Aurten AFAk helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntza kanpaina martxan jarri du A1, A2, B1 eta B2 mailetarako. Beraz, adi ikasleok! irakur itzazue baldintzak ondoren duzuen estekan: AFA dirulaguntzak
Eskatu bulegoan dirulaguntzen eta deskontuen inguruko informazioa eta aurreztu sos batzuk!
Asko hazi dira hiriak azken hamarkada hauetan. Hori dela eta, gero eta handiagoa da hirigunearen eta auzoen arteko kontrastea.
Badirudi auzoak beraien identitatea galtzen ari direla eta lo egiteko leku huts bihurtzen ari direla. Hori gertatzen ari ote zaio Gasteizi?
Hirigunean zerbitzu guztiak hurbil eduki ohi ditugu. Alabaina, auzoek herri-nortasuna dute. Zein duzu nahiago? Zergatik?
Aurtengo Emakumearen Eguna jopuntuan dago, kutsaketen beldurrak gaude eta. Nola ospatu orduan? Aurreko urteetako marea morea gabe, izango al du egunak zentzurik? Zer proposatuko zenuke bestela? Parte hartzeko asmorik bai? Nola? Eta iaz? Zer egin zenuen egun hartan? Kontaguzu!
https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/villanueva/1614608781807-bidatz-villanueva-martxoak-1-21
https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1551799142741-bakarne-atxukarro-martxoak-8
Txikitan nork ez du zirkuaren lilura sentitu? Denoi gustatzen zaigu zirkura joan eta ikuskizunaz gozatzea, baina inoiz erreparatu al diogu horien atzean dagoen bizimoduari?
Gizarteak bizitzan egonkortasuna bilatzera bultzatzen gaitu; alabaina, zenbaitek bizimodu nomadaren aldeko apustua egiten dute.
Zirkua gustoko al duzu? Prest egongo zinateke alde batetik bestera bidaiatzeko? Gaur egun arteaz bizi daitekeela uste duzu?
Herria vs. hiria, betiko galdera. Zuk zer nahiago duzu? Zergatik?
Dena dela, Gasteiz oso hiri erosoa dugu, ez baita oso handia, berdegune asko ditu, aire garbia omen daukagu, bizikleta-sare paregabea… Ez al diozu ikusten gure hiriari inolako gabeziarik? Zer? FAVAk (Federación de Asociaciones de Vecinos de Vitoria y Álava) egindako inkestaren arabera, Gasteizko bizilagunek EZ GAI eman die aparkalekuei eta argiteriari. Zuk ere gauza bera pentsatzen duzu? Zergatik? Nola konpondu ahalko litzateke arazoa?
https://www.ikasbil.eus/eu/jarduerak-fitxa?articleId=20760664
Garaiak aldatu dira, baina oraindik ere sexuak tabua izaten jarraitzen du askotan. Egin al da eskoletan aurrerapausorik gazteen sexu-heziketari dagokionez ala lehengoan jarraitzen al dugu oraindik?
Interneten oso eskuragarri daude eduki sexualak eta sare sozialetan ere presentzia handia du. Onerako ala txarrerako ote?
Zer iruditu zaizkizu beraien testigantzak? Zurea ere nahiko genuke, hortaz, esaguzu: zaila ari al zaizu suertatzen euskara ikastea? Zure ustez, zailena zer da? Pozik zaude aurten egiten ari zaren lanarekin? Zer gomendatuko zenioke euskara ikasten hasi nahi duenari?
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16145663
Animaliekiko tratu txarrei buruz aritzen garenean basetxeak, granjak eta estalpeak etortzen zaizkigu burura, baina etxean animaliak edukitzea ez al da tratu txarra? Ez ote ditugu gure bakardadea arintzeko erabiltzen? Ez ote dugu beraiekiko botere harramana sortzen?
badaukazu animaliarik etxean? Zergatik?
“Eneee, bazen garaia tabernak irekitzeko!!” diote batzuek, beste batzuek, ordea, ez dute oso begi onez ikusten, izan ere, Inauteriak dira asteburuan…
Zer iruditzen zaizu Auzitegi Nagusiaren erabakia? Zergatik? Zuk zer proposatuko zenuke egoera hobetzeko, agian irekiko zenituzke tabernak eta jatetxeak, baina ordutegi zorrotzagoak jarriko zenituzke?
Kultura dohainik kontsumitzeko ohitura omen dago gure herrian. Zure ustez, zergatik jokatzen dugu horrela?
Kulturatik bizitzerik ba al dago? Zein puntutaraino izan behar du sortzaileak eskuzabal?
Gaur egun ez da garai batekoa, izan ere, ez gara Mr Bean bezala ibiltzen pagotxa edo mauken bila. Dena dela, aprobetxatzen al duzu merekaldia? Merezi al dute beherapenek?
Aditu baten aholkuak entzun ditugu. Daukazun eskarmentuagatik, ba al duzu zuk gomendiorik zentzuz eta arduraz jokatzeko?
Esaguzu, zer erosi duzu aurtengoetan?
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16263238
https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16137129