    Beti pentsatu izan dut balkoia ezinbesteko espazioa dela etxe batean, kanpoaldearekin harremana duen espazioa delako. Izaki sozialak gara eta besteekin harremana beharrezkoa da.
    Asko erabili dugun patio handia daukagu: jateko, jolasteko, margotzeko edo filmak erakusteko. Batez ere aske hilabeteetan altxorra izan da. Ez nuen sekula pentsatu hain garrantzitsua izango zenik, eta espero dut erakitzaileeek eta arkitektoek pentsatu ere beharrezkoa dela espazio hori.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s