Kabi-etxeak, beste era bateko haurtzaindegiak

Hezitzaileak bere etxean hartzen ditu 3 urte arteko kanpoko umeak bere seme-alabekin batera. Horixe da, hain zuen, hazteko modalidade honen berezitasuna. Espainian nahiko berria da, baina Europako hainbat herrialdetan oso finkatuta eta araututa dago.

Zer deritzozu hezteko modu berri honi? Eramango al zenuke zure haurra honelako “haurtzaindegietara” ? Zergatik?

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

4 erantzun Kabi-etxeak, beste era bateko haurtzaindegiak -ri

  1. tximeleta-k dio:

    Suposatzen dut Gasteizen ere badagoela aukera hori, baina ez dut ezagutzen inolako kabi – etxerik.
    Uste dut konfiantza handia eduki behar duzula zure hautxoa etxe batera eramateko eta ez haurtxandegira..
    Nire ustez arautegirik gai horri buruzkoak ez edukitzea arazoa da. Behin arauak ipinita, seguruenez aukera on bat izango litzaidake, batez ere haurtxoaren erritmoa errespetatzen dutelako.

  2. masha-k dio:

    Nire ustez, gero eta bereziagoak gara eta ez dakigu zer gauza berri asmatu. Kabi-etxeen jabeek baiezten dute gainerako umeak benetan bereak balira bezala hazten dituztela. Hala ere, ez dut uste inork bere umeak zaintzearen truke kobratezen duenik.

    Bestalde, pribatutasun kontu dago. Nire bikotekidea kabi-etxeko hezitzailea izango balitz, ez litzaidake batere gustatuko ezezagunak nire etxean sartzea, hau da, umeen gurasoak.

    Aipatutakoaz gain, gauza pila kontuan hartzen dira seme-alabak beste bateko eskuetan uzteko orduan, baina agian garrantzitsuenetako bat konfidantza da eta, nire ustez, kabi-etxeko hezitzaileak ezezagunak baino ez dira eta, orain arte, legeztatu gabe.

  3. kexkamuxela-k dio:

    Inoiz ez dut aukera hau entzun baina ideia ona dela esango nuke.
    Egia da haurreskoletan taldeak handiak direla. Nahiz eta hezitzaileek ume guztiei arreta beharrezkoa ematen saiatu, uste dut zaila dela.
    Hala ere, kabi-etxeetan atentzioa zuzenagoa da, antza denez, talde bakoitzean 3 ume bakarrik direlako.
    Nire ikuspuntutik, ahal den neurrian, umeek bere gurasoekin egon behar dute lehenengo urteak oso garrantzitsuak dira eta. Alabaina, badaude familiak seme-alabak zaintzeko etxean geratu ezin direnak, beraz, laguntza behar dute. Hori dela eta, nire ustez, aukera onena kabi-etxeak erabiltzea da.

  4. Eguzkilore-k dio:

    Egia esanda, inoiz ez dut entzun kabi- etxeei buruzko informazioa. Hasteko ,ideia ona deritzot baina uste dut azkenean haurtzaindegi bezalakoak direla, salbuespena da gehienez hiru edo lau ume daudela.
    Azken finean, egia da haurtzaindegi batean ume asko daudela eta denak ez daudela nahi dugun bezala atenditurik. Baina ere ez dut uste inork umeak zaintzen dituela ezer truke, bestela diruaren truke da. Hortaz, baldintzak haurtzaindegiak bezalakoak dira, eta ziur nago haurtzaindegiak merkeagoak direla. Gainera, ulertuta daukadaren arabera ez daude erregulatuak, batez ere, umeengatik.
    Aipatutakoaren ondorioz, nik neure alaba ez nuke inoiz eramango, ez naizelako fidatzen. Beraz, kabi etxean egotea nirekin geratzea nahiago dut.

Leave a reply to kexkamuxela Utzi erantzuna