Oporrak bakean

Hirukotearen-agurra Izango al zinateke harrera-familia? Ez ote da gogorregia umeontzat, behin udaldia bukatuta eta opariz zamatuta “zoaz bueltan polit hori , zu ez zara hemengoa eta” esatea? Behin  hemengo oparotasuna ikusita… Zer iruditzen zaizkizu horrelako ekimenak?

https://www.berria.eus/paperekoa/1888/032/001/2019-03-27/etortzen_diren_umeak_beren_herrialdearen_isla_dira.htm

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | 15 Iruzkin

HEMEN EZ DAGO APARKATZERIK!

 

mujer-aparcando-hueco

Asko dira edozein hiritan erdialdean aparkatzea gero eta zailagoa dela esaten dutenak. Zure ustez, zein da arrazoia? Zergatik ez ditugu garraio publikoak erabiltzen? Egia al da aparkaleku bila ematen dugun denborak estresatzen gaituela ala ez da hainbesterako?

Uncategorized atalean publikatua | 11 Iruzkin

ZUK ZEUK EGIN!!!

Do it yourself aditu edo profesionalen laguntzarik gabe zerbait sortu, eraldatu edo konpontzeko metodoa da”. Horrelaxe definitzen du Wikipediak. Izena euskarara itzuliz gero, zuk zeuk egin esan nahi du: eragile pasibo izatetik eragile aktibo izatera pasatzea, hain zuzen ere.


Altzariak, arropa, etxetresna elektrikoak, bitxiak, apaingarriak… Guztia guk sortu ahal dugu, eta, nola egin ez dakigunean, lagunduko digun norbait aurkitu beharko dugu. Modu horretan, sortze-prozesuan jende berria ezagutuko dugu, ikasi egingo dugu eta edozer egiteko gai garela jabetuko gara. Garbigailua hondatzen bazaigu, adibidez, agian ez dugu gure kabuz konpontzen jakingo. Eta orduan, zer egin? Bi aukera ditugu: batetik, berria erostea; eta, bestetik, arazoa zein den esango digun norbaiti laguntza eskatzea eta guk geuk konpontzea. Azken horretan sinesten du Do it yourself mugimenduak, etxetresna elektrikoa edo beste edozein gauza konpontzeko edo sortzeko dugun gaitasunean, hain zuzen ere.cosas-que-se-pueden-arreglar-o-reparar-en-menos-de-10-minutos2

Eta zuk ezagutzen duzu ZUK ZEUK EGIN mugimendua? Badaukazu ohiturarik zuk zeuk gauzak egiteko eta berrerabiltzeko? Hala bada, zer egin edo berrerabili ohi duzu? Zerbait apurtzen edo hondatzen zaizunean zer egiten duzu, konpondu ala bota? Zer egingo duzu hemendik aurrera?

 

 

 

 

Uncategorized atalean publikatua | 12 Iruzkin

Lan-jazarpena

Resultado de imagen de mobbingEuskal Herriko langile guztien artean, % 15ek sufritzen omen du mobbing-a edo lan-jazarpena. Hala ere, isilpeko gaia da, ez baitugu honi buruz ia hitz egiten eta komunikabideetan ere ezer gutxi ikusten baitugu. Eskola-jazarpena edo bullying-a ezagunagoa da, baina duela 30 urte bullying-ak egindako bidearen hasieran ote dago mobbing-a?

Pertsona batek edo pertsona-talde batek beste baten edo askoren aurka indarkeria psikologikoa erabiltzean gertatzen da lan-jazarpena. Sistematikoki egiten da, denbora-tarte luze batean eta lan-eremuan.

Zuk ezagutzen duzu lan-jazarpen kasurik? Zer uste duzu egingo zenukeela halako egoera batean egongo bazina? Gaur egungo arazo larria iruditzen zaizu?

Uncategorized atalean publikatua | 38 Iruzkin

Kabi-etxeak, beste era bateko haurtzaindegiak

Hezitzaileak bere etxean hartzen ditu 3 urte arteko kanpoko umeak bere seme-alabekin batera. Horixe da, hain zuen, hazteko modalidade honen berezitasuna. Espainian nahiko berria da, baina Europako hainbat herrialdetan oso finkatuta eta araututa dago.

Zer deritzozu hezteko modu berri honi? Eramango al zenuke zure haurra honelako “haurtzaindegietara” ? Zergatik?

cropped-infantil

Uncategorized atalean publikatua | 9 Iruzkin

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Erlojupean

a7ADfVeM6XDWjFVfynkT22

Aizue, bertan dugu dagoneko ditxosozko ordu-aldaketa!! Zuk zein duzu nahiago, udako ala neguko ordutegia? Zergatik? Energia aurreztearen kontua egia ote da?

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6294266/ordutegi-aldaketa-kentzeko-erabakia-2021era-arte-atzeratzeko-eskatu-dute/

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=27029

Uncategorized atalean publikatua | 8 Iruzkin

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eta zahartzaroan zer?

Etxean geratzea, adinekoen egoitzara joatea, tutoretzapeko apartamentu batean bizitzea… Gaur egun, aukera desberdinak dituzte adineko pertsonek eta horien inguruan arituko gara.

descarga

Zuri zein iruditzen zaizu pertsona nagusiak zaintzeko modurik egokiena? Zeren arabera aukeratuko zenuke bata ala bestea? Zuk edo zure ingurukoek bizi izan duzue egoera hau gurasoekin? Zein izan zen irtenbidea?

Uncategorized atalean publikatua | 19 Iruzkin

https://www.berria.eus/paperekoa/1941/030/001/2019-03-08/bide_berriak_zeharkatzeko.htm

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi